argia.eus
INPRIMATU
Matxin Labaien: Tolosako haurren margo-akademia
1975eko abuztuaren 10
Matxin Labaien: Tolosako haurren margo-akademia
Gutxi izango dira Tolosan Matxin Laiaen margolaria -Matxin- ezagutzen ez dutenak. Gizon apala, jatorra, lanean ixillik ari diren horietakoa; Tolosan edo beste iñun, bere laguntza behar izanez gero, laguntzeko beti prest dagoena. Antzerki bat dela-ta dekoradoak egiten, esku programa bat dela-ta hura hornitzen, eta abar. bai, aski ezaguna eta maitatua da Tolosan Matxin margolaria.
Topatzen duzun guztietan bere lan-tresnekin harrapatuko duzu, beti pintatzen: ezer baiño gehiago gure herria margotzea guztatzen baitzaio. Hori dela-ta, pintatzen irakasteko, akademia baten antzeko eskola bat antolatu zuen; haurren akademia, hain zuzen. gaur bera eta antolatu duen akademia aditzera ematea egokia iduritu zaigulako ondora hurbildu gatzaizkio.
Noiz hasi zinen akademiarekin Matxin?
Ba, 1969 urtean hasi nintzen; Ihauterietan. Lehenbizi Escuelas Publicas-etan, gero Cit-en eta azkenaldian neure etxean, egokiago baitzen.
--Zer asmo eta helburuekin sortu zen?
--Nere ideia bat izan zen, haur txikiei, neska-mutilei, margotzen erakusteko. Margotzeak, berez, kultura bezala eta ariketa bezela gizakumea janzten duelako. Izena "Apeles" jarri genion.
Eta hasera zailla izan ahal zen?
-Bai, hasera guztiak bezala. Jende gutxi neukan: gainera hortarako giroa oraindik ez zegoen sortua, mamitua. Gogo gutxi zen. Hala ere, lanean hasi ginen, laguntzarik gabe (egia esan, asko lagundu zidan Juan Miguel Sansinenea nere osaba zena aipatu nahi dut; zoritxarrez, hil da). Haseran urririk zen, lehenbiziko bi urtetan. Gero, gastuak sortu ziren eta, nahitanahiez, hillabetero kuota txiki bat jarri behar izan zen.
Urte batzuk daramatzu beraz; eta, orain zenbat ikasle duzu?
Orain 30-33 ikasle ditut, gutxi gora behera. Gehienak gaztetxoak, 8 urtetik 14 urtekoak. Batzuk, Tolosako Laskurain ikastolakoak; besteak, beste lekutakouk. Txikiak beti hobeak dira manejatzen. Gehienetan jakinduria baino gehiago pazientzia behar da.
Eta zer egiten dute akademia hortan?
Pitxarrak, loreak, giza-irudiak, abereak, paisajeak eta abar, naturalatik marraztu eta margotu. Erabiltzen dituzten materialak pastel, ur-margoa (acuarela) eta oleoa dira.
Eta ateratzen ahal dira artista treberik?
Rai noski, noizean behin. Hona hemen batzuk: Javier Telleria, hau sei urte egon da nerekin (bere aita margolari ona da). Anton Munita, Angel Zubia, Susana Salazar, Ione Madariaga, Amaia Lizaso eta abar.
Horien lanak inun erakusten ahal dituzue?
Bai, urtero (argazkian ikusten den bezala) erakusketa bat egiten dute nere etxean, Sanjuanetan. Aurten, seigarrena izan dugu eta jende asko etorri da, batez ere senideak. Erakusketa egiten da, lehenbizi, aurrak maite dutelako bere lanak ikustea, eta bigarrenik, gurasoek beren seme-alabak zer lan egiten duten ikus dezaten. Ez bai dute margotzen ikasten bakarrik, baita beren artean elkarrekin egoten ere. Umeak pozik daude, berez joaten dira berezko zaletasunak eraginda. Neretzat hori lehenbizikoa da zaletasunik ez badu alperrikako lana baita. Gurasoak ere pozik dira: beren laguntza garrantzi haundikoa da, giro hori etxean ere lortzeko.
Eta ikastola eta bestelako eskoletara ez ahal zara margotzen irakastera joaten?
Ez. Nahiz gutxiago irabazi, nahiago dut neure gisa beti, askatasun gehiago dutelako. Irabaziari baino garrantzi haundiagoa ematen diot lanari.
Bukatzeko Matxin, hemendik aurrera zer asmo dituzu hitzegiten ari agren gai hontaz?
lanean jarraitu, ahal baldin bada behintzat. Euskal artea, euskal kultura umeen artean indartzen saia, hauek dira izan ere, Euskalerriaren etorkizuna eta itxaropena. Besterik ez. Mila esker Zeruko Argiari.
Matxinek berdin jarraituko du, hainbat maite dituen gure herriko txokoak, bazterrak eten gabe margotzen eta margotzen margoen bidez bizitzen, urtzen; dadukan guztia ematen. Bejondoizula Matxin!
UZTURRE
Matxin igazko ikastaroko ikasle batzuekin orduko margo-erakusketaren aurrean
7

GaiezKulturaBesteak
PertsonaiazLABAIEN3
EgileezUZTURRE1Kultura