TAFALLAKO IKASTOLA
Toki berriak ezagutzeko irrikaz gara azken aldi honetan. Leku ikuskarri asko da gure herrian. Ez da urrutira joan beharrik. Bide horri heldu dio gutako askok. Herria ezagutzeari, alegia.
Mundu honetako txoko berri, polit eta aberatsak ezagutzea on zaio gizonari, osagarri eta hezigarri zaio, noski. Baina lehenik nork bere herriko leku zoragarriak ezagutu behar ditu. Etxetik hasi behar da mundua ezagutzen.
Horregatik ekin diogu Euskal Herria ikusteari eta ezagutzeari. Nafarroako Erriberaruntz joan ginen Aste Santuko jaietan, Tafalla eskualdera hain zuzen ere.
Herria ikusten genbiltzala gazte batzuekin topo egin genuen. Eta halaxe kontu kontari ari ginela bat euskaraz mintzatzen hasi zitzaigun. Ez genuen halakorik uste. Harriturik geratu ginen. Izan ere badira berrehun urte han euskara galdu zela. Nori bururatu behar zitzaion hango jendeari euskaraz egitea?
Elkarrizketan ari ginela jakin genuen Tafallan ikastola ere bazela. Matxalen Idoi, gazte euskaltzale borrokatua, dugu ikastolaren sortzaileetako bat.
Uste ez genuen altxorrarekin topo egin genuen. Ikastolarekin halajaina!
Euskaraz badakizuela ohartu gara. Harrigarri benetan. Nola ikasi duzue?
1969garren urtean hasi zen ikastola lanean. Guraso talde baten kezka eta asmoa zen. Gazteok ere luzatu genien eskua. Ikastolarekin batera euskara ikasteko ikastaro batzuk antolatu genituen. Orduan ikasi genuen euskara.
Hizkuntzaz, buruz eta bihotzez erdalduntzat jotzen genuen Tafalla. Nola erne zer ikastola?
Guraso batzuen burutapena izan zen.. Guregana, gazte talde batengana jo zuten beren asmoa eta kezka agertzera. Nondik eta nola hasi zen gure buruhausterik haundiena. Lantegi asko etorri da Gipuzkoa aldetik. Baita lantegiekin batera gipuzkoarrak ere heldu dira. Gipuzkoatik etorritako euskaldunekin mintzatu ginen lehenik. Beren haurrak ikastolara bidaliko zituztela agindu ziguten. Kolejio batean utzi ziguten lekua. Berehalaxe ekin genion lanari.
Zeinen babesean duzue irekia?
Diputazioaren babesean Nafarroako beste ikastolak bezala.
Indartzen ari dela uste al duzue?
Nahiko hutsetik abiatu ginen. 1969garrenean zabaldu zen. Hamalau haurrekin hasi ginen. Andereño bakarrarekin. Hirurogeiraino iritsi gara gaurregun. Bi andereño ditugu.
Euskarazko ikastaroak ere aipatu dizkiguzue lehen.
Ikastola ireki bezain laster, euskarazko ikastaroak antolatu genituen. Hamabost haundi hasi ginen euskara ikasten. Gaurregun jende gehiago biltzen da. Beste eskola eta ikastetxetatik ere etortzen dira ikastaro hauetara neska-mutikoak. Bi talde osatzen dituzte. Haundiak ere badabiltza beste hamabi.
Onartu al du Tafallako herriak ikastola.
Eskualde berezia da Tafalla Euskal Herrian. Aspaldidanik galdua du euskara. Gurasoak ez daude Euskal Herriaz behar bezala jabeturik. Gehienek ez dute euskaltzaletasun bizirik. Ez da harritzekoa. Baina euskaraz bederen ikasiko dutela eta ikastolara bidaltzen dituzte beren haurrak. Bestalde, umeak norabaitera eramateko aukera dute honela.
Tafallan bai al du euskarak etorkizunik?
Ez naiz galdera horri erantzuteko gai. Tatallan eta eskualde guztian aspaldi galdu zen euskara. Guk eta beste eskualde batzuetatik etorritako batzuk bakarrik dakigu hemen euskara. Ikastolan ere sei urte bitarteko haurrak bakarrik dabiltza. E. G. B. osoa jarri arte ez da gauza haundirik egingo.
E.G.B. osoa jartzeko biderik ikusten al duzue?
Horretarako inguruko beste herrietan ere ikastolak jarri beharko lirateke. Orduan ipini daiteke eskualde edo bailarako E.G.B. osoko ikastola. Bestela oso zaila iruditzen zait.
Ez gorputzari eta ez Izpirituari Kezka eta gogo berdinez lanean ari zen jendearekin topo egin genuen. Ber-euskalduntzeari ekin die lurralde hauek.
Ez dabiltza asmo galduz. Lanean dihardute. Fruitua ere jasoko dute nozbait.
Guretzat, bederen, eredugarri eta zuzpergarri da haien jokabidea. Joan gaitezen denik batera, denok bat gaitezen.
AZKORBE
7
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezAZKORBE1Gizartea