Imanol Barriola, Iñaki Beobide eta Alberto Arostegi
Teatro-saioa Donostian aste ontan
1964ko maiatzaren 10
Acostari elkarrizketa. Imanol Barriola, Euskal-Iztunde taldeko antzezlariari elkarrizketa. Iñaki Beobide, Jarrai taldeko zuzendariari elkarrizketa Teatro-saioa Donostian aste ontan Arostegi, Beobide ta Barriola jaunak, euskal edertiaren buruz itzegiten digute
Arostegi jaunarekin itzegitera azaldu nintzan lehengoan, Donostiar Ayuntamentura, teatro gorabeherak aitatu nahiaz, noski, "presidente de la Comisión de Cultura" dalakoaz gure aginte etxean... hain argitsu eta hain lehialki edertiaren buru jokatzen duenen gorabeherak jakitea, garrantzikoa baita. Ez det topatu lantokian, baino bere ordez, Akosta jaunarekin, itzegin det: -Nola gabiltza horren berandu? Teatrorako aldi hau eskasa baita.
-Antzoki zaharrak (teatro prinzipalek) atzeratu gaitu gure asmoetan. Lehenbizi aginte berria hartu beharrak. Gero teatroa apaintzeko izan diren lanak, atzeratu egin gaitu derrigor. Baino jakin ezazu bide onean gaudela eta jendeak pitin bat laguntzen badigu, Donostiatik-eta esan nahi det, gure herriak-, antzerki trebeenetakoa ezagutuko dituala... Teatro aste honetan gure asmoak osatzen baditugu, ez da zaila izango, eta ziur naiz, datorren neguan, -orain dala bi urte bezala-, "Ciclo de teatro" berria berpiztuko dela. -Zeintzuk dira haste hontan jokatuko dutenak?
-Zazpi talde dira guztira. Bi euskerakoak eta bost erderazkoak. Hauetxek dituzu: Argi, "Euskal izkunde"koaK, T.E.U., "jarrai", Antigona, Candilejas eta "Tablado", donostiarrak, ondo saiatuak eta borondate guztiarekin Donostiarako teatro sakon batek irautea dakarkitenak. -Euskal-taldeak, goi-mailakoak izango dira?
- Euskal teatrorako dakigunez ustekunde haundia dauka jendeak. Nik esango nuke eta hala iruditzen zaigu hemen (eta Ayuntamentuan), "Jarrai" taldeak kanpoko lan itzulpetutakoari ekin diotela. "Euskal-izkunde", koak berriz, zearka-zearka, euskal-antzerki idazleari emanak dira. Eta halaxe sortzen da kontraste eragingarri bat. Oraindik orain, euskal idazlariak beren estiloan, neurtuko dira kanpotarren lanarekin. -Erderazkoak onak ere?
-Hauetxek dituzu: "Los intereses creados" Benavente'rena. "Las sillas" Ionesco'rena, "Esperando a Godot" Samuel Beckett'rena eta "La tapia" Miguel Buñuel'erena. Ikusten dugunez ere erderazkoak jatorriz bi bakarrik dira. Badirudi ireki nahi degula eta kanporuntz goaz.
-Ea bada, Akosta jauna. Orain dela hiru urte hasiera izan zuen Club de teatro de San Sebastián"ek garaitu ditzala gaurkorainokoak eta esan dezagun gainera, Donostian bakarrik duela Ederti-jokaera honek halako bizitza.
Zorionak.
Barriola'tar Imanol, Aurrez-aurre.
Maria Dolores Agirre'ren ordez, -hain lanpetu bait dabil egun hauetan, buru-belarri lanari emana-hitz batzuek eskatzen dizkiot Barriola'tar Imanol jaunari hauxe baita euskal-iztunde'ko taldeak duen antzezlari zaharrena. Bere ezaguera teatro buruz bai sakona eta intentzioz josia ere. -Utzi al dituzute guda aurreko teatro-gaietako idaz lanak?
-Ez, ez. Oraindik lehengokoak jarri daitezke eta baita ere argitaratzen ditugu bein edo bein. Ba�an aldaketa bat bear dute geienak. -Ze ulertzen dezu orain aldeko teatrotzaz?
-Gaurkoa arina, gaurko izatea bezelakoxea. Hutsa. Lengokoa sakona eta horregatik garrantzi geiagokoa. -Ikusten dudanez indar aundiarekin dakarki gazteriak gure antzerkia?
-Ez dakar gazteriak indar hauxe, ez. Gertatzen dena da, izkuntsa zabaltzeak dakarrela berez antzerkia. Ezin diteke izkuntzik antzerkirik gabe. Urte askoren lo-zorroan egon diren talde bizi batzuek gainezkatu dira, baino oraindik ez gera iritsi lehenengi mailara. Gerra aurretik Gipuzkoan baziren ogeitabi talde. Lau edo bost apartakoak. Donostian lau ziren eta igandero antzezten zan. -Nola ta ez zineten agertu, jaramonik egin gabe Gereñu'ren deiari batzar baterako Eibar'en "Euskal-iztundekoak"?
-Ez naiz oroitzen zer gertatu zen ara ez agertzeko. -Ze iduritzen zaizu, batzuek dioten bezela, egin al litekeela Txapelketa bat, euskal-antzerki taldeen artean?
-Antzerkiaren alde egiten guztia ontzakotzaz hartzen det. Bainan Txapelketarekin kontu. Ez bait zait iduritzen behar diren bezala egiten diradela. Eta azkenian sortzen dira aserreak. -Nerekin egongo al zera esaten badizut oso zaila dela erriz-erri ibiltze, onek dakarren gastu ordu galtze eta nekea'gatik?
-Zaletasun eskasa diruba gutxi eta nekeak atzeratzen gaitu. Umore palta onek etxean uzten bait digu. -Ayuntamentukoak izanik, dirutsu izango zerate, beti betetzen baitira antzokiak zeuen lana ikusteagatik.