Jose A. Kalzada, San Anton abesbatzaren zuzendariari elkarrizketa
Jose A. Kalzada, San Anton Abesbatzaren Zuzendaria
Gure Haurrak, Herriaren Itxaropena
Isilik, haurra, ez negar egin Nor da zu jotzen zaituna? Hobe luke eskegita, haurrak hola tratatzen dituna. Jaunak, haurra da biharko equnean gu askatuko gaituna. Gaurtik aurrera izan daitela gure bihotzen kutuna.
Joan den Urtarrilaren 16an, Bilbon, San Anton Abesbatzak jalaldi bikain bat eskaini zigun. Kontzertua era berri batez moldatua izan zen, tartean bertsolariak eta dantzariak sartuaz. Gaia: gure haurrak, herriaren itxaropena: Intxaurraga bertsolari gazteak hor goiko bertso horretan jasotzen duen problematika, nolabait. Eliza, San Antongo eliza ederra, leporaino beterik ikusi genuen eta jendea oso pozik atera zela uste dut.
Geroztik, interesgarri iruditu zitzaidan Abesbatzaren zuzendariarekin. "Surti"rekin, hitzaspertu bat izatea. Horrela, eugerdi batez San Anton elizaruntz abiatu nintzen Bilboko kale zaratatsu hauetan surrera. Sakristia erdi ilunetan zegoen, eta han nuen zai gure "Surti". Han egon ginen, gela ilunaren erdian zegoen pupitre moduko mahai haundi baten inguruan berriketan, Gotzon Zarraga, Abesbatzaren lehendakari dena, testigu genuela. Beraz, irakurle, hemen duzu orfeoi honen asmoen eta ekintzen berri, bere zuzendarien ahotatik jasorik.
Lehenbizi, jakina, historia apur bat egiteko eskatu nion, eta poliki poliki geure gaian barrena sartuz joan ginen.
"Nik, berez, Orfeoian -esan zidan- urte bi daramat eta ez ditut ezagutzen gehiegi bere hasierako gorabeherak zehatz mehatz. Dakidanez, Abesbatza orain hogeitasei urte jaio zen, Herriaren zerbitzurako, eta bere lehenengo zuzendaria Bengoa maisua izan zen. Geroago, Andoni Arregik hartu zuen zuzendaritza eta gaur neu nago zuzendari lanean. Abesbatzak urte t'erdi darama nirekin".
Zuen azken programaren gaia haurraren heziketa da. Nolatan burura zitzaizuen era horretara antolatzea zuen ekinaldia?
Hau musika koralaren planteamendu baten barruan sartzen da. Guk horrela interpretatzen dugu, behintzat. Gure ustez, koru musikak, musikaz gain beste zerbait ere eman behar du: poesia, hau da, zerbait esatea. Korua, horrela, entzulearekin elkarrizketan sartzen da. Eta musika eta hitzezko elkarrizketa horretan, orain arte orfeoiak izan ez duten kutsu hori eman behar zitzaiola uste genuen: herriarekin hitz egiiteko tresna izan nahi genuen.
Zein gai aukeratu ibili ginen. Lehenbizi, itsasoa burura zitzaigun gaitzat. Eta, ez dago dudarik, itsasoaz, koruentzako musika ugaria da, horrela, egiteko bide asko ikusten genuen. Baina beste talderen bat ere bide horretatik abiatua zela jakin genuen, eta gai horretaz programa bat osatua zuela. Orduan, lehiaketan eta konpetentzian hasi beharrean, denok ahalbait ondoen herriaren zerbitzuan saiatzen garenez gero, guk beste gai bat jo genuen begiz: "gure haurrak, herriaren itxaropena".
Bide berri hau, uste duzue zuen benetako bidea dela: asmatu duzuela zuen hautapenean?
-Herria honelako linea batekin askoz gehiago identifikatzen dela ikusi dogu. hori izan zen hemen, San Antonen, jaso genueu esperientzia: gu herriaren barnean eta herria geure barnean ikustea. Batasun honi eutsi behar diogu nola edo hala. Izan ere, abesbatzen linea -berdin kantatzen dutelarik. "Boga boga" edo "Hiru txito" ez da heltzen behar bezala herriarengana. Hori ikusten dogu. Bestalde, hainbeste koru sortu izan direnez Euskal Herrian, jendea agur bat aspertuta bexala dago eta zerbait berriren bila dabiI. Eta, horregatik, bide honi jarraitu behar gatzaizkiola uste dugu.
Zer eskeini diezaiokezue, beraz herriari orfeoi bezala, hortik zehar hainbeste koru dabilelarik?
Guk eskaini nahi genukeena zera da: herriak izan ditzakeen arazoak, sentipenak, nahiak... jasotzea; herriaren kezkak aditzera emango dituen abesbatza herrikoi eta herritar bat izatea.
Bizi graren gizarte honetan hainbeste joera dagoenez gero, behar bada desberdintasun ideologiku horien gainetak dagokeen Herri horren ahots izan gintezke, agur bat behintzat. Eta era horretan, herrimin hori, herriak benetan irrikitzen duena, aurkeztu.
Bestalde, zuen programan bertsolariak, dantzariak, eta abar sartu zenituzten Nolako posibilitateak susmatzen dituzue bertso, musika, tresna, dantza eta kantua bat egitearekin ?
Bertsolariarena erraza da. Gai batekin bazoaz, zerbait esateko duzula, bertsolariak espresatzeko gaia badu. Abesbatza honen aurkezlea presentatzailea, izan liteke.
Dantza, behar bada. zailagoa da herrian dauden problemak ikutu nahi baditugu, adibidez langile arazoa "arazo astuna" erabili nahi badugu, euskal dantzak ez dunik dakidala behintzat, langile arazo honen adierazpide folklorikorik. Hau dantzaren eta folklorearen arloan lan egiten dutenen eginkizuna izango litzateke.
Ez zarete zeuek gauza sentitzen holako koreografia bat sortzeko, problema hori dela-ta?
Mimo batzuk, bai, egin ahal izango genituzke: hots, problematika horren hitzik gabeko antzezte batzuk. Baina abesbatzaren barruan ez dadukagu inor, oraingaz, gai hauek dantza bidez espresatzeko. Oraingoz ezingo gara denetan sartu, baina espexialistek egin beharko lukete hau.
-Zuen lana zein izan litekeen alde batera utzirik eta kritika maila batean sarturik zer dela eta eskaini diguzue zuen programan espiritual bat, gure euskal musikaren eremua hain zabala delarik?
Batez ere, letrak, hitzak -"Gezurra garaile" da abesti honen izena- indar haundia duelako aukeratu dogu. Eta baita, espiritual beltzaren sentimenduak euskaldunok aski ondo interpretatzen gaituela uste dogulako ere. Ez diot bi sentitzeko era horiek berdinak direnik, baina uste dut atseginez entzuten dogula ere. Eta ez dizkiegu ateak itxi nahi gure musika kulturaz kanpoko beste forma batzuei.
Gaur oso zaila da koru bati luzaro eustea. Zergatik?
Nire ustez, koru bati eusteko, kantuaz gain, beste zerbait ere behar izaten da: nolabaiteko izpiritu bat, eta benetako adiskidetasun bat eta nor bera bizi den herriari zerbitzeko nahi bat.
Gazteriak badirudi beste musika soilago bat nahiago duela. Uste duzue orfeoi batek konpeti dezakeela musika honekin?
Denontzat dago lekua. Lagun urkoaz, herriaz, aprobetxatu nahi duenarentzat, ez, horrentzat ez da lekurik.
Beste alderdi batetik, eta gaurko musika berriaz eritzi bat emateko, esango nuke musika berri hori, gutxi gora behera, doinu eta melodia tradizional batzuei jarraitzen zaie. Izan ere, euskal belarria melodiku denari oso egina dago: euskal musikak ez du inoiz maite izan zaratarik, estridentziarik. Beraz nire ustez, gaurko musika berri hori eremu tradizional baten barrutian mantentzen da oraindik. Badira, dudarik ez, salakera berri batzuk ere, ohizko bideetatik ateratzen direnak. Baina uste dut oraindik bide melodiku batetik goazela. Gainera, esan bebar dut, polki egiten dutela
Bururatu ote zaizue inoiz umea gaitzat harturik nagusiei kantarazi, ez baizik umeei beraiei kantaraztea?
Orfeoi mailan oso zaila delakoan gaude umearen arretari eta interesari eusteko moduko zer edo zer kantatzea. Umeari kantatzeko apur bat artista izan beharra dago, geinu eta mugimendu ugari behar da. Eta orfeoi baten egoera normalki, oso geldia izaten da. Beraz, umearengana heltzeko, orfeoi bat ez bexalako zerbait beharko litzateke.
Zer nolako kritikak jaso dituzue orain arte?
Jendea oso ona izau da gurekin, ez bait dugu kritika berexirik jaso jendearen aldetik. Eta jakina geure kritikak geuretzat gordetzen
Etorkizunari begira zein asmo dituzue? Uste dut zuen lana Ikastolei eskeintzeko asmoa duzuela Nola dago hori?
Programa honi urte betez edo eutsi ahal izange geniokeela uste dut. Horregatik, Ikastolentzat interesgarria izan daitekeela ikusten dogu. Ez umeentzat, baizik eta umeak dituzten gurasoentzat. Gu, beraz, Eustal Herriko Ikastola guztien zerbitzura gaude, jaialdiren bat antolatu nahi denerako. Gu zerbait interesgarri aurrera atera nahi duten talde guztien zerbitzura jartzen gara, geure programa eskaintzen diegu. Beraz, hemen gaude nork deituko zaii... Beti izan da holako konplejutxo bat orfeoi bati deitze orduan. Oso garesti izaten dela, alegia. Baina guk gastu haundirik gabe egin dezakegula uste dat. Guk bidekoa eginez gero nahikoa dugu, eta hori edozein kantarik kobratzen duena da. Beraz, irabazia osoa izan liteke.
Eta, berriro ere, zuk elkarrizketa han amaitutzat eman dezazun baino lehen, lehengoa esan nahi dut: haurraren heziketari eskainitako programa honetan adierazi nahi dena herriak duen batasun beharra, elkartasun beharra, txotxolokeriak eta oztopoak alde batera utzi beharra da. Denok, gure umeen aurrean azterketa serio bat egin behar dugu. Denak elkarlanean nahaste ordua da: geureak diren eginkizunei geuk eman behar diegu aurre.
Beti da atsegina holako gizon batekin hitzegitea, baina gure jardunari mugak jarri behar izan dizkiogu. L San Antongoen kantaldia sehaska kanta batzuekin hasten da sehaskatik giro konkretu batean sartzen da haurra). Gure gizartea umeentzat problema bat dela esaten diguten aurrerago (hemen sartzen date "Gezurra garaile", Dowsson-en kanta), baina kantaldia esperantzaz beterik amaitzen da euskal haurrari omenaldi bat egiten zaiolarik. Egunsenti itxaropentsu bat agertzen hasia dugu.
Laguntzaile sutsuak euskal Ikastolari Bilbotik datozkionez, Abesbatza honen eskutik, eskerrak zuoi San Antongoei
Patxi GOENAGA
1