argia.eus
INPRIMATU
Jose Angel Irlbar
1975eko otsailaren 02a
Jose Angel Iribar futbol jokalariari elkarrizketa
Jose Angel Irlbar
-Deportearen Zentzu Egoki Bat Faita Zaie Gure Ikastetxeei. -Ez Dut Herri Abatzu Nahi, Ez Dut Ahaztu Dudarik Uste
Norberaren etxean bezain "senide" aurkitu dugu gure burua berean. Dinamarkatik edo Greziatki etortzen zaizkigun imajin praka motxen tankera berdintsua du galtza luzetan aurkitu dugun Jose Angel Iribarrek. Ardoa atera digu, ardoa edan dugu, baina Jose Angelek irripar baten itzalpean izkutatu du ardoaren nahia.
Ez dut hamasei urtetatik zigarro bakar bat erre.
Eta lotsa eman digu gure "Ducados" pakete zimurtua ateratzeak Hala ere gure auto-disziplina ez da harena hainakoa, eta tira!, kea-ren artean habeto irristatzen omen elkar hizketa.
Ez genizuke betiko galderarik egin nahi. Baina, has gaitezen zure atezain edo fubolista karreraren anekdotaren batekin.
Ba, badut anekdota xelebre bat. Ni Zarauzko "Escuela Profesional" delakoan ikasle nintzelarIk, gure udarak lan egin beharrekoak izaten ziren, eta tallertxo batetan hasi nintzen lanean haitako uda batetan. Piezaren bat gaizki egin nuen eta nagusiak, haserre, horrela esan zidan: Hobe duk fubolean hastea, ez duk honetarako balio -ta. Garai hartan nik ez nuen, noski, inungo ametsik.
Aski ezaguna da zure karrera. Baina izan ahal duzu zeure familian edo inguruan lagundu zaituen norbait?
Nere laguntza hoberena aitarena izan da. Eta ez fubolari begiratuz bakarrik. Ni aitaren ispilu naiz, bere karakterra dut, eta ni halakoa edo honakoa naizela idazten dutenean, aitari zor diodala pentsatzen dut. Benetan, nik neure bizitzan gehienbat estimatu du dan gizona nere aita da Baserritarra, baina edozein tokitan egonda ere, bere nortasuna gordetzen zekiena. Eta orain, nere bizitzako hutsunerik haundiena, aitarik eza da.
Kirolaren inguruan jarraiturik zerk lilutatu zaitu gehien ezagutzen dituzun herritan?
Ezagutu ditudan zenbait herritan ikusi dudan kirolaren zentzu jatorra. Egia esan, ez dugu asti gehiegirik izaten herriak ezagutzeko baina hala ere, berehala nabarmentzen da gu ibiltzen garen tokitan serietasuna edo serietasun falta. Nik uste, hemen ez dugula oraindik kirolaren zentzu egokirik. Eta begar beharrezkoa ikusten dut hau gure neska-mutilen heziketan. Ez dakit honela gertatzen den hemen, ikastoletan.
Bai, egia diozu, baina pertsonala ere falta zaigu. Eta pertsonal hori lortzeak diru-zama haundiak dakazki.
Ulertzen dut arazo hori. Planifikazio falta batek dakarren eragozpena da. Bestez toki egokien falta t.a. ere ez dira arazo ttipiak.
Zu fubolean zabiltza, baina, baita gure haurrei ezartzen zaie fubolarekiko eta fubol bakarrarekiko grina ere.
Hala da. Baina nik, egia esateko, gehienbat estimatzen ditudan deporte-gizonak atletak dira, ordainik gabeko deportean bizitza eskeintzen duten gizonak, nork gehiagoka jator batetan aritzen direnak. Eta zentzu hau behar-beharrezkoa dute gure neska-mutilek.
Asko mintzatzen ari zara gure neska-mutilek behar dutenez. Zergatik ote? Konfidentzi ttipi baten atetan ipini dugula derizkiot.
Egia esan, aspalditik pentsatua dat fubola lagatzerako garaian. Nik badut nere negozioa, baina hortik aparteko kontua da. "Monitor" titulo bat atera nahi nuke irakaskuntza mailan lan egiteko asmoz. Bestez, beti prest nengoke ahal dudan neurrian nire lagantza urriaz baliatu nahi luketen ikastolei laguntzeko.
Batek baino gehiagok kontutan hartuko dizkizun hitzak dira. Eta zu gazte zinenean, 15-16 urtetan, zer egiten zenuen?
Ikasi. Ez naiz behin ere matematika-zale purrukatua izan baina tira! Udan, esan dudan bezala, lana. Hasera betetan, aitarekin baserri lanetan. Eta ez pentsa: Lotsa ere izaten nuen nere jantzi zikinekin uda-nesken artetik pasa behar izaten nuenean. Garai hartan ere izan nuen gure herriak duen gaitz jakin bat ezagutzeko ankera: "Txikiteoa". Eta nere hamasei urtetan baita lagun artean nahiko "txikito" edan ere.
Eta orain?
Orain ez. noski. Baina bi arrazoiengandik. Bat, nere lanak disziplina batetara behartzen nauelako. Bigarrenik, berriz, nere inguruan bizi diren neska-mutilei ejenplu bat zor dietela pentsatzen dudalako.
Ikusten denez, eta guk hala ikusten dugu behinik behin, deportista batzuk bizitza errezenera jotzen dute. Zuk zergatik ez, Jose Angel?
Futboleko bizimodua oso laburra da. Eta lesioak eta abarrek gehiago laburtu dezakete oraindik gore deporte bizitza... Ez dot uste mentalidade horrekin oso aurrera egin daitekeenik... Dena dela, ez gara denok berdinak eta...
Luze Joan zaigu elkar hizketa eta zaila zaigu denak hemen laburtzea. Dena dela, ez gara. "Zeruko Argia"rako elkar hizketatzera bakarrik joan. Liburuxka bat egin nahi qenuke gure ikastoletako neska-mutilentzat deportearen arazoaz, eta liburu horretan nahiko lagunduko zigulakoan jo dugu Jose Angelengana. Gure usteak uzta ona izan dute zalantzarik gabe. Disziplina, borondatearen heziketa, manipulatzean arriskuak, iraunena. Gai askotan lagundu digu Jose Angelek eta denerako prestatu zaigu.
Futbol zelaian jator, eta euskal zelai zailano honetan jatorrago. Zorionak dituzun merezimendu guziengatik! Bere hitz guziak hontan labur genezazke:
Ez dut herria ahaztu nahi, ez dot ahaztu dudanik uste.
_HERRIALDEKOEK
2

Gaiez\Kirola\Futbola\Taldeak\Athletic Cl
Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Pertsonaiaz\IRIBAR1