Oria ibaiko pantanoari buruzko elkarrizketa
Oria Ibaiko Pantanoa
Honetan kezkaturik pauso batzuk ematen hasia den batzordearengana jo dugu, jakinminez.
Pantanoaz ezer esango al diguzu?
Diputazioarekin bat eginik, "Ministerio de Obras Publicas" deritzanak 40 enbalseren premia ikusi zuen Girpuzkoa guztirako. Goierrirako pantano bat izendatu zuen, orain dela 12 urte.
Udaletxeren bat kexatu zen, baina beranduegi dirudienez.
Orain dela zazpi urte, berriz, .Plan de embalses para regulacion de rios y agua potable, onartu zen Gizpuzkoarako. Orduan hasi ziren lanean, 25 urtetarako premiei erantzuteko asmoz.
Hemendik lau urtetara pantanoa betetzen hasia izango da beroien asmoak aurrera egiten badute, behintzat.
Zer urrats eman ditu batzordeak?
Zegama, Segura, Idiazabal, Zerain eta Mutiloako batzuk biltzen hasi ginen. Pantanoaren burubidearen inguruan zegoen zalantza, eta ezjakintasunaz arduratu ginen lehenik. Herria jakinaren gainean jarri nahi genuen. Bide batez lanpostu gabeziaz kezkatu ginen. Batzorde bat osatu genuen bost herrietako jendez.
Langabeziaren eta patanoaren arazoa agertu genion herriari. Hau eskatzen genuen:
1) Pantanoaren xehetasunen berri herriari eman.
2) Bailara mailako plan orokor bat egin lehenbaitlehen.
3) Azterketa sozio-ekonomiko bat burutu.
4) Ematen ziren pauso guztien berri herriari eman
Geroztik zer gehiago egin duzue?
Udaletxe bakoitzetik ordezkariak sartzea batzordean. Beharrezkoa genuen ofizialtasun bat zernahitarako ere. Lan Kide Aurrezkiarekin harremanetan jarri gara, Goierriko industrigintzan eskua sartzekotan zela entzun bait genuen. Harrera ona egin zigun Lan Kide Aurrezkiak, baita bere asmoak azaldu ere. Berorren ustez 100 mila metro kuadro behar ziren lanpostu gabeziari erantzuteko, 2000 lanpostu berri 10 urte barru sortuz. Horretan dihardugu, beraz.
Zer alderdi on eta txar aurkitzan zaizkio pantanoari?
Lekua merke. San Inazio ermitatik hasi eta Segurako Maduraraino nekazaritzarako lurra da. Kale inguruko lurra baino merkeagoa, beraz. Pantanoa egin erraza da leku horretan. Eta lurrak azpian jariorik ez du.
Halere badu alde txarrik. Industrirako aukera maukerako lurrak dira. Penagarria da industrirako lur gosez aurkitzen den Gipuzkoari lur hoiek urez estaltzea. Eguraldiak eta giroak izango duen aldaketa. Lurjabeei gutxi ordaintzea. Baserriak hustutzea eta abar.
Zet diote interesatuek?
Honelako gauzak isilka-misilka egin ohi dira. Interesatuek ezjakinean direlarik errazago egiten dira. Baina batzorde honek jakinaren gainean jarri du jendea. Oztopoak ugaldu dira.
Nola ikusten duzue bailara ttipi honen etorkizuna?
llun, oso ilun, lau jauntxok bakarrik erabaki behar badute. Egin behar den guztia herriarekin kontatuta egin behar da. Herriak erabaki behar du bere geroa. Honetan erantzunkizun ikaragarria dute bost herrietako udaletxeek.
Zer eskatuko zenieke bailara honetako bizilagunei?
Jabetu daitezela zer nolako asmo eta erabakiak dauden bailarari buruz. Horretarako irakur ditzatela etxetara bidaltzen diren orriak, azaldu daitezela egiten diren bileretara eta batu daitezela elkar ekintzarako. Bailararen oraingo eta geroko etorkizunari gogor eutsi behar diogu.
BIOK
IV.Zepai sariko bertsolariak
8
Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Ekologia\Urtegiak