argia.eus
INPRIMATU
LIZARDIREN OMENEZ
1974ko azaroaren 24a
Zarautzen Lizardiren omenez Hamabostaldia antolatu duten "Euskal Zaleak" taldekoei elkarrizketa.
LIZARDIREN OMENEZ
- Lizardi Zareutzen datza eta Lizardirengan Zarautz

Eta euskarak beharrezko ditnen aintza-bideen segipen sakonean dihardu azken urte honetan Zarautzko "Euskal Zaleak" taldeak. Asmoak eginkizun bilakatzen direnean, lanaren neurria lan sakona denean, hainhal itzai da Zarautzen.
Asmoak aspaldikoak ziren; nahiak, berriz, botikoak. Eta denek zekitén Lizardi olerkariak omenaldi bat merezi zuela, denek zekiten Lizardi ezezaquna ezagutarazi beLar zela.
Horregatik ekin dio "Euskal Zaleak" taldeak lanari.
Lortuko ote duzue orain urte batzutako Euskal Jai eder haien berpiztea edo segida? Ahuidu den zerbaiti zuku onuragarria txertatzea zalla bai da.
Etsai ugari izan dugu azken urteatan, egutera iluneRo etsai ugari. Euskal Jalen barnetik eta Euskal Jalen aurka atsegin ez zaizkigun joko nahasiak eraman nabi izan dituztenen etsaigoa. Euskal Jalen antzaldatze egoki bat gure esku bakarrik balego...
Hamabostaldi bat antolatzea uctealdi bateko lana da guttienez. Bainan zarauztarrek bazituzten beren izen haundiko Euskal Jalak. Nola lotzen dira Euskal Jaiak eta Hamabostaldi hau? Iraileko Euskal JaIak motel samarrak iduritu zitzaizkigun zenbalti, aurreko urtekoez gonbaratuz. Zer gertatu da?
Hamabostaldi honek, Lizardi ren omenez denez gero, ez daRig~ datozen urtectan jarraipenik izanen duenik. Aspaldidaniko gogo eta asmoa genuen hau. eta horregatik, Euskal Jaiak ere hamabostaldi honen morrointzan ipini genituen.
Ongi da. Hala ere, lortu duzue hamabostaldi honetan antzaldatze nabari bat eta lortu, baita ere, herriko talde aurrerakoienek parte hartzea ere.
Goazen harira. Antzaldatzea nabarmena da: Bi jokaera genituen aukeran Lizardiri buruzko omenaldi honetan: Edo-ta sakonki eta abstratoki bere pertsonaia interesgarrian murgildu,edo-ta, aurrekoa ukatu gabe ere, Lizardiren giro eta garaia aztertu. Lehen zatia dela-ta, Lizardiri buruzko saiera sariketa bat antolatu genuen, eta omenaldi honetarako agertuko da sariketan parte hartutako idazleen lanen bilduma. Bestalde, bi mintzaldi ditugu Lizardiren olerkia eta bizitza aztertu asmoz.
Eta bigarren alderdia?
Alderdi hau, interesgarriagotzat jo dugu: Lehendik zetozen gorabeheren ondore bat da Lizardi. Bere "Euzko Pizkundea" olerkiak sustrai eta sorzain sakonagoak ditu bere pertsona hutsarenak baino, Karlistadetako Euskal Herriak bere erakunde politikoak galtzen dituenean, Euskal Herria zalantzan geratzen da. Campion-ek eguzki-galdatan jarriko du euskal problematika, nahiz eta Primo de Rivera-ren diktadurak, gero, ateak hertsi. Egoera hnetan, eta gurdi politiko honetan sarturik dago Lizardi, eta gurdia aztertu beharra dugu Lizardi ezagutu ahal izateko.
Bainan, lehen, talde aurrerakoienen parte hartzeaz jardun zarete. Lizardiren giroaren aztertzeari lotu ahal zaio zarauztar gazteria? Xabier Letek azkenetako ZERUKO ARGIA batetan zioenez, arrisku haundiak dakazki Hamabostaldi batek, entzulea belarri zabal da, urte guziko lana ahazten du, eta lana erabat pasiboa da.
Leteren kritikatik kanpora geratzen dela, iduritzen zaigu, gure hamabostaldia. Arrazoina erraza da: Taldeak presta daitezen kezkatu garenez gero, larunbatera bildu gara zenbait gazterekin. Izan da larunbataren bat bat hirurogei ere bildu garenekoa. Gurebileratan aztertzen zena eta aztertzen jarraitzen duguna, hemeretzigarren mendea da. Jakina da, honetaz izan ditugula mintzaldi gehienak. Horregatik, eta entzule soil izan ez gaitezen antolatu ditugu lan-bilera serio hauek. Aste barruan irakurritako liburu eta lanak aztertzen ditugu larunbatero. Ez gara, ez, esku hutsik joanen hitzaldietara...
Baina mintzaldi saio hutsean bilakatu duzue, nunbait, zuen hamabostaldi hau.
Ez, horixe. Gauza errezetatik ihes egiten ahalegindu bagara ere, hor daude Toribio Alzagaren "Mutil Zar" antzerkia herriko talde batek antzeztua. Poeten Eguna baita...
Barka, bainan zer da Poeten egun hori?
Euskal Herriko zenbait poeteri deitu etaa mahain inguru bat antolatzekotan gara. Bainan interesgarriagotzat jotzen dugu, goizeko mahain inguruaren ondorengo poemen irakurketa. Mahain inguruan parte hartuko dutenen poemen irakurketa alegia. Zarautzen izanen ditugu egun horretan Lasa anaiak, Lete, Gandiaga, Lekuona, Harzabal eta beste hainbat... Aukera egitea ez zen erraza, eta, ustez ona den taldearen kriterioari jarraituko gatzaizkio.
"Juegos Florales" haien antzeko zerbait agian...
Ba, bai... Konforme.
Aja! Dirua beti besteren sakelan gorderik dagoenez, zuek ere xentimorik gabe ikusten zaituztet. Ez da hala?
Ongi diozu. Ez dugu piper hautsik. Edo-ta, hobeto esateko, hamar mila pezeta. A!, eta Alkartearen hitz zabalak. Berriketak aparte, Lizardiren omenez eraikitzekotan garen eta Reynaldo idurigileak eginen duen iduriak 400.000 pezeta balio ditu. Bada gure artean dirua ez dela problema esaten duen taldeko bat. Lizardiri kale bat ere eskaini herri batengandik zer espero genezakeen pentsatzen jarriko bagina, hobe genuke... ez, ez, itsasoak badu esperatntzarik...
Bizkaian alfabetatze kanpainen ugaltzea nabarmen den bezala, Gipuzkoan Euskal Asteen ugaltzea nabarmen da. Zergatik ote?
Arrazoinak milaka litezke... Taldeen erosotasuna, euskararen egoera, planteamendu politikoak... Halaere, beharrezkotzat jotzen dugu guk ere alfabetatze kanpaina bat, eta horri lotuko gatzaizkio Hamabostaldiaren ondoren...
Beno, nahiko luzatu gara, eta Lizardiren hitz batzuekin elkar agurtuko dugu, nahi baduzue: Bide Berriak?... Bide guziak!...
Anjel Lertxundi
1

GaiezKulturaEkitaldiakOmenaldiak
EgileezLERTXUNDI2Kultura