argia.eus
INPRIMATU
NEKAZARITZA AN ETA EMEN
1974ko urriaren 20a
Jan Jansen albaitariari elkarrizketa.
NEKAZARITZA AN ETA EMEN
JANSEN-EKIN IZKETAN
Bizkaian badago zezen bat Holandatik ekarria.
"Dekker" etxea da zezen ori Bizkaira saldu zuena, eta Jan Jansen, etxe orren beterinarioa. Kastellanoz badaki, eta ari eskerrak, Holandako baserrien berri jakin ahal izan genuen, pixka bat bederen.
Zezen orren ama eta amona bizi diren baserrian, ikulluan eta belazean, bazterrak ikusten genbiltzala itzegin genuen Jansen-ekin. Egin genizkion galderei, leial erantzun zien gizonak.
BASERRIAN NEURRIAK
Baserri onek 31 hektarea lur ditu. 50 esne behi. 20-25 bigantxa urte bateti birako. 30 txahal urruxa. Eta 40 ardi.
Behi auen umeak, idixkoak batipat, munduan zabalduak daude zezenetarako: Alemaniara, Dinamarkara, Frantziara, Espaiñiara, Colombiara eta abar, eraman dituzte "centro de inseminación" delakoetara.
Zenbat esne ematen dute behiok?
6.0006.500 bataz beste umaldiko azken urteotan. Behiak, bataz beste, 4-5 urte dituzte; badira 10 urtekoak baiña baita 2 urteko bigantxak ere.
Egunean zenbat aldiz jezten dituzte behiok?
Bi aldiz.
Umatu berrian ere ez iru aldiz?
Ez, ez. Beti bi aldiz aseratik bukaeraraiño. Behar bada probintzia guztian egongo dira egunean iru aldiz jezten dituzten 3-4 behi, baiña orduan 3 jetzialditako esnea dela esan bahrra dako kontrolerako eta jatorrirako.
Umea egin eta zenbat denborara behiak ernaltzen dituzte?
Iru illabetetara, urtero otsaillean egin dezaten umea.
Nola antzutzen dituzte 7 illabete ernari daramatzatenean?
Umaldian 6.000 litrotatik gora ematen dituen behiak, azkeneko neurtu aldian, 15-18 litro euki ohi ditu. Behia ikulluan sartzen da eta lastoa bakarrik ematen zaio, ez belar ondurik eta edaten batere ez edo oso gutxi. Alere, antzuten ez bada, beterinarioari deitzen zaio eta botika sartzen dio errapean titietan gora. Lasto utsean 2-3 egun euki ohi dituzte.
Errape miña asko izaten al dute?
Ez. Batzuetan azaltzen da bai, baiña emen ez da problema.
Arrapa ez dezaten ba al dute sistimaren bat?
Sistimarik ez, baiña errapea garbitzeko bada produto bat oso ona. Ori erabiltzea da sistima, nahi baduzu.
NOLA GOBERNATU
Udan larrean dabiltzanean, zenbat egun eukitzen dituzte sail bakoitzean?
Ez da errax zehatz ori esatea. Baiña, baserri ontan 50 behi daude, eta 2,5-3 hektarrako saillak dauzkate. Eguraldiak laguntzen badu 10 bat eukitzen dituzte, lehor badago 4-5 bakarrik. Udaberrian 10 egun, udazkenean 3-4.
Neguan ikulluan dauzkatenean, egunean zenbat aldiz ematen diete jaten bi ala iru aldiz?
Iru aldiz jatenik gehiena. Baiña askotan goizeko amarrak aldera ere bai pixka bat edo gauean, bederatzietan, nagusia ohera doanean. Alere gehienetan, egunean bi aldiz zulokoa eta beste bi aldiz ondua.
Baserri ontan bertan sortzen al dute alea ere, beren ganaduen pentsurako?
Emen Holandan, ganadutara jarria dagoen baserriak, bere lur guztiak belardi euki ohi ditu. Orregatik pentsu guztia kanpotik erosia da.
Zenbat proteina duen pentsua erabiltzen dute?
Orain %16-17 duena; baiña %25 duena ere erabiltzen dute aldiz. Udan proteina asko duen belarra jaten dutenean, proteina gutxiagoko pentsua ematen diete, eguraldi txarra eta proteina gutxi duen belarra jaten dutenean, proteina asko duen pentsua. Urtearoak eta belarren kalidadeak erakusten du ori.
Pentsuok baserritarrak berak etxean prestatzen al ditu ala pentsu fabrikak?
Pentsu fabrikak.
Zenbat balio du kilo pentsuak?
Gaur gaurkoz, kilo pentsu ona, 8-9 pezta kiloko. Oso garesti da Holandarako. Urtebete ontan asko igo da.
Eman beharko diete ba olako behiei?
Ara: onoko behi onek bi illabete da umea egin zuela, 30 litro eman ditu gaur, ez da jetxiko produzioan, luzaro eusten diota. 3 kilo pentsu ematen ari zaizkio. Gutxi iruditu zaizue baiña belarra daukate oso ona.
TXAHALAK
Nun dituzte txahalak?
Belazean, kanpoan, txiki txikitatik.
Eta esnea emateko?
Lehenengo astean amaren oritza ematen zaie 3 illabetera arte esne artifiziala. Urtegaraia delakobarruan badaude, etxean eta belazean badabiltza, ara eraman.
ARDIAK
Ardiak zertarako dauzkate?
Lehenbizi esnebehiak mozten dute lrrea. Behiak atera eta bigantxak sartzen dituzte ondoren eta oiek uzten dutenaz ardiak mantentzen dira. Gaiñera. Ez du ardiak lanik ematen umegiterakoan ez bada. Orduan, bai, ume egite zail xamarra duteta, erreparoa behar dute. Baiña ardi bakoitzak urtean bi ume, bizkiak, egiten ditu eta azitzen; bildotsak oso ondo saltzen dira aragitarako: 40 kiloko bildotsa 200 florinetan, 4.000 peztatik gora dira.
Gaiñera, ardiak "urrezko ankak" dituztela esan ohi da, belazeari egiten dioten mesedeagatik. Orregaxetik bakarrik ere mereziko luke ardiak eukitzea.
Jose Alkiza
10

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
PertsonaiazJANSEN1
EgileezALKIZA1Ekonomia