ESKULTORE BAT ETA LAU ARABAR PINTORE
Oraingo euskal artearen agerketa ikusgarri bat.
Donostiako azken Euskal Jaietan, San Telmo Museoaren, arabar artista talde batek -Agirre, Alvarez Vélez, Iñurrieta, Mieg eta Ortiz de Elguea aurten bertan egindako bere lana agertu du. Aspaldian ez dugu ikusi horren agerketa batu eta seriorik, euskal gogoeta-oinarrian horren sendoturik, gure lur zati horren erroturik, kalitatea. Batekoz beste, arras ona, ezin ahantzizkoa.
Bost eusko artistaok herri alderditik, biologiko-alderditik ekiten diote errealitateari, gutitan ikusten den iaiotasunez. Abstrakzio liriko batean erroturik, haien obrek hats berria eta garbia eman nahi diote euskal pinturari, beste euskal probintzietako artistek bezala; eta orobat, askatasun apur bat, eta aurrera egin eta jo dezan. Ez du argibiderik behar. Gure herriaz komunikatu nahi dute. Konpreni ditzagula, eta buruz irekiak gaitezela eskatzen digute.
-Agerketa honen izenburu neutralak zerbait esan nahi ahal du ala Araba ere badela esatera zatozte?
-Guk geure burua bazterturik ikusten dugu, nola Madriden hala geure lurrean, Araban. Gure lana alboan utzi nahi digute eta ez dute gurekin deusetarako kontatzen ez Erakunde Ofizialek, ez Leihaketetan, ez eta Madrideko eragina eta inde postimpresionistek. Beraz, guk alde egin dugu horienagadik, baina ez geure herriagandik. Gu ez gara alde batera gelditu. Hona hemen non gauden, gu eta gure lana.
-Baina, zergatik baztertzen zaituzte (ez dakit "baztertze" hitza egokiena den ala ez) sozio-politiko alderdiagatik ala zuek darabiltzuen hizkeragatik?
-Badaiteke dena bat eginik egotea; baina, beren hizkera, madrildarra izanik eta ez arabar tradiziokoa hizkeragatik batipat baztertzen gaituztela uste dugu. Gutariko bakoitzak zerbait jokatzen badu ere egin dihardugunaz aski segur gaude eta horregatik bateratu gara taldean.
-Zein sustrai du zuen hizkerak?
-Arabako paisajea beti dago gugan, formal abstrakzioan bertan. Lehen, ordea, paisaje konkretoa egiten genuen, eta orain aldiz, landua. Paisaje zehatzetik, duela zenbait urte, paisaje materikora iragan ginen; gero informalera; ondoren, paisajea eta irudia integratzera eta orain geometria soildu batetara heldu gara. Egun, paisajeko bakardadera dugu joera. Arabako paisajea barnekoia da, bakartia, nakazaritzakoa, gogoetara deitzen duten aldaketa eta lekuak dituena.
-Zenbait kritikalarik (Berruezo, Alvarez Emparanza, Aizarna) eta artista batzuek Oteiza...) formalismo hutsaren arriskua ikusten dizuete.
-Formalismo arriskua beti izan da artean, bai tradiziozko pinturan eta bai gurean. Guk arras lantzen dugu gure pintura eta orobat hizkera, eta ez zaigu iruditzen formalismo hutsa egiten dugunik. Gainera ez du Oteizak ezagutzen oraingo gure pintura. Gure pintura eta eskultura Arabako paisajean dago errotua, -gizonek eta abereek zapaldua-, gizarte jakin batek zapaldua den paisaje batean; madrildarra ez den gizarte diferent batek zapaldua den paisaje batean; horregatik, gure pintura ere, desberdina da.
Nola Ortiz hala Iñurrieta, orobat Aguirre eta Mieg ari zaizkit erantzuten. Beroriek luzaro mintzatu dira beren artean guzti horretaz eta ideia argiak dituzte, Donostiako kritikak (?) hala ez baderitza ere. Honen erasoak ideologia aurre-iritzietatik datoz eta lehen ere aski erabiliak eta ezagunak ziren.
-Begira: guk geure buruarekin zintzo jokatu nahi dugu; inork gure artearekin sintonizatzen baldin badu, ongi gauza. Gainera jende asko izan da gure agerketa ikusten eta gustatu zaio gure hizkera. Guk aurrera egin nahi dugu, eta ez beti gauza berean geldi; koadro bi ez daitezela berdinak izan, ez dezatela elkarren antzik ere, baina errotuak egon daitezela. Erro horiek non? Ba, aurreko Euskal Pinturan: Zubiaurrengan; eta oraingoan berdin: Txillida, Mendiburu, Larrea, Ruiz Balerdi, Zumeta, Zubiarrain, Goenaga... Ez zaigu interesatzen oro har, europear pintura; Errenazimentuko artistena eta Moore edo Palezuela bezalako oraingo batzuena salbu.
-Zer eskaintzen diozue, zuen hizkera dela medio, orain herriari, eta zer ematen diozue euskal arteari?
-Askatasuna, gu ere geuretzako bila bait gabiltza. Askatasuna etengabeko eboluzioan. Naturaleza diferent baten ikuspegi diferentea eskaintzen dugu. Guk badugu harremanik gure gizartean bizi diren beste artistekin eta, hortaz, izanen dugu haiekin berdintasunik aski: masak, tresnak, espazioak, habitat... Orain Euskal Pintura da, gure ustez, peninsulako hoberena. Katalunyan badira maisu handiak, baina gurea bezalako panoramarik ez.
-Non ipiniko zenituzkete zuen koadroak?
-Gure koadroen moldea eta neurriak ez dira komerzialak. Ikastoletan, sozial zontroetan, areto handietan, denak ibiltzen diren lekuetan eta milonarien etxeetan ere bai. 60.000 eta 200.000 pezeten artean dabiltza gure salneurriak. Koadro batek egun asko eraman ohi du eta hilabeteak, bebar bada. Garesti dirudi, baina ez dugu beste ogibideetan baino gehiago eskatzen. Zabalkunde bideak sozializatu beharko lirateke, halafede. Anitz gauza aldatu beharko litzateke.
-Zuen pinturak eta eskulturak laguntzen ahal dio aldaketa horri, iraultza horri?
-Koadro bat nahiz eskultura bat ona denean, iraultzaile da, noski. Baina, gure ustez, eskultura eta pintura gutien mintzaira da. Gainera, 8.000 urteko mundu alu eta ustel hau egin dugu zeharo aldatu; agian, pittin bat hobetu.
-Nola nahi duzue jendeak ikus ditzana zuen pinturak eta eskulturak?
-Borondate onez eta aurre-iritzirik gabe.
Astiro, luze eta astun doa kreatzaile ororen lana eta bidea. Azkenean... nork bere askatasuna bilatzera deitzen gaituzten koadro batzuk, eskultura batzuk, paisaje zati bat, espazio ireki bat, oihu bat. Araba ez da gaur pasadizoko lurra galderak egiten dizkigun eta elkarrizketara deitzen digun lurra baizik.
Edorta Kortari Olano
Jose G. Aguirre -Haritza-.
7