argia.eus
INPRIMATU
EGIAko HAMABOSTALDIA
2021eko uztailaren 16a
Donostiako Egia auzoko Hamabostaldiaren antolatzaileei elkarrizketa.

EGIAko HAMABOSTALDIA
Elkartasuna dute antolatzaileek helburutzat
Orma bati erantsirik dagoen Goenagaren marrazkiak hurbil arazi gaitu Donostiako Egia hauzora, EGIAko Euskal Hamabostaldia jartzen bait zuen azpian.
Ekainaren 30etik Uztailaren 14era izango da hamabostaldi hau.
EGIA ezagutzen duen edonor harritzen da euskal hamabostaldiaz. Azken urteotan ikaragarri hazi den hauzoa duzu. Erdaldunak dira nagusi. Euskaldun banaka batzuk besterik ez dira bizi.
Halere euskal hamabostaldi borobila eratu digute. Ez da berriketakoa gazte hauen adorea.
-Nola sortu duzue talde hau EGIAn? galdatzen diet, ez bait nuen uste honelako talderik aurkitzerik.
-Ekintza hau eta talde hau ez dira hutsetik sortu. Lehendik gatoz zerbait eginaz. Alde batetik antzerki talde bat osatu zen aurrena. Eginik ditugu antzerki bat edo beste. Bestaldetik irakasle batzuk ere ari ziren euskara irakasten. Bi ekintza hoietatik sortu da talde hau.
-Nola ikusten duzue EGIA euskal aldetik?
-Antzerki eta euskarazko jardun hoietan ezagutu ahal izan dugu zertxobait hauzo hau. Ia gehiena atzerriko jendea denez gero folklore mailara ere ez da irixten euskaltasunean. Egoera hau gogoan harturik egin dugu egin dugun pixka.
-Zer da orain arte egin duzuena?
-Urneekin hasi ginen. Dantzak, antzerkiak, mendi-ibilerak, kantak eta abar ipini ditugu haurrentzat. Umeekin batera gurasoengana iritxi nahi izan dugu. Jaialdi batzuk ere antolatu izan ditugu inoiz. Horretaz gainera euskara irakasten dugu. 7 talde ari dira euskara ikasten.
-Zuen egoera gogoan duzuelarik eratu al duzue hamabostaldia?
-Noski. Umeen jaialdiarekin emango diogu hasera Donostiako "Teatro Prinzipal"ean: abestiak, dantzak, antzerkia bertsoak. Ondoko egunetan hitzaldiak izango ditugu batipat. Benantxio Otaegik Euskal Herriaren Prehistoriaz hitzegingo digu, Xabier Letek euskal antzerkiaz, Unzurrunzagak Hirigintzaz, Mikel Ugaldek Euskal Herriaren Hemeretzigarren mendeaz. Bada aldizkari, argitaldari eta irratiaz ere mahai inguru bat. Joxeba Intxaustik, Xabier Kintanak eta Iñaki Zubizarretak zuzentzen dute. Aurreneko astearen azkeneko bi egunak musikari eskainiak dauzkagu. Abeslarien jaialdia eta erromeria izango ditugu.
-Eta bigarren astean?
-Euskal Herri osoari eskainia dogu bigarren astea. Gipuzkoa eta Bizkaia ezagunagoak direnez gero beste Probintziak ezagutarazi nahi genituzke. Lapurdi eta Benafarroari eskainia dago Uztailaren zortzia. R. Kanblong da hizlari. Pantxo eta Peiok, berriz, eskualde hoietako kanta zahar eta berriak eskainiko dizkigute. Uztailaren hamarra, Zuberoaren egona dugu. Gregoire Eppherrek hitzegingo du Zuberoaz. Horko abesti zahar eta berriez gozatua izango da. Urrena Arabaren eta Nafarroaren egunak datoz. Lehengo egunak bezala moldaturik daude. Juan Kortabarria eta Joxe Mari Satrustegi dira hizlari.
-Bai al duzue beste jaialdirik?
-Dantzarien jalaldia dugu Uztailaren 13an. Lapurdiko "Izartxo", Nafarroa-Behereko "Arrola", Zuberoako "Taldea", Arabako "Indarra", Nafarroako "Oberina", Bizkaiko "Mikel-Deuna" eta Gizpuzkoaho "Erketz"ek hartuko dute parte. Trinidadeko plazan izango da arratseko 8,30etan. Uztailaren 14ean, berriz, bertsolariak eguerdiko 12etan, "Principal"ean. Agirre, Gorrotxategi, Igarzabal, Larrañaga, Lazkao-Txiki, eta Lazkano bertsolariak datoz.
-Batez ere zer helburu izan duzue gogoan hamabostaldi hau antolatzerakoan?
-EGIA aldea esnatu eta piztu. Ezten bat sartu nabi genioke EGIAko bizilagun bakoitzari. Ohar dadila Euskal Herrian bizi dela. Baina bakarka ezer gutxi egiten da eta Donostisko beste taldeekin ere elkartu nahi genuke. Elkar ezagutu nahi genuke hamabostaldi honen bidez. Hauzo bateko eta besteko umeak ere elkar ezagutu dezatela nahi genuke. Hauzora bertara eta Donostia guztira begiraturik egina dago hamabostaldia.
-EGIAren euskaltzaletasuna esnatu eta indartu nahi dituzuela diozute. Zergatik ipini dituzue jalaldi gehienak kanpoan?
-Zoritxarrez EGIAtik kanpora atera behar izan dugu jaialdietarako. Ez dugu leku egokirik aurkitu. "Kristina-Enea"ra, "Atotxa"ra eta "Dunixi"ra jo dogu toki bila, baina... Etxez bete dituzte hauzo hauek. Txingurritegiak dirudite. Lotarako bakarrik dira honelako hauzoak. Ez dugu lasatzeko eta jolasteko leku egokirik. Ezta honelako jardun eta jalaldietarako ere.
-Ipar Euskal Herrira jo duzue gehienbat.
-Bai. Hemengoa gutxi ezagutzen baldin bada, hangoa batere eez. Ipar aldea ezagutaraztea eta hango jendearekin harremanak edukitzea nahi izan dugu. Elkartasuna beharrezkoa da maila honetan ere.
Ez daude "Polloe"n ehortzirik EGIAko euskaldun guztiak. Bizi diren bakar hoien fruitu da euskal hamabostaldi hau.
Lehentxeago edo geroxeago nahitaez ekarriko du, uzta orain ereiten ari diren hazi honek. Uste horretan bizi gara.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
GaiezKulturaKulturgintz
EgileezHERRIALDE1Kultura