Nobel Sari ordekoa Helder Camararentzat
Orain zenbait hilabete, "Bakearen Nobel Sari" ohoretsua Kissinger-ek eta Ipar Vietnam-go Le Duc Tho-k jaso zuten. Eraabaki hori hartu zuten batzordekideak, ordea, ez zetozen bat hautapen horrekin. Bostetik bik dimisioa eman zuen.
Eta arrazoi guztiz. Ez ahal zion, ba, Henry Kissiger-rek Jean Lacouture-ir honelatsu esaten oraindik orain?: hemendik 20 urtetara Vietnam ahantzia izanen da, eta Pekin eta Moscu-rekin egin dugun hurbiltzea izanen da gogoan. Inolaz ere hau pentsatzen du Kissinger-rek: odola laster lehortzen dela. Ene mintzairan, horri, zinismoa.
Horiek horrela, Kissinger.ir eta Le Duc Tho-ir emandako nobel sari horrek bake kontzeptuaren aurrean ipintzen gaitu. Erabaki horretan baliaztatu dena, diplomaziaren indarra izan da, eta ez bakea. Baina, bizi gareneko gezurrezko giro hontan lotsa guztia galdu dugula dirudi; izen batten ordez kontrakoa erabiltzeko inongo kezkarik ez. Diplomazia eta bakea berdindu halajaina! Zer ote da diplomazia hori, nagusienak bere eskua ezarri nahia, etamendekoak, oker haundiagoen beldurrez, amor ematea besterik? Amor ematea egokitu zaionari eman baliote ere saria, gaitz erdi izanen zen aipaturiko Nobel Sari horren arazoa; baina, zer? Eta mendekoari amor eman beharrean jarri duenari eman bake saria! Horrelakorik!
Hona bada. Esan bezala, Batzorde erabakitzaileko bi lagunek dimisioa eman zuten. Baina, ez arazoa horretan gelditu. Baizik eta, beste "Batzorde" eskuko bat sortu zen Oslo-n. Zuzendaria, Gunner Stalstt artzai protestantea zen; antzina, Noruegako Hezketa eta Erlijio arazoetako ministerioan idazkari izana. Eta horrela, Nobel-sari-ordeko bat sortu zen (miloi bat koroikoa, hots, 562.500 franko frantsesekoa); guztia jendearen artean dohai bezala bildua.
Eta hona. Lehendabiziko saria nori?, eta Brasil-go Helder Camara-ir emanen diote datorren otsailean. Hain zuzen, azken Nobel sarirako, mundu guztiak, ia, gizonik egokien bezala jotzen zuenari.
Jadanik, Helder Camara ezaguna zaio irakurleari: "gotzai gorria", Brasil ipar aldeko Rezife-n artzapezpiku. Oraindik orain (joan den irailean), Le Nouvel Observateur frantses aldizkari berak emandako erantzunak laburtuko ditut, gure sarituaren nortasuna berriztatzekotan.
1) GALDERA.-Zailtasun aski baduzula diote Brasilen, eta askatasun aski mugatua duzula. Zer diozu zuzen?
ERANTZUNA.-Bai. Zailtasunik badut.Baina ez naiz bakarra. Eta hori gauza normala da. Zuzengabekeria salatzea, legearen kontra joatea bezala hartu ohi da beti. Brasilen 274 gotzai gara: batzuk ezarritako ordenaren aldeko dira; beste batzuk kontrako; baina, hauek ugaltzen ari dira.
Oraindaino ez dute eraman gartzelara gotzairik; halere, hor dago Pedro Casaldaliga, Sao Felix-ko gotzaia, bere etxean preso, eta guztia, zenbait laborari behartsuen alde eta sozietate tzar baten kontra joateagatik.
Okerrena, Casaldaliga-ren 9 laguntzaile gartzelara eraman dituztela; neri ere gauza bera egin didate: laguntzaileak harrapatu.
Beste zailtasun bat: beti, nere diozesatik kanpo nabilela zabaldu dute, Brasilen kontra hitzegitekotan, eta URSS-ek edo Txinak ordaintzen didatela. Baina, egia hauxe da: urtean hamaika hilabete oso, neure diozesian ematen ditudala.
Gainera, esan behar dut, nonahi ere neure etxean aurkitzen naizela. Ze, gaur ez bait da etxeko prolemarik. Nazioarteko enpresak dituzu nagusi, eta prolemak nazioartekoak dira. Horrez gero, ez da aski nor bere txokoan mugaturik lan egiteaz. USAko eta Europako zuzengabekeriak salatzen baditut, zergatik ez Brasilgoak? Ez naiz Brasilen kontra mintzatzen, injustiziaren aurka baizik.
2) GALDERA.-Batera, kapitalismo eta komunismoaren kontra zoaz. Zein da, zure ustez, Hego Ameriketako bide egokia?
ERANTZUNA.-Errejimenen batetan esperantzarik baldin badut, gizatar sozialismoan dut. Allende-k egoki esana zuen: ez zitzaiola jarraituko, ez URRS-eko sozialismoari, ez Txinakoari, ez eta Kubakoari ere. Aina, kapitalismoa, bere nazioarteko enpresa eta mundutar Bankuetxearekin, ez da ganadu hobea.
Ez dakit, Txile, amesten zuen sozialismora heltzeko gauza izanen zen ala ez. Baina ez dut batere esperantzarik, ez kapitalismoan, ez neo-kapitalismoan. Zeren eta, dirua gizakiaren gain ipintzen duen errejimenak ez bait dezake esperantzarik eman.
3) GALDERA.-Datorren presidenteak liberalizatuko ote du Brasilgo egoera?
ERANTZUNA.-Estatu-buruzagi batek, gaurregun, ahalmen mugatua du gurea bezalako egitura politiko batetan. Sistema baten preso izan ohi da. Horrez gero, zer egin dezake?
4) GALDERA.-"Menderatuen indarkeriak" irtenbiderik ekar ote diezaioke Brasili?
ERANTZUNA.-Indarkeriaz mintzatzean, indarkeria bakarra, indareriaren sustraia, erakundetariko (isituzionalizatuiko) indarkeria dela esan ohi dut nik. Hori da egiazko indarkeria edo biolentzia. Gerrak berak baino hilketa gehiago egiten duena: arrasto fisikoak eta psikologikoak utziz.
Sustraiko indarkeria horren erantzun bezala sortu ohi da zapalduen indarkeria. Bigarren indarkeria.
Eta hirugarren indarkeria, bigarrenari darraiona da: errepresioa. Preso politikoez eta torturaz agertzen dena.
Horrez gero, hau esan ohi diet gazteei: zapaltzaileen kontra bere harma beraz jokatu nahi baduzue, hautsi eginen zaituzte; ze, harmagileak zapaltzaileen alde bait daude.
5) GALDERA.- Ameriketako haur-jaiotze izugarria ez ote da egiazko indarkeria?
ERANTZUNA.-Bai. Hori gauza astuna da. Eta jendeari erakutsi egin behar zaio haur gutxiago izaten. Baina ezin dut onartu, herrialde aberatsek nahi luketen bezala, demografia izugarri hori pobretasunaren sustrai dela esaterik. Pobretasunaren sustraian dagoena, zera da: nazioarteko komertzioaren injustizia. Ez dut ukatzen, gure arteko jendea heziketa beharrean dagoenik, baina ezin onartu dut Indian egin den bezalako birth control-ik.
AMUNSA
Helder Camara: "Ez naiz Brasilen kontra mintzatzen, injustiziaren aurka baizik"
11
Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\BRASIL
Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Pobrezia\Elkartasuna
Pertsonaiaz\CAMARA1
Egileez\AMUNSA1\Gizartea