argia.eus
INPRIMATU
Kristobal Balenziaga, "haute couture"ko "Luis Buñuel"
1974ko urtarrilaren 27a
Andre Courreges, Kristobal Balentziagaren ikaslearekin
Kristobal Balenziaga, "haute couture"ko "Luis Buñuel"
Christian Dior, Jacques Fath eta Kristobal Balenziaga euskalduna (Getarian jaioa), bai eta Coc6 Chanel bizia, hauetxek izan dira jostun handiaren aurrelari, gaur egun "pret a porter" eta horrelako moda funtzionaletan erortzen ari baita.
Dior, Fath, Balenziaga, Coco Chanel ez dira, jadanik mundu honetakoak. Lehen bien firma komerzialek iraun dute, bai eta azken honenak ere. Epoka bat erabaki zuten haiek. Denetan askatuena Balenziaga euskoa. Bost axola zitzalon Balenziagari "syndikal" zeritzan kriterioa Zaputza eta handia, bakarra, zorrotza eta ispiratua, Kristobal Balenziaga beti izan da, ezbairik gabe, "lehena". Zinegileen artean Luis Buñuel dena da jostunen artean Balenziaga. Ikasle bakarra utzi zuen; Courreges, Nafarroa Beherako euskaldun bat. Beste batez, mintzatuko gara honetaz.
Courregesek biziki eta neurririk gabe du miesten bere irakaslea, baina ez darraio haren bideari. Garaiak aldatu dira eta garaiarekin emakumea ere Egun, "pret a porter", merkea nahiz garestia, ari da gailentzen
Duela guti hil zen Balenziaga eta Getarian zuten ehortzi. Ez zuen ezer asko esan prentsa espainolak, ez eta euskaldunak ere orduan egun, omenaldi egiten ari zaio New York eta Madrideko Museoeta haren 100 kreazio hoberenak erakutsiz Guk ere nahi diogu egin hemen qure omentxoa
Nor izan zen, bada, Balenziaga?
Lanari ekin nioenan, Balenziagaren bi bozeto aurkitu nituen. Garai hartan modaren egile haundia zen Balenziaga. Izaera zorrotza zuen... baina orduko jostunik nagusiena zen. Ikustera joan nintzaion. Urte bete luzea iragan nuen ate joka. Azkeni esan zidan: "Honen tematsu bazara, tira, emanen dizut lana baina jakin ezazu ez zaidala zure kasoa axola, ez baitakizu deus ere egiten". Lantegian sartu ninduen, orduantxe hasten ari ziren jostuntxo edo dendariekin batera. Eta horrela, poliki-poliki, hamar urtez ikasi nuen nere ofizioa.
Nor jantzi zuen Balenziagak?
Ezagutu zuen Balenziagak Espaiñiako erregeren garaia, Donostiakoa eta Madridekoa. Emakume-typo hartan pentsatuz zuen diseñatzen.. Balenziagak bezero bereziak zituen, oso bereak, oso isilak. Joskura haundia ez zela kalera jaitsi behar uste zuen eta hala frogatzen zioten bere bezeroek, erregina eta printzesek. Gaur egun, emakumerik aberatsenak ere Courrègesen "jertsey" bat jantzi nahiko luke eta "Lewi's" fraka batzuk, esate baterako... Balenziagak oso gogoko zuen "vestir" erdal aditza. Lehen (eta orain ere berdin) Espaiñiako emakumeentzat "vestir" zera zen, ongi atontzea, hornitzea, harat-honat eramaten den monumento bat bezala. Maiz eta usu mintzatzen zitzaidan Kontxaz, eta Madridetik Donostiara etortzeko auto berezi bat -heuren maletak ekartzeko, noski- behar zuten gorteko dama haundi haietaz. Zenbait soinekok hiruzpalau ordu behar zituzten plantxatzeko... Francesca Bertini-ren mundua zen, Rubens-en matronak liuratzen zituen mundua. Guzti horrek behea jo zuen, Sueziako kalegarbitzaile baten alabak, Greta Garbok, hirurogei kilo baino gutiago pisatuz eta gerri zabalik gabe polit eta "sexy", izan daitekeela frogatu zuenenan. Gereta Garbok eragin zuen eta xuritu aldaketa haundi hura. Greta Garbo etorri baino lehen, ez zuen jostun batek ere diseñatzen meharrentzat. Meheak ez ziren kontutan hartzen. "Walkyria" emakumeak atzekalde zabala behar zuen, senarra topako bazuen. Atzekalde handiekin nahi aina senar aurki zezakeen.
Orain, beste emakume-typo bat gogoan hartuz diseñatu ohi da, oraingo ispirituko emakumeentzat, emakume langile eta borrokalrientzat: non nahi, Ameriketan, Euskal Herrian, Suezian edota Japonen aurki daitezkeen emakumeentzat.
Zein izan ziren Balenziagaren merezimenduak?
Hara, Balenziaga genio-sortzaile bat izan zen, batipat; bere asmakizun eta bere mugekin, beste edozein bezala. Emakume-pertsona eta ez emakume-panpina jantzi nahi ukan zuen. Honi jarraiki, emakumeari hobeki zihoakiola, uste zuen, belaunaz bi behatz beheragoko gona, eta asmatu egin zuen. Motzegi doan emakumea farregarri da, farregarri izatea gauza subjetiboa bada ere. Espainiar eta euskal iluntasuna oso gogoko zuen. Beltza izan zuen kolorerik maiteena eta toki orotan ezaguna egin zuen bere kreazioetan. Bere idurimena eta diseinua emakumearen zerbitzurako jarri zuen, eta ez alderantziz. Guti ahal deritzozu bizi dugun mundurako?
Ez, noski, ez deritzat guti. Aski deritzat. Gehiegi. Getariako mutilzaharra, hainbat uda gure artean, Igeldon pasa zuen getariar hura, egun mundu guzian da ezaguna, Elkano eta Txillida bezain ezaguna. Eta ez da harritzeko. Getaria bezalako kaila polit horretatik ez baitaiteke atera xori beltz, urdin, berde eta gorri besterik, munduko lau haizeetara hegatzen direlarik.
EDORTA KORTADI
KRISTOBAL BALENZIAGA
7

GaiezGizarteaModa
PertsonaiazCOURREGES1
EgileezKORTADI1Gizartea