Mogel ikastolari buruzko elkarrizketa
Mogel Ikastola
Irakasle eta guraso taldetxoa inguruan dudala, elkarrizketa hau sortu dugu.
–Zenbat irabazle eta haur dituzue ?
–1973-1974eko ikastaroan 475 haur ditugu. 200 Oinarri Heziketan eta gainontzekoak Parbularioan. Hamasei irakasle; bat musika heziketaz arduratzen dena. Aurten oinarri Heziketan lau malla osatzen ditugu, baina datorrenean zortzi malla betetzeko asmotan gabiltza.
–Nola beteko dituzue azkenengo maIlak?
–Herri honetan izen oneko ikastetxe erlijioso eta Estatukoak daudenez gero, lan handia egin beharko dugu hainbat haur geureganatzeko. Horretarako, irakasleak bilatu behar hoientzat, gelak xuxendu, maIla hoietako ikasketen plana gertatu eta guraso askorekin hitzegin.
–Jakin dut ikastetxe berri bat egitekotan zeretela. Egia ahal da? Noiz burutuko duzue?
–Egia da. Igaro den uda honetan, gure ikastolak lege babesa jaso duenez gero, baldintza hau beregan artu du: ikastetxe berria eraikitzea, Juan Antonio Mogel izenaz. Bestalde, egungo egoeran ez daiteke jarrai. Oinarri heziketako sei alde, lau tokitan banandurik aurkitzen dira eta irakasleen harremanak murriztuak.
Noiz bukatuko den, ezin dugu ziurtasunez esan, orain dela gutxi zuzentzen hasiak bait gara terreno arazoa. 1975-76ko ikastaroa ikastoa berrian hasteko ustea dugu. Ahalegin guztiak ditugu, hala gerta dadin.
–Ikastola gehienetan ekonomi arazoa larria dela entzuna dugu. Zuek nola aurkitzen zarete?
–Ministerioaren diru laguntasuna izan arren, aurtengo ikastaroa ere zorrez bukatuko genuke, herriak era askotara lagunduko ez baligu. Ez da oraindik hilabete: bat, bailerako 28 margolarik irudi bana ikastolaren alde eskeini zutela. Hilabete osoko erakusketa egin ondoren zozketa eginaz banatu ziren.
Euskeralaguneko bazkideek ixil-ixilik bere diru-laguntza eskeintzen dute. Eguneroko itsuen zozketak ere zulo ederrak betetzen ditu. Lan guzti hauek, guraso talde batek, aurrera daramatza.
–Beste lan sailik, ba abal duzue diru-kontutik aparte?
–Badugu lanean gogoz eta sutsuari den beste talde bat. Ikastolaren txukuntasunaz arduratzen dena, gelak margotuz eta behar denez osatuz. Bestalde, badu ikastolak baserri bat urte batzuetarako errentan hartua eta guraso hauei esker. Azurtzaren mendi hegalak, laister, haurren deihadarrak, jolasak, abestiak... entzungo dituela uste dugu.
Ikastolaren muina haur; en heziketan dago. Beste arazo guztiak hontan oinarriturik daude, eta heziketa giroa hobeagotzen ahalegintzen dira; behar den eran irakastea ordoinduaz, gelak ahal denik egokiena jarriaz, material ugariz osatuaz.
Guraso eta irakasleek arazo honetan lotura handia izen behar dute. Ahaleginak egiten ditugu gurasoekin, banaka eta taldeka harremanak izaten, haurraren eta herriaren onerako baitira.
–Pozten naiz gauzak aurrara doazela ikusteak; itxaropen horretan jarrai dezazuala.
A. UGARTEBURU
15
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezNARBAIZA1Gizartea