Donostiako Bost Ikastola Elkartu Dira. Guztira 1.500 Ikasle Artuko Ditu
1973ko azaroaren 25
"Joxe Migel Barandiaran" Lizeoa
Donostiako Bost Ikastola Elkartu Dira. Guztira 1.500 Ikasle Artuko Ditu
Ezin du zenbait ikastolak "Oinarri Ezierako Legeak" agintzen duenik bete. Legepean egon nahi duen edozein ikastetxek zortzi mailatan zatiturik dagoen irakaskintza eman behar du. Sei urtetatik asi eta amalau urte bitarteko aurrak eskolatu behar ditu. Bataz beste gela bakoitzeko ogeita amabost ume behar ditu gainera
Bailaraka elkartu behar izan dute zenbait erritako ikastolek. Batzuk aurreraxeago Besteak atzeraxeago. Baina denak aurrera doaz.
Badu Donostiak Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituen euskal ikastetxea: Santo Tomas Lizeoa. Baina ez du Donostiako ikastoletako aur guztiak artzeko lekurik Bestalde Donostian, an eta emen, barreiaturik dauden ikastolek ez dute bakarka Legeak eskatzen duena betetzeko ainbat aur.
ORIXE, IKAS-BIDE, JAKINTZA, MARTUTENE eta ZURRIOLA dira «Joxe Migel Barandiaran» Lizeoan elkartzen diren ikastolak. Ikastola bakoitzak bere ordezkoa aukeratua dauka Lizeo orren batzorderako. "Ikasbide"tik, Ixidor Etxeberria, «Jakintza»k, Joxe Antonio Zabala, "Martutene"k; Joxe Otamendi; "Zurriola"k, Iñaki Alkain; «Orixe»k, Manuel Mª Hernandez Zudaire.
Bostok osatzen dute «Barandiaran Lizeo»ko batzordea. Baina denengana ezin jo eta Joxe Antonio Zabalarengana urreratu gara.
-"Joxe Migel Barandiaran" Lizeoko obrak hasiak direla jakin dugu, Joxe Antonio. Euskal lizeo berri orren sorreraz zerbait jakin nahi genuke. Nola sortu zen asmoa eta noren gain dago Lizeo berriaren etorkizuna?
-Denok dakizuenez Donostiako bost ikastola oiek, lehen mailako irakaskintza emateko sortuak izan ziren eta ortan ari dira. Baino 1971garrengo Ekainaren 19ko Irakaskintza Legeak auzi gogorra jarri zien. Zortzi mailako edo ikastaroko "Oinarri Eziera" osoa eman, ala eskola-aurreko ezierara bakarrik moldatu. Egoera larria zen. Zenbait batzarre egin ondoan ontara iritxi ginen. Lehen aipaturiko ikastola oietako bakoitzak "Oinarri Ezierako" lehen aldia edo zikloa bakoitzak bere kontura emango zuen, baina bigarren aldia denek batera emango zuten. "Oinarri Eziera"ko azken iru urteak emango dituzte, beraz,Barandiaran deritzan Lizeoan.
-Bai al du Lizeo berriak "Santo Tomas" Lizeoz zerikusirik?
-Bai noski. Asteko, Lostarainen sailetan artu ditugu 6.000 metro lur. Gure Lizeoa "Ibaeta S.A" deritzan elkargoaren babesean legeztatzen dugu. Besterik gabe Loistarain dugu ikastetxe berri ontako bazkiderik nagusiena.
–Bai al du Lizeo berriak "Santo Tomas" Lizeoaz zerikusirik?
–Bai noski. Asteko, Lostarainen sailetan artu ditugu 6.000 metro lur. Gure Lizeoa "Ibaeta S. A." deritzan elkargoaren babesean legeztatzen dugu. Besterik gabe Loistarain dugu ikastetxe berri ontako bazkiderik nagusiena.
–Zenbat ikaslerentzat izango da?
–Ikastela bakoitzekoak eta gero "Barandiaran Ikastetxean" edukiko ditugunak batera arturik 1.600era iritxiko gara.
–Noiz asiko zarete lanean eta nola?
–Datorren ikastaroan martxan joan behar du. Dagoenekoz badugu obrak asteko Udaletxeko balmena. Asi ere egin gara lanean. Ezeren okerrik ez dugularik amaituak ditugu datorren ikastarorako.
-Nola eraturik zaudete ikastetxe berria aurrera ateratzeko?
-Bi talde berezi izendatu ditugu ortarako. Ekonomikoa bata, pedagogikoa bestea. Ondo ari da lanean aurrenekoa. Dagoenekoz bildurik ditu sei milloi pezeta. Diru gorabeherak ete txukun daramazki. Pedagogiakoa ere beharrezkoa dugu. Batasun bat behar dute bost ikastolek. Araudi bat behar dute. Bertarako zuzendari eta irakasleak moldatu behar dira. Baina egia esan, ez da orain arte behar bezela saiatu. Elkartea bera eratzen dugunean orduan bai gogor ekingo diogu arlo oni.
-Nondik sortzen duzue dirua?
-Diru-laguntzaren iturria gurasoen eta batez ere laguntzaille jator batzuen sakelan aurkitu dugu. Baina Estaduari eskatzeko asmoa ere badugu.
-Bi Lizeo auekin beteko ote dira euskaldun ikasle gaztetxoen beharrak Donostia mailan?
–Ez noski. Ain zuzen oraintxon bertan ere badauzkagu beste ikastola gehiagotatik eskaerak. Ezierako bigarren aldia gure Ikastetxe ontan egin nahi lukete. Beste zerbait sumatu beharko dugu.
–-Ez ote legoke orain arte erdaraz bakarrik ari diren eskola batzuren batzuk euskalduntzerik? Etxe, maixu, eta lan-tresna aprobetxatuz euskalduntzerik?
–Oso interesgarria iruditzen zait zure galdera. Bergarakoa ar dezakegu eredu bezala. An ogeita amarren bat euskal irakasle ari dira erdal eskoletan larunbatero euskara irakasten. "Patronato Irigoien"en babesean ari dira, baina euskaltzaletason utsez, batere dirurik jaso gabe. Onelako zerbait egiten dute Zestuan eta beste nonbait ere. Beharrezkoa da erdal eskolak euskalduntzea. Baina, agian, Donostian badago utsik ikastela bihar liteken ikastetxerik.
–Zein da zuen kezkarik aundiena une ontan? Zer egin dezakegu laguntzeko?
–Dirua osatzea dela esan dezakegu gaurko gure kezkarik aundiena. Amasei milloi behar ditugu. Oraindik sei milloi bakarrik bildu ditugu. Ez da berriketa! Baina badugu itxaropenik. Eskerrik asko gure kezkak eta beharrak zabaltzeko egokiera eman diguzuelako. Bide batez dei egiten diegu euskaldun guztiei, jar ditezela ortarako bazkide bezala IBAETA S.A. gure elkartean.
Ona dirua sartzeko bideak:
Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalean: c/c 030593.
Gipuzkoako Aurrezki Hutxa Probintzialean: c/ 136.000/7.
Kaja Laboralean: c/c 12. 17686.
–Zenbateko arpideak jaso beharko lirake?
–Arpide auek jasotzen saiatu beharko genuke:
10.000 pezetako 400 arpide 4.000.000
20.000 pezetako 200 arpide 4.000.000
25.000 pezetako 100 arpide 2.500.000
50.000 pezetako 50 arpide 2.500.000
Guztira,pezeta 13.000.000
-Beste zerbait esan nahi diguzu?
–Eskerrik beroenak aurrez lagundu nahi diguten guztiei. Besterik ez.
Pozgarria da euskaldunontzat erria onela saiatzen ari dela jakitea. Erriak salbatuko ditu ikastolak. Joxe Antonio bezalako gizon itxaropentsuak behar ditugu, milloien aurrean,karaturik, atzera egin ez dezagun. Eskuzabala da euskalduna. Aurrera mutilak.
ERRIALDE