Marta Larrañaga Azaldegi margolariari elkarrizketa
Marta Larrañaga Azaldegi
Hamalau Urteko Artista Euskalduna
Martaren begiak ikusi eta gero izan daiteke pintore, poeta edo zoro. Norbaitek azken ikutua eman berria diela baitirudi. Itsas ertzean jaioa izaki neskatila, Donostiako Kontxaren erdi erdian hain zuzen.
Gipuzkoako emakume margolarien lanak urtero biltzen dituen agerketa berezian, aurten ere Marta Larrañaga Azaldegik gaztetxoentzat izaten dan saria irabazi du. Lehen ere, bi aldiz, ur hauetan ibilia dugu. Berak ez daki oraindik sena zer dan baina bere maixu eta epaileek igarri diote. Sari horrengatik eta euskalduna dalako joan gera Martarekin hitzegitera Santo Tomas Lizeora. Jolasaldi batean etorri zalgu hamalketakoa eskuan duelarik, saltoka, hamalau urteko gaztetxo hau.
-Egunon Marta. Zorionak. Nahi al zenuke zure lanez hitzegitea?
-Bueno. (Hitz gutxitan erantzungo digula bistan da)
-Pozik al zaude zure azkenengo sari honekin?
-Noski. Urte guztian pintatzen aritu eta gero, asko poztutzen zaitu horrelako sari batek eta, aurrera jarraitzeko gogoa ere ematen du.
-Ez da hau zure lehenbiziko saria...
-Ez, san Telmon egiten den sariketa honetan hamabost urte beheko margolarien artean, beste bitan ere saritua izan naiz.
-Zuk zergatik eta zertarako pintatzen duzu?
-Gustoko lana dudalako. Barruan daramadan zerbait adierazteko. Nere izarrak eskatzen dit.
-Noiztik? Betidanik?
-Koloreen nahasketa txikitandik maite izan nuen. Gero hasi nintzen gauzak marrazten. Pintatzen berriz, ikastera joaten hasi nintzanetik.
-Ikastera joan, esan dezu. Nora joaten zara ikastera?
-Nere ikaslea Julian Ugarte da; bere akademiara zazpi urte edo zortzi betz geroztik joaten naiz, astean hiru aldiz.
–Zure lan horretan noiz izaten dezu pozik haundiena?
–Pintura berri bat egiten hasten ari naizenean
-–Zein kolore dituzu maiteen?
–Gorriak.
–Eta orain bi urte? Karakoil hura egin nuenean?
–Orduan berdeak.
–Eta norbaitek ez gehiago pintatzeko aginduko balizu?
–Ez didate hori aginduko.
–Zergatik?
–"Hobby" bat dalako hori neretzat eta, arlo horretan, bakoitzak nahi duana egin behar du.
–"Hobby" bakarrik al da zuretzat pintatzea?
–Ez. Gehiago da.
–Orduan, hazitzen zeranean pintatzea izango da zure ofizioa...
–Oso zailla iruditzen zait hortik diru asko ateratzea.
–Eta zer zenuke nahiago: beste lanen batekin diru asko irabazi ala pintatuz diru gutxiagokin bizi?
–Pintatuz bizi. "Bellas Artes" dalakoa ikasiko nuke pozik.
–Museo eta erakusketa asko ikusi al duzu?
–San Telmo eta, erakusketa asko gainera. Baina oso pozik joango nintzake Londres, Paris eta Madrideko museoak ikustera.
–Zein margolari gustatzen zaizu gehiena?
–Arteta eta Picasso.
–Sari baterako deia egiten danean zerbait berezirik egiten hasten al zera?
–Ez. Nik urte osean egin ditudan lanetatik onenak aukeratzen dira.
-Nork aukeratzen ditu?
-Orain arte maixuak, baiña aurten, nik bakarrik aukeratu ditut.
-Zer pinturaz irabazi dezu saria?
-"Arrantzaleak" izenekoaz. Akademian egin nuen.
-Nongo arrantzaleak ezagutzen dituzu bada?
-Ezagutu gutxi. Ikusi, Ondarrabian ikusten ditutudan.
-Zure arrantzale hauek ba al dute Ondarrabikoen antzik?
-Nere ustez bai. Baiño hangoak beti urdiñez jantziak ibiltzen dira eta nik "niki" gorriz pintatu nituen hala gustatzen zaizkidalako.
-Nola pintatzen dituzu gauzak, diren bezela ala...
-Nik kanpoan ikusten dudana eta barruan daramadana nahasturik pintatzen ditut. Txikia nintzalarik ikusten nuan egiten nuan, baina orain ez ditut gauza diran bezela pintatzen, nere erara baizik.
-Zer egiten duzu gustorago, ikasi ala pintatu?
-Pintatu. Baino bizitzarako ikasi egin behar dela ere ikusten det.
-Zintzo ibiltzen al zarete pintura-akademian?
-Bai. Han maixuak ez du errita egin beharrik. Batzutan, gogo haundiz garenean, jo-ta-ke pintatzen aritzen gara. Beste batzutan inspiraziorik gabe gaudenean, egoten ere uzten digu.
-Akademia hortako beste norbaitek irabazi al du saririk?
-Bai. Beste bik ere bai.
-Jai haundia izango zen orduan...
-Bai, ikasle guztiok ospatu genuen. Ederki igaro genuen. Oso festa ederra.
la aspertu degu Marta. Jolasaldia behintzat, jan diogu galde eta galde. Berak oraindik hasteko dauka hamaiketakoa. Jakin behar gero zer gauza esan beharrak ote dituen, klase denboran etorri ez geralako... Lotsaturik utzi degu, ZERUKO ARGIAn agertuko degula esanez. Baina horrelako neskatxaak ez ote du merezi gure lehenengo orrialdea? Zorionak Martari bai eta artista honi laguntzen eta aurrera ateratzen saiatzen diren guraso eta maixuei ere.
ERRIALDE