Euskal Unibertsitatea ospatu da Donibane Lohizunen
DONIBANE LOHITZUNEN EUSKAL UNIBERSITATEA
Euskal arazoei buruz ikertzeak eta lanak bultzatu
Kritika jator baten premia
Donibane Lohitzunen ospatu berria dugu Euskal-Unibersitatea. Han izan ginen gu ere zerbait ikasi nahiz era ZERUKO ARGIAren irakurleei hango berri emateko asmoz.
Unibersitate honen eratzaile gehienak oso lanpetuak izanik. Manex Goyenetxe, IKAS-en idazkariarekin mintzatu gara.
Nor izan da ikastaro honen eratzaile?
Haristchelar jauna, IKAS-en lehendakaria, aita Xarritton, Joseba Intxausti, Carlos Santamaria, Ramuntxo Kanblog eta neroni ere hor ibili gara. Izan ere, Baionako IKAS batasunak eratua izan da Unibersitate hau. Honek lortu du, bere lehendakariaren bitartez, Pariseko "Ministère de l'Education Nationale" delakoak bere baimena eman zezan bai eta Bordeleko "Rectorat d'Academie" delakoak ere. Baimen hoieri esker Donibane Lohitzuneko lizeo ofizialean (Estaduaren lizeoan) muntatua izan da Unibersitate hau. Horri esker lizeo horren gela eta tresna guztiak ofizialki Unibertsitatearen zerbitzurako emanak izan dira. Idazkaritza lana Ipar-aldean neronek eraman dut gehienbat eta Hego-aldeko euskal ikasleen artean JAKIN taldekoek Joseba Intxaustirekin egin dute behar zen berri ematea. Irakasleen biltzea eta gaien hautatzea Haristchelar, Xarritton eta Santamaria jaunek egin dute gehienbat. Esan behar da Euskaltzaindiak bere babesa emana ziola Unibersitata honi eta horrengatik bere hileroko batzarra ere hemen egin izan duela euskal Akademiak. Azkenik esan dezagun Ipar-aldeko Deputatu, kontseilari eta alkateen batzarren babesa ere bazeukala Unibersitate honek.
Parte hartu dutenei buruz zer?
Zenbat? Nola? Zer girotakoak edo zer mailatakoak...?
Ehun eta hamarren bat ikasle izan dira hamar egun horietan eta gehienak bizpahiru egunez hor izan dira. Gehienak estudioen egiten ari diren euskaldun gazteak ziren, baina irakasle eta andereño andana bat ere ibili izan da. Bestalde, egunaz lanean ari zirenei pentsatuz, arrats guziez bazeuden mintzaldiak, arratseko bederatzietan, eta langile zenbaitek ere parte hartu ahal izan du.
Zer helbururekin?
Helburu nagusienak Unibersitate hau muntatzean hauek zirela uste dugu: Euskal ikasle edo intelektualei, burulangile guztiei, elkar ikusteko eta elkarrekin mintzatzeko, elkar ezagutze egiteko aukera bat eman. Azken hiru urte hauetan Baionan egiten zen Euskal Asteak ere holako zerbait lortua zuen; Unibersitatean oraino gehiago nahi genuke hortarat ailegatu. Bestalde, euskal arazo mota guztiei buruz ikertzeak eta lanak bultzatu eta ahalaz koordenatu nahi litazke erakunde berri honen bitartez. Eta azkenik euskarazko Unibersitate bat zer izan litzakeen, sinbolikoki bederen, azaldu.
Nola eramana izan da? Zer metodorekin?
Aurten, lehen urtearentzat, hitzaldi guztiak, bat bestearen ondotik emanak izan dira, goizetan bederatzietatik eta hamabietara arte. Arratsaldeetan berriz, bazkal ondoko ordu bi eta terdietatik eta bostak arte mintegiak egin izan dira, goizean aipatu gaiez. Gero berriz lehen esan bezala, arratseko bederatzietan beste hitzaldi bat ematen zen, inguruetako jende langileak bederen parte har ahal izan zezan.
"Euskal Unibersitatea" zen ikastaro honen izana, zenbateraino zegokion "unibersitate" hitza eta zertan? Irakasleen alderditik ba al zen maila hori? Eta ikasleen alderditik? Unibersitate gehienak ohi dituen mailarik? Ikasleak hartu ahal zezakaten parte eta hartu al dute? Egiazko azterketa eta kritika giro jatorrik?
Irakasleen eta ikasleen aldetik ez da dudarik Unibersitate maila hori bazeukala, horko gehienak edo bat edo bestea bait dira edo izanak bait dira alde bateko edo besteko erdal Unibersitateetan. Bestalde Unibersitate honen egitea aipatu zelarik Karlos Santamariak oso ederki azaldu zituen zein ziren Unibersitate baten egin beharrak eta kritika jator baten premia ere adierazi. Hein batean bederen hori ere lortu dela uste dogu.
Zer esperantza uzten du Euskal Unibersitate honek?
Urtero egiteko asmoa dugu, toki berean eta arrakasta handituz joango delako esperantzarekin. Arrakasta bai eta ikastaroen maila eta mintegien koordenatzea beti hobetuz ere. Aurten Pradon katalanek boskarren aldikotz egin dute holako Unibersitatea: Bostehun ikasle eta hirurogeita hamar irakasle elkarturik bizi izan dira, han, hamar egunez. Lehen urtean larogei ikaslerekin hasiak ziren. Beraz, aurtengo 110 ikasleak ikusi eta badugu esperantza.
Euskal kultura batetaz jabetu ahal izateko, Unibersitate honen argiaz, zertan ditugula uste duzue prolema eta premiarik nabarmenenak?
Hain segur gure hizkuntza holako gaietan ibiltzeank du bai prolema haundiena sortzen eta bai premia haundiena ere euskal kulturaz jabetu nahi badugu.
Zertan izan ditu hutsunerik gogorrenak Unibersitate honek?
Hori, hain segur, oraino egina ez den Unibersitatearen azken biltzarrean guk baino hobeki azalduko digute bertako ikasle-irakasleek larunbat arratsaldean. Hala ere uste dugu oraidanik esan ditakeela, gai guztiak bat besteren ondotik erabiltzeko orde, hiru edo lau ikastaro sail honetan erabili beharko direla. Bestalde molde honek gai bakotxa gehixago sakontzeko aukera ere emanen digu. Eta gero mintegiak aurretik hobeki preparatu beharko ditugu. Egia essan, aurten, gogoeta saialko fedeari buruzko mintegia da bakarrik aurretik preparatua izan. Haatik, lan onenak, matematika sailean egin dela dirudi, matematika hiztegia ere osaturik atera bait zaigu hortik. Ikusten duzu beraz lan onik ere egin dela Unibersitate honetan.
Nolaz konpon ditezke hutsune horiek? Zer asmo dituzue datorrenerako? Zer etorkizun ikusten diozue ikastaro honi?
Beste hutsune zenbait azalduko dela Unibersitateari buruzko kritikan, eztago dudarik. Nola konpon? Bai hori, ikasleek eta irakasleek bai eta beste antolatzaileek denek elkarrekin ikusi beharko dute ondoko urteetan Unibersitate hori hobea izan dadin. Gure aldetik ondoko aste horietan Katalunyako Unibersitatearen berri ere eman nahi genuke, gauza interesgarriak eta baliagarriak ikusi bait ditutgu han, Abuztuaren 20-tik 30-erat han izan garelarik.
Bukatzeko. Zer dela eta eratzen dira ikastaro bat baino gehiago? Bat bakarra eta hobea, osatuagoa, ez ote genuke hobe? Euskal Herrian ez ahal gintezke Unibersitate mailan ere mahai berean bil?
Nik ere hori uste dut. Hobe litzatekeela indar guztiak bildurik Unibersitate on bat egin dezagun. Haatik Donibane Lohitzuneko honek denak. Euskaraz eman nahi ditu. Bestalde zenbait Hego aldeko ikasleentzat behar bada honerat ezin jina hor da, eta orduan bereziki ikertze lanei buruz zerbait koordinatze moldei behar litzake pentsatu. Nere izenean mintzo naiz orain, baina uste dut, dena dela, Donibane Lohitzuneko Unibersitatea prest dagoela beste ikastaro muntatzaileekin elkar aditzeko, Unibersitate hitzak dion bezala, erakunde irekia baita hau.
Esan dezagun ere aurten euskaldunetaz aparte (lehen aldikotz) eta Kataluynetaz aparte (boskarren aldikotz) Okzitanoek ere beren Unibersitatea egin dutela (bigarren aldikotz) bai eta Korsan ere (lehen aldikotz) gure kondizione beretan.
Oneraino, Goyenetxe jaunak esanak. Nahiko mamia badagoela uste dugu bere hitzetan eta gu isiltzearekin irabaziko duela irakurleak.
ERRIALDE
Atxaga-Larresoro
Hiriart. Urruty-Monzon
Mujika-Azurmendi
Erdozainzi- Satrustegi
12