Martin Ugalde Idazlea
Euskaltzaindiain Sartu Berria Dugu
Aspalditxodanik genuen Martin Ugalderekin elkarrizketa bat egiteko gogoa, baina beti sortu zaigu presa aundiagoko gairik. Orra or non eldu zaion merezi zuen txanda: Euskaltzain egin baitute Maiatzeko Euskaltzaindiaren Batzarrean Gure zorionarekin batera bihoazkio galderaren batzuk gure irakurleen izenean.
Noiz asi ziñen idazten?
Idazten oso gaztetandik asia naiz ni; beti izan bait dut onetarako gogo-eragiña. Baiña profesionalki Caracasen asi nintzen, onetarako behar nuen askatasuna an arkitu bait nuen. Urte batzuk ontan aritu eta gero USArako beka bat eman zidaten, eta Chicagoko Northwestern University-n delako Master of Science bi urtetan egin nuen. Geroztik, kultura-aldizkari baten zuzendari eta Caracasko bertako "Andres Bello" Universidadean Opinión Pública eta Comunicación de Masas erakutsi nuen. Orain dela lau urte erretiratu nintzan (ez Andoain jaioterrira,bizi naizen Ondarribiara baino) baiña kanpoan egin ditudan ia ogeita lau urte oietan kazetaritzatik kanpo literatura lanean ere aritua naiz, eta amar liburu argitaratuak baditut; sari batzuk jasoak ere bai. Venezuelako ipui eta erreportaje-sari nagusiak beste batzuen artean, eta Madrideko Sésamo Saria ere bai (1962). Gehienak erderaz idatziak, noski; baiña ipuin liburu bat (Iltzailleak), bi antzerki (Ama gaxo dago eta Gurpegin aspaldin gertatua) eta umeentzako kontuak euskeraz argitara ditut.
–Zerk bultza zintuen idaztera?
–Munduan arkitzen duen giroaren aurka sentitzen duenak bultzatzen omen du idazlea lanera, eta nere kasuan ere alaxe gertatu dela uste dut. Batzuk gogorkeriaz eta armaz zuzentzeko ahaleginak egiten dituzten bezala, idazleak bere indarrak gizarteko deabruen bide bihurri illunak luma bidez argitzen ahalegintzen da. Idazlearen jomuga nagusia egia da, eta zuzentasuna. Iñoren zerbitzuan idazten duenak beste izenik merezi du.
–Zein lanelan ari zera orain?
Errian daramatzadan lau urte auetan: Euskal-Erriko ixtoria labur bat (180 orri), elkarrizketa batzurekin liburu bat, Euskal-Erria gai dela nobela bat, bigarren mailakoentzat ikastoletarako liburu bat ("Itxaropenarentzat") eta orain atera berri den "Itxasoa ur bazter luzea da" erderaz (euskeratzea Dionisio Amundarainek egin dit) bukatu ditut. Elkarrizketekin osatu dudan liburua gertatzen ari naiz oraintxe. Zoritxarrez, atera nahi nituzkean liburu oiek ateratzerik oraindik ez dut ahal izan.
Zein da kazetaritzaren elbururik nagusiena?
–Idazlearen elburua bera: egia eta askatasuna. Ahoz-aho egia eta askatasuna mantso ibili ohi dira giro batzutan; gaiztakeria, malizia eta zanpakeria baiño mantsoago; ala, egiari eta zuzenbideari ere komunikazio sozialaren bide azkarrak eta zabalak emateko behar gorrian sentizen da idazlea eta kazetaria. Idazleak eta kazetariak borrukalari eta, Oteizak dioen bezala, "konspiradore" behar du izan. Bestela, ez dute izen ori merezi.
Kazetaritzaren erantzukizun nagusia zein da?
Kazeta batek erri-iritziaren ixpillu behar du izan, eta ez, askotan gerta ohi den bezala, erri-iritzia aitzakiatzat ar eta onen izenean kazetaren diru eta indar-nagusi direnen asmo, nahi eta gogoak ezartzen dituena. Gezurra esatea ez da egia ez dena esatea bakarrik; baita egia osoa ez esatea ere, eta baita aingeruki egia gordetzea ere. Kazetaritza da gizon eta erri-askatasunaren neurririk nabarmenena.
–Nolakoa da kazetaritzaren egoera?
Non diozu?... Goi-goitik, bide orokorretik jotzen baduzu, erantzungo nizuke jende askok uste zuenaren aurka, errati eta telebixta bideak gehitzen ari diren neurri berean ari direla kazeetaritza eta idaz-bideak zabaltzen eta ugaltzen. Telebixta eta erratia analfabetoak irixteko egin diren bide nagusiak dira (ez dut gaiñontzekoentzat onurakor ez direnik esan nahi! ), baiña ez ditu iñoiz norberaren aukerako dituen giro, bakardade eta irakur-neurrian dauden irakur-bideak itoko; bestalde, elektronika-bidezko komunikazio bideak irakurbide berriak irekitzen ari dira. Ez dakit onekin erantzun dizudan. Bada ez bada ere, gure erri-neurriko neurria duen galdera egin badidazu, egiarik gehiegi izkutatzeko barrenik ez bait dut eta esan behar dizut emen eta gaur kazetaritza garbia eskatzea, gure erriko lurrari platanoak eta naranjak eskatzea bezala dela. Ez da lurra berez txarra delako, oraingo eta diferentea den eguzki-giro au igali oiek emateko gauza ez delako baizik; eta bitartean, zeuk bezala, inbernaderoan azia erein eta lurrak goldatu eta urez bustitzen ari zeraten langille miresgarri oiek zeraten langile miresgarri oiek Zeruko Argia ere irabazi duzuela.
Zein erritako kazetaritzari deritzozu onena?
Askatasunik aundiena dagoen errian. Askatasun osorik ez dago iñon, askatasunaren mugak era askotakoak izaten bait dira; eta nik kazetaritza ikasi nuen errian, USAn ere badu askatasuanak nugarik franko. Ala ere, eta oraintsu Watergate-ko arazo onek ondo erakutsi duen bezala, Ipar-Amerika da, kazetaritza neurri bezala artzen badugu, nik barrutik ezagutzen ditudan errietatik idazlearen eta kazetariaren askatasuna gehien zaintzen duena. Badira beste erri batzuk: Suezia, Suiza, Holanda, Canada, Bretaiña Aundia, esate baterako. Gertuago ez dut ezer ikusten.
Nola ikusten duzu Euskaltzaindiaren egoera?
–Ara, gure erriari egiazko instituzio gutxi geratzen zaio, eta gutxi oietako bat Euskaltzaindia da. Gaurko Euskaltzaindiak izango ditu ahuleriak, eta egingo ditu utsak; ala ere, auxe da izkuntza arloan euskaldunok dugun instituzio bakarra, eta errespetatzea, zaintzea eta berritzea izan bedi gure eginkizun nagusiena. Mitxelenak behin ongi esan zidan bezala: euskera instituzionalizatzen ez dugun bitartean, edozein aize-bolararen mende egongo da, eta bizi motela izango du. Instituzioa da burua, oroimena, joan dena datorrenari lotuko diona, eta aberastuko duena. Ni instituzionalista bat naiz; konturatu bai naiz gizonak bakarka eta berekiko egiten dituen lanak ez diola, oso bakan batzuk izan ezik, gizarteari ezer uzten.
ERRIALDE
1