argia.eus
INPRIMATU
Gure euskal musika ezagutarazi nahi luke kanpoan. Gazteek gure herri musika maitatu bear dute
2021eko uztailaren 23a
Segundo Galarza musikagileari elkarrizketa
Segundo Galarza
Gure euskal musika ezagutarazi nahi luke kanpoan. Gazteek gure herri musika maitatu bear dute
Seguruan jaioa dugu Segundo Galarza orain dela 48 urte. Ezaguna da euskal musikalari bezala etxean eta kanpoan.
Ordizian hasi zen musika ikasten Jose Luis Gurrutxaga Aizarnako semeaz. Gerora Bilbaoko "Conservatorio"an jarraitu zuen ikasi eta ikasi. Etorkizun haundiko pianista bezala nabarmendu zen han. Baina iritxi den lekuraino iritxi bada, saiatuz eta saiatuz, bere buruaren maixu izatera heldu delako iritxi da.
Eduki zituen garai batean bere zalantzak nondik nora jo ez zekielako. Azkenean musika arinari, baina goi-mailako musika arinari ekin zion eta lotu zitzaion. Hortxe ikusi zuen etorkizuna. Baita asmatu ere.
Ibilkari amorratua dugu izaeraz. Lazkaon aurkitu dugu egun batzuk igarotzera etorrita. Beronen oso adiskide den Dionisio Amundarainek lagundurik joan natzaio etxera.
–Noiztik zabiltza zure herritik kanpora?
–1948. urtean aldegin nuen Lisboara. Berehalaxe egin nintzen oso ezaguna. Hegoafrikara jo nuen 1951garrenean. Johannesburg-en itun bat egin nuen telebistarako. Latin-musika saioa hartu nuen nere gain. Ingles-musikaz ohiturik zeuden han. Lisboara itzuli nintzen berriro 1955garrenean. Eta hementxe nago gerozti k.
–Parterik hartzen al duzu jaialdi eta dantzategietan?
–Ez. Portugalgo teiebistan sartua nago erabat. Hor dihardut musika berria sortzen, lehengoa konpontzen eta gazteen artean musikalariak ateratzen. 300dik gora dira nik egindako saioak.
–-Beste nonbait lan egiten duzu.
–Harreman haundiak ditut Hispavox, Columbia, Belter, Decca, Alvorada eta CBS-ekin. Bi "show" eta 26 "long-play" grabatu ditut hoietan Xabier Cugat eta Edmundo Ros lagun ditudalarik. Zazpi pelikulari eta hogeita hamar dokumentali jarri diet musika.
–Bai al duzu musika serioaren zaletasunik?
–Goi mailako musika arinean nago buru-belarri sarturik. Hor dago nere etorkizuna. Baina zerbait ona egiteko asmoz egina dago pelikuietako nere musika. "La leyenda del trovador" da nik sortu dudan musikarik onena. Bestalde ez dut hitz-emandako gauzetaz kanpo beste ezer asko egiteko betarik
–Musika maila haundia al du Lisboak?
-–Bai. Oso haundia. Orkesta zoragarriak. Munduko konziertorik onenak ematen dira. Hortan lan haundia egiten du Gulbenkian elkarteak. Famatua da opera alorrean San Carlos antzokia. Hor entzuten dira opera mota berri guztiak. Oraindik orain eman da Gershawin-en Forgy and Bess. Egile guztiak beltzak ziren. Ederki eman diteke Mendi-mendian Bilbaon gertutzen ari direnez gero.
-Nola bizi duzu euskal musika herbestean?
–-Ez dut bizi. Horren beharra sumatzen dut munduko azokan. Zoritxarrez "Estampas Bilbainas" bakarrik ezagutzen dira euskal musikatzat. Baina badut gure musika zabaltzeko gogoa eta asmoa.
–Nola?
- Donostian aurkitu dut jende kezkaturik. Lagunduz eta zuzenduz gero gauza on asko egin dezakeen jendea aurkitu dut. Ni prest nago hilean behin etotizeko. Itxurazko grabazioak egin behar dira gure musikaz. «Play-back» edo grabaketa onak egiteko aukera eta erraztasuna jarri behar da. Beste inongoren lotsarik gabe eman diteke gure musika nonnahiko telebistan.
–Besterik?
–Gazteek gure herri-musikaz liluratu behar dute. Hortarako gaurko austotara eratu behar da. Ez ditezke herri doinuak alda. Ez dira ukitu behar. Baina armonia eta ritmo berriaz jantzi behar dira Asmakizun berriaz aberastu behar dira. Ni behintzat hortan saiatzen naiz.
–Orkestaren zailtasunik?
-–Ez. Badut «conjunto» zoragarria euskal musika «long-play» baterako grabatzeko.
–-Eta nork hitza abestu?
–Eusldunek, jakina. Baina ezin dira era berri hauetara moldatu. Ezin dituzte koruko ohiturak utzi. Donostiako eta Iruiñeko orfeoiak Lisboan izan dituzten garaipenak ikaragarriak dira. Neu naiz lekuko. Ez dute uste Beethoven eta Mahler-entzat euskal orfeoiak baino hoberik ditekeenik. Ez dute uste euskaldunen abotsa baino beteagorik eta gozoagorik ditekeenik ere hortarako. Baina musika arinerako badute euskal abeslariek zer ikasia munduko abeslariengandik.
Pozik jardun gara Segundo Galarzarekin hizketan. Entzun dugu musika ederrik ere. Laster atera behar duen diskoaren musika ere entzun arazi digu. Euskal musikaz da. Sorginkeria haundiak egiten ditu gaurko aurrerapenei esker. Musika tresna guztiak egosten ditu zoragarri batera. Um eon bat erdiko du.
Itxaropentsu eta segurtasunez hitzegiten du Segundo Galarzak etorkizunari buruz. Oso pozik geratu gara. Aurrera, Segundo. Munduak hobeto ezagu gaitzala zure lanaren bidez.
JOSE MIRANDA
1

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakGALARZA2
PertsonaiazGALARZA2
EgileezMIRANDA1Kultura