Beasaingo jaiei buruz
Gazteen Biltzarra
Azkenaldi honetako zenbait ospakizun eta Euskal alorrekoak batipat, Gazteen Biltzarraren ardurapean egin direnez, egokia iruditu zait alegia Herriko Jai nagusietan Zeruko Argiak eskaintzen dizkigun orrialde hauetan, bere berri ematea. Horretarako, Gazteen Biltzarrak duen Batzorde nagusiko batengana jo dut galdezka, beren ekintzen berri ahalik eta zuzenen jakitearren noski.
–Oso oker ez baniagok, hirugarren aldiz antolatuko dik Gazteen Biltzarrak Herriko Jai Nagusien zati handi bat. Zer egin da aurreko bi urte horietan barrena?
–Herriko Jai Nagusietan, Jakintza Aste bana ospatu duk. Hitzaldi, antzerki, jaialdi, bertso-jaialdi, liburu eta disken azoka, eta abar.. Dantzari Biltzar handi batez bukatuaz izan dituk ekintza eta ospakizunik nagusienak. Horretatik at, haurren egunean ere esku hartuak gaituk, jolasak, aurreskua eta abar indartu eta bultzatu nahiez.
–Zenbat denboran dihardue lanean jai hauk antolatzeko?
–Hiru bat hilabetetan gutxi gora-behera.
–Lehen esan duanez, Jaien artean Jakintza Astea zetorkek noski. Zer lortu nahi duzue bere bidez?
–Herriko Jai eta ospakizan guztiak apurka-apurka euskal giroan sartzea da helburna.
–Eta aurtengo Jakintza Aste honetarako, ba al da ezer berririk lehenaz gain?
–Bai. "Usurbe" eleberri edo nobela laburraren sariketa hor duk. Bestalde, bertsolarien jarduna, ez duk "txapelketa" izango aurten, euskal kirolen aurkezletza baizik. Jaialdiak berriz, bi izanen dituk. Bata Goierriko artistek osatua, hots, Goierri dantza-taldeak, eta Enbor eta Gara taldeek. Bestea Ondarroako Kresala taldeak duen paregabeko MARINELAIL aurkeztuaz.
Honetatik at, zer egin du Beasainen Gazteen Biltzarrak?
Honetatik at, Gabonetako ohiturari txertu berri bat eman dio. Euskal antzinateko bizierak agertuaz eta bide batez, jendearen esku hartzea ugalduaz.
–Nolaz sortu huen asmo guzti hauen muina?
–Herriko jaiak zuten arroztkutsua ikusirik, geure kutsuko jaiak ospatzeko garaia zela ikusi zian gazte sail batek eta bilduaz-bilduaz honetaraino heldu gaituk.
–Zer moduzko harrera izan dik jendearen aldetik?
Oraindaino oso ona. Zenbait ospakizunetan behintzat, jendea erruz bildu ohi duk. Beste zenbaitetan aldiz, ez hainbeste oraindik.
Euskal Jakintza edo Kultura alorrean, zeri ziok herriak jarraipenik gutien?
–Sail batzuri erantzun arren, jende multzoari begira, hitzaldi, antzerki, bertsolaritza eta kidekoetan nabari duk hutsunerik handiena. Ez duk harritzekoa Beasainek bizitu duen giroa kontuan hartuz gero, baina apurka bederen, hau ere onduko delakoan gaudek.
Nolanahi ere, jendearen sena asko piztu da azken urte hauetan zehar eta hori, beste gauza batzuen artean, aipaturiko antolaketa horiei zor zaie noski. Hala ere, garaia da noski jendea gauza sakonei heltzen has dadin.
–Jende berririk (lehen esku hartu gabeak) itsasten al zaiok lan hauei, ala, beti batzuk zebiltzek?
–Hasera eman genionok nahiko gazte izanik, berritze handirik ez duk izan. Hala ere, 17-18 urteko gazte zenbait ikusten duk itsasten. Hortik gorakorik ordea ez duk azaltzen berririk.
-Diru laguntzaz nahiz beste laguntza mota batzuez, zer moduz zabiltzate?
-Diruz denen laguntzarekin osatu ohi gaituk eta aurten ere horrrela itxadon diagu. Aurten 325.000 pesetatik gorako aurre-iritzia edo presupuestoa zedukagu. Udaletxeak berak, urteroko laguntza ziguk oinarrizko laguntza bat eskainiaz eta aurten ere 140.000 peseta agindu ziguk. Hortik aurrerakoak. Aurrezki Kutxa Munizipalak (40.000 peseta aurten arte) beste zenbait diru-etxek, lantegi batzuk eta herritarrak nahiz jaietara datorkeenak orain arte bezala osatuko duten itxaropen osoa diagu. Dirutik at ere ordea, badizkiagu aipatu beharreko laguntzak. hala nola Dantzarien Biltzar egunean elkarteak eskaini ohu duten prestamena bazkariak antolatzeko eta zeregin honetan kaleko giroaz ahazturik diharduten herritarrak, nahiz alde batean edo bestean zerbaitetan diharduen oro.
-Zer asmo dituzue aurrerantzerako?
-Lana Herriko Jaietarako bakarrik egin beharrean, urte guztian zehar bakorde bakoitza bere alorrean saiatzea duk helburua. Urtean zehar dugun bizitza, hots, egunerokoa, geure eta geure Herriaren bizitza izan dadin.
-Bejondeizuela eta aurten ere aurreko bi urtetan bezala dena burutzeko zoria izan dezazuela. Eta bukatzeko, azkeneko galdera:
-Zer eskatuko zenieke Zeruko Argiaren irakurleei?
-Beasaina etor daitezela jaietan dibertitzera eta antolatzaileoi (nahiz eta akatsak izan) beren laguntza eskainiaz, Euskalerriari laguntzen diotela kontura daitezela.
Hala bedi bada eta guztia itxaro duzuen eta dugun eran gerta dadila
MURUMENDI
13
GaiezGizarteaOspakizunak
EgileezMURUMENDI1Gizartea