Elizaren Berri
Aieteko Eliza Berritzen
Aspaldian ez nintzen Aietetik barrena igaro. Erregebidea lehen bezain koskatsu aurkitu dut. Ipur-salto ederrak atera ditu nere asto txiki Seatak. Kosketan behitzat bizia dago oraindik.
Baina elizaren ondora iritxi naizenean dena aldatua eta zeharo berriturik ikusi dut. Jetxi asto txikiaren gainetik eta bertako apaizetara jo dut hitz aspertu bat egiteko asmoz. Gosari inguruan aurkitu ohi dira apaizak etxean. Garai hortan nintzen ni ere Aieten eta ez dut kalerik egin. Nonbaitetik hizketan hasi behar eta festei buruz egin diet galdera. Izan ere nonbat irakurria bait dut Aietearrek festak garaiaz aldaturik dituztela.
–Zer dela eta aldatu dituzte Aietearrek beren festak?
–Bai, Bazko garaira aldatu dituzte beren festak. Lehen irailaren 14ean egiten zituzten gurutze santuaren egunez. Baina orduan ez dago giro haundirik. Festa gehiegi dago bazterretan. Donostiak bereganatzen du garai hortan inguru guztia. Ez dute maiatzaren hirura aldatzerik nahi izan Aieteko "Gurutze baillaran" egiten bait dituzte egun hortan. Bazko aldira aldatu dituzke. Kristauak ez bait du betuerak garaitu du heriotza. Udaberrian eta piztuera alaitsuaren dirdiretan ospatu nahi dituzte Aietearrek beren festak. Euskal kutsuko jaiak ospatu nahi dituzte gainera.
–Oso aldaturik eta berriturik ikusi dut barru eta kanpo eliza eta honen ingurua.
–Bai, hamaika neke eta buruhauste jasan dugu bitartean. Zerbait egin beharra zegoen. Zeharo ondatua zeukan teillatua. Ustelduak zeuzkan tellatuari eusten dioten egurrak. Berritzen hasi ginan eta dena bukatu arteko onik ez dugu izan. Behar zuen honelako aterpe bat hainbeste balio duen Gurutzeak. Baita berton biltzen den Aieteko jendeak ere. Urtearen buruan hainbeste ezkontza egiten den lekuak ere egokia izan behar du. Guk ondo egin nahi izaten ditugu elizkizunak. Hortarako, lekuak ere tajuzkoa izan behar du. Ikusten duzun bezala iturria jarri dugu bataioak egiteko ere. Jarioka dagoen iturriko ur biziak askoz ere hobeto adierazten du bataioaren esanahia.
–Ez al duzue errazena egin? Zaila izanik ere harrizko eliza berritzea bait da errazena.
–Egia diozu. Baina ez genuke hortan bakarrik geratu nahi. Lehenik ez dugu sakramentuak nolanahi ematen jardun nahi. Orain arte baino gehiago eskatu nahi genieke sakramentuen eske datozenei. Bizitzarako eta gizarterako erabaki bat hartu beñar da sakramentuetan. Elizkizunak berak ere eraberritu nahi genituzke. Oraingoz umeekin hasi gara garizuman eta abenduan. Elizatik kanpora egiten dugu umeekin Jainko-Elitzaren ospakizuna. Eukaristiako zatian bakarrik biltzen dira mezatan dauden helduekin. Mezak berak ere gutxitu egin ditugu hobeto egite arren.
–Hori guztia egin beharrezkoa da noski, baina horrekin bakarrik ez dut uste egiazko eliz-berritzetrik egiten duzuenik, kristau-elkartea berritzen duzuenik.
–Ezta gutxiagorik ere. Aieteko kristau-elkarte osoa jarri nahi genuke gizarteari begira. Taldeka lan egin nahi genuke. Oinarrizko kristau elkarteak sortu nahi genituzke. Hori da gure asmoa. Ez dakigu asmatuko dugun ala ez. Saiatu gara behintzat. Lehengoari eutsiz bakarrik ez du Elizak etorkizunik. Zerbait berria sumatu beharrean gande gaurko jendeari erantzuteko. Gainera guretzat ez da parrokia harrizko etxe hau bakarrik. Horregatik aldatu diogu izena bera ere. "Gurutzeaga" izenez bataiatu dugu. Deitura hori izango dute Aieteko kristau-elkartearen izenean egiten diren lan guztiek: bai elizarenak, bai ikastolarenak, bai beste edozein zerbitzurenak. Eta ekintza honen barruan sartu nahi genituzke bai bertan bizi diren moja-mota guztiak ere. Hiru mojaetxe bait ditugu Aieten.
–Lehendik ere baduzue gauza berriak eta ondo egiten dituzuen sona ingurune hauetan, baina nola piztu behar duzue suberri hau?
–Harrizko eliz berritzea dela eta hasteko hitzaldi batzuk ipini ditugu. Hor azalduko diegu gure eliztarrei gure asmoa eta hor adieraziko zaie zer den kristau izatea gaurregun. Egokiera honekin eman nahi genioke lehengoari bultzada eta berriari hasiera.
Aiete beti izan da sona haundikoa. "Goiko-Galtzada" bakarrik zen garai batean Donostiako sarrera eta irteera Hernani aldetik. Ez Añorgakorik eta ez Loiolakorik zuen. Hortxe zen hemeretzigarren gizaldian desegin zen ermitatxoa ere. Eta hortxe dago oraindik hamaseigarren eta hamazazpigarren gizaldikoa den Gurutze Santuaren irudia. Hiru gauza hoiek egin dute sonatua aspaldidanik Aiete. Antzinako sona haundi horren geinean kristau elkarte bizi eta egiazkoa jasotzeko ahalmena opa diegu Aietearrei. Gorputzik gabeko gurutzeaz eta «Gurutzeaga» deituraz ekin diote gaurko Aietearrek lanari. Heriotzaz amaitzen ez den bizitzan sinesten bait dute. Egia, zuzena, askatasuna, bakea, maitasuna, zoriona emango dizkien bizialdian itxadoten bait dute.
IRAOLA
11
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak