argia.eus
INPRIMATU
Tolosa Eta Bere Bailara Herri Berritzen
1973ko maiatzaren 06a
Euskal kulturaren hamabostaldia Tolosan
Tolosan 1973ko Hamabostaldia
Tolosa Eta Bere Bailara Herri Berritzen
laz bezalatsu, aurten ere Tolosako euskaltzaleek eratu dute beren Euskal Kultur Hamabostaldia. Maiatzaren 5etik 20ra izango da Hamabostaldi hau. Iazkoak benetako oihartzun bizia izan zuen Euskal Herri osoan, eta aurtengoa ez da seguru aski atzetik geratuko.
Gure irakurleei Hamabostaldi honen berri emateko, zuzendariarengana Axentxio Hondarzabal jo dugu. Lizardi Kultur Elkartearen zuzendari honek bait darama Hamabostaldi honen erakunde lana.
–Nork eratzen du Hamabostaldi hau?
-Eratze lana Lizardi Kultur Elkarteak hartu du bere gain; baina, esan beharra dago, beste zenbait elkartetatik ere jaso dugula laguntzarik (Gure Txokoa, Urdiña Txiki, Veleta eta abar). Hauetaz gain jende asko da parte hartzen duena han eta hemen.
–Eta jakin ahal liteke norentzat egiten den Hamabostaldi hau?
–Uste dugunez, Hamabostaldiaren barnean bada gauzarik aski, kultur jardunaldi hauek denentzat zerbait interesgarririk izan dezaten. Hori uste dut dela Hamabostaldiaren alderik onenetako bat: programa nahiko zabala dela, alegia. Askorentzat egoki gerta litezke, esate baterako, abesti jaialdiak; goraxeagotik baditugu hitzaldiak, eta bion tartean beste zenbait gertaera.
–Baina hau dena Tolosako heriarrentzat bakarrik pentsatua da, ala ballara osoarekin kontatuaz ari zarete?
–Bai, inguruko herrientzat ere egiten da Hamabostaldi hau. Eta badakigu, gainera, gauza asko eta asko batez ere bailarako jendearentzat izango dela, Liburu Azoka adibidez, gehiago bait dira kanpoko erosleak hemen bertakoak baino. Herrietako euskaltzaleei elkar-bide bat eskaini nahi genieke Hamabostaldi honekin.
–Zure ustez, zenbaterainokoa da tolosarren erantzuna, iazko zuen Hamabostalditik ikusi zenutenez?
–Esan dezagun lehenik, Tolosa, gainerako Euskal Herriko paretsuto herriak bezala, neurri handi batean erdalduna dela, euskalduna izan nahirik ere. Aje horrek dakarzkien ondoezak ditu Tolosak ere, hala ere Tolosa ez da erabat erdaldundu inguru euskaldun bat duelako. Tolosak bere inguruarekin bizi-batasun bat egiten du eta honela, bere osoan hartuta, Tolosak poliki erantzun zuen. Aurten ere, itxaropen ona dugu.
–Goazen, ba, aurtengoarekin. Badituzue hamabost-hamasei egun zuen egitarauaren barnean. Nola laburtuko zenuke lan hori dena?
–Esan dezagun labur-labur hiru eginkizun motetan sailkatu dezakegula Hamabostaldi osoa: hitzaldiak, erakusketak eta jalaldiak. Horietaz aparte, herri-bazkari bat, herri-Meza, etab.
–Ikusten dudanez, baduzu hor zer konta. Goazen hitzaldiekin. Nola eratu dituzue hitzaldi horiek?
–Aurtengo gaiak batez ere ekonomiari lotuak datoz, ekonomiari eta gizarte-historiari. Honela, bi ekonomista izango ditugu lehenengo astean, Ramuntxo Kanblong eta Jenaro Garate. Hirugarren egun batean mahai inguruko bat izango da jendaurrean, erabilitako gaiak elkarrizketa batean aztertuaz. "Euskal ekonomiaren etorkizuna, euskal iparraldetik begiratuta" izango da lehen gaia; "Euskal Herriko Ekonomia, Merkatu Batura begira", bigarrena. Eta mahain- ingurukoan hori dena birrikusiko da Bigarren astean Mikel Ugaldek langileriaren historia aztertuko digu, batez ere Euskal Herria gogoan duela. Xabier Unzurrunzagak Gipuzkoako Hirigintzaren arazoa aurkeztuko digu eta Xabier Kintanak euskeraren batasunarena.
–Eta jaialdietatik, zer nolakoak eratu dituzue?
–Maiatzaren 5ean dugu lehenbiziko jalaldia. Egun hontakoan zarauztarrak izango ditugu animatzaile. "Oleskariak" taldea izango da kantari eta horrekin batean Zarauzko Ikastelako haur talde batek parte hartuko du. Hurrengo larunbatean, berriz (maiatzaren 12an) "Oskorri" taldea izango dugu geure artean. Baina, talde hauekin nahasian, bi Jaialdiotan bakarkako kantariak ere izango dira: Pantxo, Pello, G. Knorr, Laboa, Zabala, Harze anaiak, etab. Dantzari jalaldia izango da beste jalaldi nagusia; zazpi talde izango dira: Oinaz (Oinati), Bitxintxoak (Ziburu), Atarratzetik Etxahunen taldea. San Migel Arretxinaga (Markina), Mutil Dantzariak (Arizkun), Udaberri (Tolosa) eta Gaztetxo Taldea (Gasteiz).
–lazko Erakusketak leku oso apartekoa izan zuten. Zer esan zenezake aurtengoez?
–Pintura Erakusketa bat izango da aurten ere. Berrogeita hamaren bat artistak parte hartuko du Erakusketa hortan. Uste dugunez, iazkoaren paretsukoa izango da. Benetan bizkartu nahi genukeen beste Erakusketa, Euskal Liburu eta Diskaren Azoka da. Dakigunez, iazkoan argitaldariak nahiko pozik joan ziren eta horri eutsi eta gora bultzatu nahi genioke.
–Ikusten dut luzetxoa dela hemen orain emateko, baina aipatu nahi ahal duzu Hamabostaldiko programa hortatik besterik?
–Bai, noski. Hilaren 6an estropadak izango ditugu Navarra, sus cuatro estaciones filma. "Tolosa Saria" emango da. Txistularien kalejirak. Nestor Basterretxeak diapositiba bidez euskal artista sail baten obrak aurkeztu eta esplitatuko ditu saioaldi batean. .
Holako lana daramazuenok irabazia duzue noski erantzun on bat. Eta, hori gora-bebera, ematen edo eskaintzen dituzuenokin baduzue jendea nola erakarri. Bihoaz tolosar hauentzat gure txaloak. Tolosara arte, ba.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
EgileezHERRIALDE1Kultura