Pasaian Idazle Bat Jaio Da
Koldo Izagirreri idazleari elkarrizketa
Altzatarra. Pasaia Antxon bizi da hamabi urtez geroztik. Hemeretzi urte ditu eta "Filosofia y Letras" delakoa ikasten ari da Donostian.
Lehenik zerbait eginik bazuen ere, oraingo honetan argiro azaldu zaigu bere zereginetan: Donostiako «Biblioteca Municipal»-ak eratutako lehiaketan lehen saria eskuratu du ipuin mailan eta aipamen berezi bat poesian. "Juvenil" mailan denen garaile gertatu da.
Beregana jo dugu iritzi eske.
–Zorionak, Koldo. Bi sari irabazi dituzu, bat ipuinena, eta bestea olerkiena.
Nola sentitzen zera gehiago, idazle ala poeta?
–Poeta sentitzen naiz batipat. Badakit aitormen arriskutsu xamarra dela, zeren eta poetak beti eduki ohi du fama atu bat. Halarik ere, sinistuta nago prosaz olerkia egin daitekeela.
–Zerk eragiten zaitu idaztera?
–Ene barruan borroka bizian dabiltzaten kezkek, eta gure inguru tristeak, herriak sutritzen duen hainbat injustiziak.
–Beti konsideratu izan da ipuina literatura kaskartzat, nahiz eta Guy de Maupassant, Chejov, edo Barojeren ipuinen garrantzia inork uka ez. Ipuilari bezala, zer derizkiozu ?
–Ipuinak ezin dezake nobela baten luze-zabalera har, ez eta haren sakontasuna ere. Dena dela, neretzat oso da garrantzitsua ipuina adierazpide bezala. Gainera, ipuinak badu halako zailtasun bat, errazkerian ez erortzekoa, hain zuzen.
–Zure olerkiak irakurri ondoren, gizonagatik preokupazio bat ikusten da. Zer esan dezakezu hortaz?
Haizea
baretu egin da,
gizona mututu.
Haren protesta isilez
ez da
zeru-mugarik suntsitu...»
–Bai, gizonak, gizon osoak kezkatzen nau. Horregatik ahalegintzen naiz muturkerietatik baztertzen, ezker eta eskuinekoetatik.
Guztiz ere, idazleak gizon konkretoa bilatu behar du, eta noski, gizon konkretoak mila mutur du.
–Existencialismoaren influentzia ala?
–Dudarik gabe, existencialismoarekin ezagutza egin nuenean astinaldi gogor bat jasan nuen. Camusek berak badu zer ikusi honetaz. Bainan oso kontuz ibili behar ukan dut, existencialismoak etsipen bat bait dakar gehienetan. Eta gizona, idazlea zar esanik ez, ezin daiteke mundutik urrun.
–Zein dira gehien kutsatu zaituztenak idazle-lanetan? Eta poesiagintzan bereziki?
–Idazteko barne irriki bat ukan dut betidanik. Hasiera batetan erdaraz aritzen nintzen, bainan etxeko giroaren eta zenbait lagunen eraginez euskerara itzuli nintzen. Ikasketa gogorra izan zen. Literatura zaharra poliki aztertu dut, eta asko ikasi. Bai eta herri-literaturan ere, bertsoetan.
Letek barne-barnean jo ninduen. Geroztik anitz influentziak ukitu nau, Spriurenak batez ere. Mikel Lasa oso gogokoa dut.
–Zuk dudarik gabe, heldutasun bat lortu duzu. Esan itzazu zeure bilakaeraren puntu garrantzitsuenak.
–Poesia hautatu nuen lehenengoz, errazena delako eta anarkia itotzen ez duelako. (Geure artean anarkista bat nauzu). Oso poesia arinak ziren, amodiozkoak eta protesta aingerutsu baten giroan moldatuak. Poesia gero eta gehiago landu dut, nolabaiteko heldutasun bat lortu dut, teknikaz batez ere.
Nobelak tentatzen nau egun, beregan literatura-sail guztiak biltzen direlako.
–Eta ia bukatzeko, Koldo zein da euskal literaturako etorkizunaz zure aburua?
–Literatura hutsaren etorkizuna ez da hain erraza igartzea. Sorketak ez du langile askorik. Arestiren jarraitzaileek, Kintanak ez bestek, ez dute lan berezirik egin.
Nobelagintza orain hasten ari da.
Literatura, gauza argia da, irakurlegoan du etorkizuna. Eta irakurlegoaren ugaltzea... bainan hau arazo luze bat dugu.
Guk geure aldetik espero dugu lanean jarraituko duzula eta hortara animatzen zaitugu. Zorionak, eta ea noiz dan hurrengo fruitua.
Ezin bada kantatu
bizitzari
ezin bada
bizitzetik bizi
hil gaitezen harengatik!
XABIER PORTU
7
GaiezKulturaLiteraturaSariakBesteak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZAGIRRE1
PertsonaiazIZAGIRRE1