Iritzi Eta Idazkera Desberdineko Euskaldunak Gogoan Edukiz
1973ko martxoaren 18a
"GERO" Euskal Liburuak. Bide Zabal Eta Irekitik
Iritzi Eta Idazkera Desberdineko Euskaldunak Gogoan Edukiz
Lehen ETOR zena, orain GERO bihurturik dugu. Bera da azken bi urteotan euskal esku-liburuak goimallaraino igo dituen argitaldaria. Inoiz ez zuen euskal irakurleak ezagutu horrelako zuhurtasunez eginiko liburu sailik. Hilero hilero, esanari eutsiz, liburu bat eskeini digu.
Hartu dugu harpidedunok PIO BAROJA deituriko liburuan agintzen zitzaigun Gurutz Ansolaren USA-REN AGINTARITZA ETA DOLARRAREN AHULEZIA. Garaian garaiari dagokion obra, hauxe. Benetako gertakizuna. Heldu ote da euskaldunontzat kultura bideetan garaiz ibiltzeko ordua? Horrelako ametsetan jarri gaitu liburuaren gaurkotasunak.
GEROk duen garrantzia ikusiaz, taldeari hurbildu gatzaizkio galdezka:.
–GERO, talde bat zeratela jakin dugu, harpidedunok jaso dugun eskutitzaren bidez. Hala al da?
–Bai, talde bat gara. Talde zabal bat. Sortu ere, talde baten inguruan sortu zen orain bi urte eta erdi, ETOR izenez. Talde sortzaile hartako batzuek atzerrira joan beharra izan dute estudiatzera eta hemen gelditutakoek –Aranalde, Artamendi, Larrañaga, Lizundia– beste lagun batzuk ekarri dituzte taldea osatuagoa gerta dedin: M. K. Garmendia, Xabier Lete, Anjel Lertxundi, Mikel Ugalde, Gorka Knörr.
–Horiek zerate, beraz.
–Horiek eta gehiago, esan beharra baita idazle asko eta jende asko dagoela GEROren inguruan. Egia da gero eta harrera hobea egin izan zaio-la gure argitaldariari. Idazleen artean hor daude Mitxelena, Larresoro, Juan Mari Lekuena, Mikel Lasa, Martin Ugalde, Patxi Altuna eta liburu-zerrendan ikus daitekeen beste asko. Indarturik eta haunditurik aurkitzen da argitaldaria gaurregun.
–Zer asmo eta helbururekin sortu zen eta jarraitzen du GEROk?
–Euskaldongoa du, noski, xede eta helturu. Gaurko gure Herriari erantzun nahi zaio. Gaur dituen arazoak zuzentzeko argia eskaini nahi zaio. Guk ez diogu zuzenki jakitun jendeari erantzun nahi, herri xehe kezkatuari baizik. Horregatik, ez dugu itxiak izan nahi. Zabal jokatu nahi genuke.
Beraz, iritzi eta idazkera desberdinetako idazleak onartzen ditugu. Itsumenez eta itxikeriaz zapuztutako herri hontan ukendu goxo piska bat ezarri nahi genuke. Mamia eta gaia ona izan dadila eskatzen dugu batipat. Guk, idazkerari baino garrantzi gehiago ematen diogu esaten denari.
–Beraz zuei "euskera batuak" gutxi axola?
–Ez horixe. Guretzat oso premiazkoa da euskera batutzea. Gure helburuen barru-barruan dago egiteko hori. Eta, jakina, hortan Euskaltzaindia da guretzat maixu eta gidari. Batu behar honek sortzen duen gogortasonarentzat bigungarri gertatuko den argitaldari zabal eta irekia sortzea pentsatu genuen. Eta hortan gaude eta jarraitzen dugu.
–Zer egitarau edo liburu-zerrenda daukazue aurtengorako?
–Igazko zerrendaren azken libaruan datorrena bera dakar aurtengo aurrenekoak ere. PIO BAROJA liburuak dakarrena bera dakar USA-REN AGINTARITZA ETA DOLARRAREN AHULEZIA liburuak ere. Ez dugu bat bera ere aldatu. Urrengo, Martin Ugalderen ITSASOA UR-BAZTER LUZEA DA jasoko duzue harpidedunok. Ondoren, Juan Mari Lekuonaren MUGA BEROAK. Handik aurrera, berriz, zerrendako liburu bakoitza bere garaian.
–Zuek baduzue KIMU izeneko beste sorta ere gaztetxoentzat. Aurrera al doa?
-Bai, noski. Jende mordoa dabila hor ere lanean. Denbora eta dirua behar da denera iristeko. Baina aurrera goaz lan hortan. Hauek dira eskuartean dauzkagun liburuak: Lurdes Iriondoren MARTIN AROTZA ETA JAUN DEABRUA eta SENDAGILE MALTZURRA, antzerki bi; Iñaki Azkunek moldatuko AMAIA, Jexux Mari Arrietak eginiko ANTSO GARTZEIZ eta beste.
–Ugaltzen ari al dira harpidedunak?
–Bai. Etengabe datoz berriak. Zabarrek, berriz, oso leial jarraitzen dute. Noizbehinka norbaitek atzera egiten du edo betarik ez duelako edo diru gutzxrekin dabilelako; baina gehienek zintzo irauten dute.
–Baina GERO ez al da Mensajero-ren eta jesuiten mende dagoen liburu-sorta?
–Mensajerok ez du oraindik GEROren askatasunik arriskuan jarri. Lehen ere guk eramandako liburuak bakarrik atera izan ditu. Bi bahituak izan arren ez du bat bera ere atzera bota. Legearen babesa eta diruaren laguntza besterik ez dizkigu eman Mensajerok. Zer liburu eta nolako libaruak argitaratu, gure esku utzi izan du. Horregatik jarraitzen dugu beronekin orain arteko jokabide on hortaz fidaturik.
–Norbaiten bidez egin beharko dituzue, bada, lanak?
–Beti bezala, Julen Lizundiak dihardu hortan bereziki. Pozik gaude orain arte egin duen lanaz. Berau dugu, beste lanik gabe, GEROren onetan bereziki ari dena.
–Zer egitekorik du taldeak?
–Idazleei lan egin arazi. Idazle berriak sor. Arpidedunak bila. Idazleen arteko harremanak ugal. Idazten diren lanak ikus eta azter; balio dutenak bakarrik argitarazi. Idazlanak eskura. Aldez aurretik hurrengo urterako agitaraua egin eta abar.
–Etorkizun ona ikusten al diozue GEROri?
–Zalantzarik gabe. Jende mordo haundia dabila honen inguruan. Harpidedun saila ere haundia da. Gehituz joango dela uste dugu gainera.
–Zertaraino iritxi behar luke zuen ustez GEROk?
–Kultura bideetan, euskaldango zahar batean 1 na egin nahi genuke.
–Ezer pentsaturik datorren urterako?
–Bai. Liburu zerrenda ia osaturik dugu. Orain ikusi eta aztertu egin behar dira, egokienak aukera ditzagun.
Aurrera bada. Behar beharrezkoak ditu gure Herriak horrelako talde serio eta langileak. Zorionak eta jarrai hortan.
ERRIALDE
1