argia.eus
INPRIMATU
Berari Zor Dio Txistuak Den Guztia
1973ko otsailaren 11
Isidro Ansorena txistulariari elkarrizketa
Benetako Artista. Isidro Ansorena, Txistularia
Berari Zor Dio Txistuak Den Guztia
Iruiñeko, Baionako eta Lekeitioko eliz nagusietan ba omen dira arrian landutako aingeru txistulariak bere danbolin eta guzti. Eta aingeru maillara iritxi zaigun aragizko txistulari beneragarri den Isidro Ansorena jaunari gure elkarrizketa egitera eldu geranean ikusi dugu, ikusi, Donostiako txistulari famatuak ez diola inbiririk inongo aingeruri.
Gizon apala, apalik bada, aurkitu dugu konpota-katillu bat gosaltzen ari zela. Farre egiten zion elkarrizketa egin beharrari. Izan ere, txistularien maixu aundi honi utsaren urrena egin duela iruditzen zaio, bere txistularitzan. Txikitandik ikasi baitzuen, etxetik baitzekarren ezurretaraiño sartua.
Larogeita bat urte egingo ditu datorren maiatzean eta amalauekin asi zen txistu jotzen, kaleko txistularitzan.
Hori Ernanin zan, ernaniarra baitugu gure maixua.
Munduko txistularirik onena dela esan diodanean, ezetz esaten du. Hori gehiegi esatea dela. Bainan guk badakigu hori duela eta besterik ez bere neurri jetorra.

–Ez ote zera, bada, zu danetan onena?
–Ez, ez. Gasteizkoak gure aurretik izan ziran Bermeon, I9I0 garren urtean
–Nork irakatsi zizun txistua jotzen?
–Gure aita txistugillea zan; eta sarritan esaten zidan: "Jo ezak hori!" Nik hora jo egin behar, nolakoa ote zan ikus zedin. Baiña nik iru osaba izan nituen txistulari, irurak zein baino zein obeak. Inazio, Castro Urdialeseko txistulari, Manuel, Errenteriakoa eta Fernan do Balmasedakoa. Eta nere osaba Fernando honek erakutsi zidan fintasun pixka batekin jotzen.
–Gaztetandik asi ziñan Ernaniko plazara irtetzen
–Amalau urtekin. Ederra izan zan hura! Bazan Ernanin txistulari-banda. Eta behiñola, Olaizola, bigarren txistulari zenaren anaia bat, beste norbaitekin mutur ibili zela edo ez zela, txistulari ari alkateak bere lekua bat batean kendu zion, zer ikusirik ez bazuen ere arazo hartan. Horrela gertatzen dira gauzak.
Orduan nere anaia Joseri eman zioten lan hura, bera ere ibiltzen baitzen Donostiako elkarteetan eta, txistu jotzen. Baina nere anaia ez zan osasuntsua eta utzi egin behar izan zuen. Neri deitu zidaten, geratzen zen txistulari zaharrari lagun nezaion. Eta horrela ibili nintzan zaharrarekin bi urtetan, danboliñik gabe. Teodoro Erauskin zen zahar hura. Laister il zen eta berriz ere gure anaia asi zen. Biok ibili giñen.
–Beste maixutik ez al zenduen izan?
–Bai. Garai hartan Ernanin oposizioak egin zituzten eta ni Tolosara joaten nintzan, Jose Zestona jaunarengana, ikastera. Harek erakutsi zidan asko, asto benetan. Ni ez nintzen alkatearen gogozkoa baita gehiagoz prestatu ninduen. Eta baita irabazi ere.
–Zerbait berezirik erakutsi al zizun Zendoiak?
–Bai. Harek zionez, nik beste iñork ez zion jarraitu bere eskolari.
–Zuk ez al duzu zeure eskola bat sortarazi? Zuk egin ohi izan duzun konpas irukoitz hortaz Zer diozu?
–Baztango txistulari batek jaso zuen liburu batean era hori. Irunen, klarinetea jotzen zuen Larruker izeneko batek erabiltzen zuen eta neri liburua utzi zidan. Gero hortik aurrera, nere xaltxa ere eman izan diot, jakiña.
–Guk badakigu maixuaren "xaltxa" hori, Ansorenaren eskola berri bat izan dela. Iñork ez bezala gxatu baitu berak txistua Goxatu, findu, goraipatu, artista batek bakarrik egin dezaken moduan. Ansorenarekin igo zan txistularitza goi maillaraiño. Gaur txistua nola jotzen dela uste duzu?
–Danetatik dago, jakiña. Baña akats bat nabarmentzen dela uste dut, azkar azkar jotzeari ematen zaiola garrantzi aundiegia eta bihotzik gabe, goxotasunik gabe jotzen duela askok eta askok. Notak ondo esan behar dira, poliki poliki eta garbi.
–Aitaren antzera, zu ere txistugille izan zera. Arlo honetan ere, ez al diozu zuk txistuari zerbait berririk atera?
–Txistuak, zenbat eta luzeago, orduan eta doiñu lodiagua sortzen du. Horrela, nik txistuari milimetroren batzuk erantsi nizkion luzeroan eta hala soiñu gozoagoa du. Hemen, nahi baduzu, esango dizut kontu polita. Nik nere bizi guztian erabilli izan dudan txisturik maiteena eta onena, gure aitak egiña da. Astigarragako udaletxerako, enkarguz, egin zuen. Baiña Astigarragakoek, oso motela zela-ta, itzuli egin zioten eta gure aitak bueltatu egin behar izan zizkien artutako 60 pezeta. Irurogei urte ditu orain txistu horrek, eta ez nuke salduko urrearen truke.
-Zer esango zenduke orain gauza berriak egiten eta era berrien billa dabiltzan taldeez.
-Oiek oso gauza desberdinak dira...
-Zure familian ba al da seme edo illobarik zure maillara iritxi denik?
-Illoba bat, Jose Inazio, polliki dabil... baina oraindik ez nau gainditu.
Nola gainditu, ene bada, txistugille, eresgille,.txistulari, maixu eta sortzaille izan den artista oso hau?
Bere apaltasunak liluratu gaitu. 1922garren urteaz gero Donostiako erriak asko eta asko zor dio Isidro Ansorena jaunari. Zenbat kalejira, zortziko, ariñ-arin eta musika saio eder zabaldu dituen gizon honek Parte Zahar hortan zehar! Eta Donostian ez ezik, makiña bat Udaletxeri idatziz eta itzez adierazi izan dio txistulari bandarik gabe ez uzteko erria. Euskalerritik kanpora ere Ansorenagatik ezagutu ahal izan dute noraiño igo diteken, artista on baten eskuetan, gure ezaugarri sonatua den soiñu hori. Lehen, Orfeoia kanpora irtetzen zen bakoitzean, Donostiako Txistulariek ere joaten bait ziren.
Ar bitza maixu apal eta aundiak zor zaion esker ona, eta gure omena.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariANSORENA1
PertsonaiazANSORENA1
EgileezHERRIALDE1Kultura