A. Gotzon Goenaga Barolazalearekin elkarrizketan.
Baroja eta Euskal Herria
A. Gotzon Goenaga Barolazalearekin elkerrizketan
–Zer ikusirik ba ahal zuen Barojak Euskal Herriarekin?
-Izango ez zuen, bada!Hemen jaio zen, hemen hazi zen, hemen hil zen. Deiturak, bigarrenak ezik, euskaldunak zituen. Dena den, Euskal Herritik irten beharrak badirudi euskal aria etenerazi ziola, Hala dirudi, baina... Oso gazterik Zestuara etorri zen mediku eta hango giroak, jendeak... berriro somarazi zioten barrenean zeraman gogoa, hain zuzen. Ordurako idazten hasia zen, egia bere barrungo problemez batipat. Garai orretakoak dira bere lehen liburuak. Berak dioenez medikuntzan ari zelarik etxe batean eta bestean egiten zituen diru-kontratu edo "igualetako" koadernoetan hasi zen lehenbizikoz euskal gaiak jorratzen. Ordutik hasi eta heriotzako ordua etorri zitzaion arte beti izan zuen Euskal Herria bere herri kuttun eta bakarra.
Orduko liburuetan bakarrik ez. Nobelari joria, aberatsa izan dugu D. Pio. Bizi osoan horretan ihardun zuen eta, ahal izanik, ez zitzaizun nobela batean bakarrean euskaldun bat sartu gabe geldituko. Kontrabandistak, itsas-gizonak, Euskal Herriko gizakiak izan ditu kanta-gai. Euskal gaiak ukitzeak bere gogoari eragiten ziola esan behar. Eta bere biziko joera aldetikakoa izan baldin badu beti -bihotzgabea eta sentimental utsa bait zen-, Euskal Herriko gaien ekiteanlirikazko egokia ukatu egiten zitzaion. Irakur zazu, esaterako, "Elizabide" edo "Fantasias Vascas" deritzaneko beste edozein eta han ikasiko dezu poesi-etorria zer den. Oraindik artertu gabe daude Jaun eta Altzaten idatzi dituenak; olerki muinak, olerki pitxiak dirudite Baztango biztanleen ahotan, Endarlatzako batzarrean beren buruak agertzean, ezartzen dituen hitzek. Entzungarriak dira biziki. Edertilaren artean ez du inork, ene ustez, hark adina batera eta bestera edatu gure izena.
Berak darabiltzan tekniken artean bat euskal kantak nonnahi jartzea da. Herri kantak, alegia. Zerk eragiten dio, gaztelaniaz ari delarik, harako euskal puskak sartzera? Ez ote euskalduntasuna' bere euskalduntasuna, ageri nahiak? Areago esango nuke: kanta horiek askotan bere barren-barrengo gogo-giroa nolabait adierazteko dira Berak dio, ez nik, zaharra zelarik umetan entzandako Gabon kantek negarra eragiten ziotela. Beste horiek, berriz, bidez uste dezakegu berebiziko zirraraz dardarazten ziotela bihotza eta besteei ere nolabait sentierazi nahi ziela.
Beste hau ere berak esana da: "Ene aita, donostiar-donostiar izanik, Donostiako gauzez, bere garaiko Donostiako gauzez kezkaturik bizi izan zen. Bai euskeraz eta bai erderaz idatzi zituen Donostiako eta Euskal Herriko gaiak. Nik hemeretzigarren gizaldiko paper zaharrak eta ixtorioak aztertu ditut. Ene ilobak, Julio Carok, aintzina zaharreko gertakizunak arrotu ditu. Horrek bai daramala bide zuzena!"
Hemen esan dizkizudanek eta esan nizazkizukeen beste milek garbiro nabarmenizen digute D. Piok bazuela zer ikusirik, eta ez makalik, Euskal Herriarekin: gogoz eta egitez
–Bat zatoz, hortaz, Mitxelenarekin Baroja euskalduntzat deukanean.
-Mitxelenak baroja hil ondoren idatzitakoei buruz ari zara,agian. Bada, baietz esan behar dizut. Hor Mitxelenak ageri agerian dagoen gauza esten digu. Halarik ere, agerian egonik ere alegia, ez lukete hori, badakit, euskaldun guztiek ontzat emango: hots, Euskal Herria nork bere erara maite duela, ez guztiok era berean, ezta arrazoi beregatik ere. Badakit maita erak bere mugak dituela. Bainan badakit ere norbaitek esan zuela gorrotoa eta maitasunamaitatzeko bi era direla. Baina gu ez gara Euskal Herria gorroto duten -norbait badadi- euskaldunez ari, maite dutenez baizik. Eta ori ezaz Mitxelenarekin aitortu behar, Herria -eta beste edozein edozer- maitatzeko era asko direla munduan. Honela dio leku batea Barojak: Euskaldunok oso tradiziozale garela, baina inoiz gure osabarik zaharrenez ahaztu egiten garela gure aitei, berbertako eta oraintuko aitei, lotzearren: gure tradizioa, apika, gure osaba zaharrengan aurkitu behar genukeelarik. Ulertzen ahal duzu zer esan nahi duen? Baroja maite zuen Euskal Herria aintzinako euskal kutsua gordedutenen Euskal Herria zen.
Zer ditu gogokoen Barojak? Baserritar arruntak; Jende xehea, apala, isila, nabarmenkeria handirik gabekoa. Beste gauza bat ere bazuen gogoko: Euskal emakumeen trebetasuna beren etxeko gorabeherak eramateko, beren etxekoak gobernatzeko. Horri, agian, antzinako euskal etxeko andreen dohaia irizten baitzion. Hemengo giroa ere, udazkenekoak bereziki, guztiz liluratzen zuen."Norbaiti esan banizaio eguraldi euritsua eguzkitsua baino gogarakoago dudala, "A zer erokeria!" erantzungo lidake".
Bere erara maite zuen, bai, Barojak bere -gure– Herria. Ez da torrela bat beste astek duten maite-erarekin? Ez da dudarik, Baina hortik Barojaren maitera zuzena eta jatorra ez dela esatera bide luzea dago. Horregatik dio Mitxelenak ederti baino ederkiago aipatu didazun idazitan horretan "Barojaren hauzia gureak baino esku hobeetan dagoela orain".
–Zergatik ez zuen, hortaz, hain antizanazale zelarik, euskara haintzakotzat hartu?
–Aitak, bai, bazekien euskaraz eta, oker ez banago, bertso politak ere ondu zituen. Semeak, berriz, nola-hala moldatzen bazen ere, ozta-ozta zekien ikusten zituen gaixoei zenbait galdera egiteko. Zestonara iritsi zenean norbaitek esana izan behar zion apaizen antzeko euskara zerabilela... ikasia, landua, edo horrelako zerbaiten itxura hartzen zioten, inola. Dena den, berak dio euskal gairen bat xamurki erabili behar izan balu, euskarara joko zukeela. Bazitekeen gogo hutas eta ametsa.
Euskararen etorkizanari buru bere iritzia hauxe zen: euskarak ez zezakeela luzaro iraun, zaharregia omen zelako, gaurko munduko gogorakizun eta asmo eta ideia berriak bereganatzeko ahalmenik ez omen zuelako. Nere ustez, horretan Unamunori gertatzen zitzaiona berbera gertatzen zitzaion: beren ezina euskararen ezintzat jotzen zuten, beren akatsak eta mugak euskararenak berarenak balira bezala.
Hona behin zer idatzi zuen Julio Urkijoz: "Don Julio Urkijok esan duena, euskara zibilizazio hizkuntza izan daitekeela, hizkuntzalariaren amets hutsa da, izaterik eta izankizunik gabekoa". Horregatik beretzat euskara antzinako pitxi ederra, bai, bazen, guztiz maitagarria, baino besterik ez; haren etorkizanaz etsi egin behar.
-Zertan zetzan, hortaz, Barojaren beraren iritziz euskalduntasuna?
–Galdera horri erantzuten lanak izango zituzkeen D. Piok berak. Behin honela zion: "Ez dakit nola jakin daitekeen zer den euskaldun izatea; ez dut ere ulertzen, zergatik jakin dezakeen Gaur jaunak beste guztiok ez dakiguna". Halaz ere, euskal gaiak aztertzen nituenean garbi dago bere euskal izakeraren era-bideak bazituela. Lehen esan bezala, bere liburuetan maiz agertzen dira euskaldunak, gehienetan Barojaren beraren izakera edo izan gogoa izpilatzen dutenak, ene ustez. Gauza bat esan dizazuket: euskaldun ez diren idazleek euskal izakeraz aritu direnean eta euskal tankera aditzera eman nahi izan dutenean, jende arrotz bezala jo izan gaituzte. Hau D. Piok berak dio, gainera. Baina berari ez zaio horrelakorik gertatzen. Nolanahi ere, har zazu gogoan beste gauza bat: euskaldunek esan baino egin nahiago izan dute beti. Hiztun gaizto gara. Egiteak du guretzat axola, ez esateak.
Jaun de Altzaten agertzen digu pixka bat euskaldun tankera guztietako filosofia edo. Novela hori hobeki azter dezadanerako nahiago dut utzi oraindik argi ikusten ez dudan iritzi hau.
–Lehengoek gizon txartzat eduki zuten Baroja. Zer deritzazu? Nolakoa zen?
–Egia, Itzeako gizon gaizto deitzen zuten herriko mutikoek. Jende larriak ere hor nonbait, zenbaitek bedeben. Gauza bat esango dizut: irakur itzazu bere "memoriak" eta mila gauza bitxi aurkituko duzu hartan. Egosgogorra zela? Bai. Bere arerio zirenak edota arerio uste zituenak ebaki-ebaki egiten zituela? Baita, egia hori ere. Baina D. Pio luzaroan irakurtzen duzularik, somatzen diozu barrenean egosgogortasun horrekin batean, harako ume txikiaren bihotzontasun, berezko birtute atsegina, zalea, gaiztakeriarik gabekoa, eta azkenerako menderatu, bereganatu egiten zaitu. Euskaldun askok, badakit, ez dituzte onartzen haren erlijio iritziak eta usteak; ez datoz bat D. Pioren erlijiotasonarekin. Ezta ni ere. Baina nork daki gixonaren barrengo gorabeheren berri? Jainkoak bakarrik, nik ez bederen, eta Jainkoari bakarrik dagokio eta bere eskuetan dago hauzi hori. Bere liburuetan maiz erabili ditu erlijio gaiak. Behin baino gehiagotan agertu du bere apaizenganako eta Elizarenganako ezin ikuia. Bai. Baina kontuan har zazu bere ustez bidezko zitzaiola bera zigortzen zutenak berak ere zigortzea.
Buka dezadan bere hitzez: "Poztuko nintzake ahal izatekotan gure hurrengoek jakin balezate egiaren zale, azal-gezurkeriaren gorrotatzaile nintzela eta, nere aldian besterik esan arren, neure Herria gogo-gogoz maite nuen euskaldun nintzela".
ERRIALDE
1
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazGOENAGA5
EgileezHERRIALDE1Kultura