argia.eus
INPRIMATU
Derioko Seminario-ikastetxeko irakasle. "Txemin Agirre" nobela-sarian,irabazle
1972ko azaroaren 12a
Mikel Zarate idazlea-rekin elkarrizketan.
MIKEL ZARATE IDAZLEA
Derioko Seminario-ikastetxeko irakasle. "Txemin Agirre" nobela-sarian, irabazle
Ezaguna da euskal idezleon artean Mikel Zarate. Izan ere, aparejadore ikaskintzak egin bazituen ere, oso gaztetandik ekin zion euskeraz. idazteari. Bizkaian, Txorrierriko Lezaman jaio zen orain dela hogeita hemeretzi urte. Beraz, amaren esneaz batera xurgatu du euskera. Etengabe euskeraren alde lanean ari den gizona dugu. "Gure Meza Deuna", "Alkartasun zarra", "Meza liburu txikia", "Bizkaiko euskal-idazleak" eta "Txikizaharre" nobela ditu idatziak orain arte. Derioko Seminario-ikastetxean jarduten da euskera eta euskal literaturaren historia irakasten. Udako ikastaroan ere irakasle dugu. Orain, berriz, .Txomin Agirre. nobela-saria irabazi du "Haurgintza Minetan" Iiburuaz.
–Irabazi berria duzu 25.000 pesetako saria .Haurgintza minetan izeneko nobelarekin. Emaiguzu hitz bitan berorren haria.
–Hitz bitan esatekotan, esanda dago: haurgintza minetan. Baina, jakina, lehen bezela gelditzen gara horrela. Begira: Nire nobela horrek hari asko ditu, mataza bat data (umore beltz eta zariz apaindutako mataza luze bat, lojikaz abetasunaren lojikaz biribildutako ipuin-mataza bat ), eta mataza hori argitzeko, deshiribilkatzeko ZERUKO ARGIA bat osorik behar izango nuke. Gainera, har guztiak ez dagoz agirian; ardatz -hariak izkutuan dagoz, irudipean simbolopean, mozorropean. Mozorroz jantzitako nobela bat da "Haurgintza minetan" (izan ere, gure herriaren erdiminak adierazteko mozarro-bidez hitz egin behar...). Mozarroak irakurtzen dakienarentzat, mozorroen barruan nor edo zer dagoen ikusten ahalegintzen denarentzat, ulerterreza izango dela uste dut.
–Ordu asko kendu al dizkizu zeure eguneroko zereginetatik?
–Eguneroko zereginetatik ez, ganeroko zereginetatik bai. Gaua lo egiteko da; baina nik gauez asmatzen ditut nobelak, eta idatzi ere bai. "Gaua ganezkoentzat", esan ohi da; baina ni ganezkoa nauzu nobelagintzan. Egia da izan nire begiak logura izaten dira, baina nire irudimena inoizkorik argien eta bizkorren egoten da edo, obeto esanda, ibiltzen da.
-Bai al duzu argitaratzeko asmorik?
–Bai. Ona edo txarra izan nire nobela hori, ondo edo txarto artu, badut argitaratzeko asmoa, horretaraho idatzi bai dut. Noiz, non, nola eta abar ez dakit.
–Bizkaitar eta batasun-zale zarenez gero ez al dizu Bizkaiera baztertzeaz minik ematen?
-Bizkaitarra naiz, bai. Eta bizkaitarra izango naiz, nahi eta nahi ez eta zorionez, hil arte, Bizkaian eta Bizkaiako giroan hazi ninduelako eta hazi nintzelako. Ginera, batasun zale izateko ere, orokorra izateko ere, bizkaitarra izateko nahi eta nahi ez eta zorionez, Gipuzkoara, Lapurdira...,Euskalerriko edozein lurraldetara joateko bidea (eta bizkaieraren aberastasunak edonoiz ta edonora eroan ta edonori erakutsi ta irakasteko biderik onena) bizkaiera dudalako. Ezin, bada, nik bizkaiera baztertu, plazaratu baino. Nire jokabidea hauxe da: baturantz (baturik ez da sortu oraindiño ta). Eta euskera baturantz joateko hauxe egin behar da, lehenengo eta behin: euskaldun izan, euskera ondo ikasi, ondo be ondo ikasi erriaren eta idazle zaharraren altzoan. Behinola Juan San Martinek esaten zuenez: "Euskera aberastu nahi ditenak dijoala baserririk-baserriri, herriz-herri ta euskalkirik euskalki; hor aurkituko ditugu euskeraren mamia, bizkortasuna hitz ezezagun eta gainerakoak..." Eta beste behin Villasantesek esan zuenez: "...etzaie beti gure idazle zaharroi merezi duten estimua gorde izan; erdal-joskera edo tajua dutela, erderakada asko sartzen dituztela, erdal-kutsua alde orotatik dariotela eta eztakit nik zeinbat akats egotzi zaizkien; eztut nik esango akats oietatik anitz egiazkoak eztiranik; baina guztiarekin ere, idazleok ezin esan halako mesede egin diote euskarari, eta badugu heurengandik zer-ikasirik asko. Euskararen una ta uriña edoski ta berotu nahi duenarentzat, ezin utziak dira". Herriaren eta idazle zaharren altzoan jarri, ta ikasi egin behar da, ba, lehenengo ta bat; ikasi ezin obeto (gipuzkera, bizkalera, lapurtera... ) bakoitzak bere euskalkia (ez erdalkirik ), eta oinarri horretan sendo jarri ondoren, baturantz jo. "Haurgintza minetan" bizkaierazko oinarrian, zimenduan, eraikita dago; baina Zubero, Behe-Nafarro, Lapurdi, Nafarroa, Gizpuzkoa ta Arabako materialekin eginda; labur-labur esateko, euskeraz eginda, euskaraz irakurtzen eta idazten ondo dakiten euskaldun guztiak ulertzeko eran.
–Zer hartu beharko litzake bizkaieratik batasunerako?
–Zer hartu batasunerako? Orain arte hartu den baino gehiago bai, behinik behin. Izan ere, aspaldiko urteotan bizkalera (eta euskararen jabe den herria) erdi baztertu egin dute batzuek (baztertu ezagutu barik gehienetan), eta heuren euskara batu bat jarri du te derriorrezko jarraibidetzat ("diktadura demokratiko" bat sortu ta gero), eta euskara bizia, jatorra, batua delakoan, euskara ez den edozelango mordoilokeria bat erabiltzen dute sarritan. Artifizialkeria ta indarkeriekin ez goaz inora. Horrela, batasuna egiten diardugulakoan, euskailki bat gehiago (euskeranto bat) egiteko arriskuan gagoz. Eta lehen ere nahiko nahaste dugularik, azkena izango litzake hori. Nahastea ez da batzea, eta ez da behin ere izango. Zer hartu bizkaieratik? Honetan "Liturjitzaindia" dugu jarraibide zuzen bat. Egia da izan, ez du batasunerako gramatikarik, morfolojiarik, hiztegirik egin; baina-batasunaren barruan, izkutuan, dagozen gramatika ta morfolojia ta-hiztegia erabili ditu, textuak eta herria (herria batez ere) beti aurrean izan dituelako, Euskalerri osoko kristau euskaldunak gogoan izan dituelako. Nola esan euskaraz "memento, Domine"? "Oroi, Jauna? Ez, Bizkaian ez da "Oroi" esaten. "Gogoratu, Jauna"? Lapurditarrak ez dagoz konforme. Orduan zer jarriko dugu ? GOGOAN IZAN,JAUNA, esan zuen, orduan, batek. Hori, bai; hori, bai. Adibide bat bakarrik da hau, eta onelako adibide asko eta asko dagoz liturjiako textoetan: agintzeko era laguntzaile gabe erabili, beharreko flexinoetako aditza kendu behar ez denean ("Eta orduan Jesusek: "Ken hortik"), subjuntiboa erabili beharrean "-tzeko"erabili, eta abar eta abar. Euskera batu baterantz goaz (bateratua ez dagoen izkuntza nekez sartu daiteke eskoletan eta nekez irakatsi daiteke), joan goaz oraindiño (noiz helduko ote gara?), eta aurrera jo behar dugu guztiok (geldi egon gabe edo atzerantz egin gabe). Baino kontuz eta begiramenduz; Izan ere, "euskara gaixoak operazio asko dauzka egin beharrak, eta guztiak batean egin ezkero, hil liteke" (Orixe) eta "gu gara hizkuntzari makurtu behar gatzaizkionak, ez hizkuntza guri, gogoak ematen digunean eta gogoak ematen digun bezala". (Mitxelena).
-Ba al duzu idazten jarraitzeko asmorik?
-Asti gehiegirik ez dut orretarako. Baina, ala ta guztiz ere, egunez edo gauez, loari ordu batzuk kenduta, idazten jarraituko dut Euskalerria maite maite dudalako eta idazteak gaztetasun berri bat ematen duelako.
-0O0-
Durangon amaitu dugu elkarrizketa hau kafetxo bat hartuz. Beste lau gazte bizkaitar ditugu ondoan. Hauek ere euskerarentzat grinaturik, lan egiteko gogotsu. Gero liburu-azokara jo dugu. Pozik dago «Auspoa»koa. Gazte asko datorkio liburuak erostera. Xenpelar eta Txirrita dituzte gogokoen. Errezkan daude "Etor" "Jakin" eta "Lur" ere. Denda bete liburu dauka bakoitzak salgai. Harpidedun naiz hiruretan. «Non sartzen eta noiz irakurtzen dituk liburu holek denak?» gaidatu diot neure buruari. Izan ere asko idazten da gaur. Asko irakurtzen ote?
ERRIALDE
1

GaiezKulturaLiteraturaSariakTxomin Agir
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARATE1
PertsonaiazARATE1
EgileezHERRIALDE1Kultura