argia.eus
INPRIMATU
"Literaturarako behiñik behin konbeni litzake batzea".
1972ko urriaren 22a
Mariano Izeta Elizalde-rekin elkarrizketa.
Mariano Izeta Elizalde
"Literaturarako behiñik behin konbeni litzake batzea".
Nork ez du Mariano ezagutzen? Nafarroa zaharrtko idazle jatorra dugu Elizondoko txokotik hedatzen ditu euskal aldizkarietan barna berri jakingarriak. Denborari ez ezik erlejeroa bait da–beste gauza askori ere ederki harizen dio pultsoa: euskaltzaletasunari, herriaren bizierari, gizarteko arazoei, euskeraren batasunari Atsegin zaigu bere hizkera jatorrean bere iritziak jakitea.
–Zoritxarrez ez da euskal idazle askorik Nafarroan Zergatik uste duzu?
–Galdera hori bera egiten diot anuitz aldiz nere buruari. Badira bada horteko dine eta aski onak halare. "Principe de Viana" eta "Elkartasuna" aldizkarietan idazten duten guziak denak nafartarrak dira eta ez dira guti Gehiago izan daitezkela? bai egia, ez da ez guia ez delakotz aunitz eta aunitz bait dira idatzi dezaketenak. Zaletasuna eta lanerako gogoa behar.
–Zer egin beharko litzake idazle gazte gehiago sor ditezen?
Nik uste idatz-sariketak garrantzi haundikoak izango lirazkeela, Orain egin beharrarda hemen Nafarroan, Iruñeko Aurrezki Kutxak antolaturik, Idatz Sariketa haundi bat. Lehiaketa hautan nafartarrak bakarrik sar daitezke. Gai librea izanen dute eta lanaren neurria 100 folio. Sari ederra irabaztalearentzat, 100 000 pezta Seguru naiz lehiaketa hontan lan ederrak agertuko direla. Berize idatz-sariketa bat ere badugu hemen eta hau ere haurrentzat. Lehiaketa hau "Axular Saria" deitzen da eta Iruñeko "Diario de Navarra"k antolatzen du, aurtengoarekin zazpigarrena. Sariketa hontan sar daitezke eskoletako haurrak eta 15 urtetaranokoak. Bertze urtetan bezala aurten ere nafartar haurrek lan politak igorriko dituzte noski, idazki tipi hauetan euskara arruntean eta haurrak berak mintzatzen diren gisera agertzen bait-dituzte ipuiak, eta aunitz aldiz hoiek izaten dira kontu politenak eta grazia gehiena dutenak. "Axular Sarti" deritzan idatz lehiaketa honek arrakasta haundia izaten du. "Diario de Navarra"k hamabostean behin agertzen ditu holako bi kontu. Berize Sariketa batzuk ere eginak ditugu azkenengo urte hanetan Lesakan eta Baztanen. Lehiaketa hoiek ere haurrentzat izaten dira eta ez ginuke utzi behar, gisa hontan jendearen artean zaletasun pixka bat pizten ahalko da eta zerbait on erdietsi ere.
Haurrentzat egiten duguna haundietako ere egin daiteke, ez lan luzeak baizik laburrak eta mamitsuak eta errextasunak emateko aski litzake hiru edo lau folioko lana. Gisa hortan idazle gazteak saiatuko lireke eta gure euskal-alorrean egiten den lanak zitu one eman dezake. Beti ere gure baratzean iorraldi on baten premia badago lapatinek eta barrabas belarrak landarea ito ez dezaten
–Asko galdu al da euskera Nafarroan azken urte hauetan?
–Bai galdu da eta ez dugu gezurrik erran behar, hemen Nafarroan eta bai Euskal-Herri osoan ere, hori da gure Herriak daukan min-bizia, eta han dugu sendaguia? Non ta ez dugun erdal izpiritu hori gugandik uxatzen eta horren ordez euskal izpiritua denen bihotzetan sarrarazten, ez dugu gure mintzaira indartuko. Orain ez da lehenago bezala, aintzineko, denboretan jendea euskaraz mintzatzen zen erdaraz etzakielakotz, baina oraiko denboretan ez da hori gertatzen, orain denek badakite erdaraz, gazteria ongi eskolatue dago eta gehienak arras erdaldunduak eta eskuararengatik batere inportik ez, holaxe ikusten ditugu euskaldun gurasoen umiak eskuaraz deusere ez dakitenak. Hori hemen gure eskualdean eta Nafarroan barna ere eta bai Euskal-Herri osoan gertatzen dena da. Eta hori zergatik da? Zaletasunik ez delakotz eta gure mintzaira meroxi duen bezala maite ez dugulakotz. Alde batetik galdu dugu egia da eta berizetik zerbait irabazi. Gure Ikastolak egiten duten lana onaragarria da eta nabari da, haurrek ikasten dute eta hoietan dugu itxaropena, hoietan ditugu iarraikitzaleak eta hortxe dago geroa. Lana egiten da baina deus ez dugu erdietsiko euskal izpiriturik ez bada, izpiritu hori euskaldun guzietan muiñetaraño sartua balego, orduan bertzerik litzake.
–Zuk "Herria"n, "Principe de Viana"n eta "Zeruko Argia"n idazten duzu batipat Zergatik idatzi ohi duzu?
–Nik idazten dut hortarako zaletasuna badudalakotz eta euskal aldizkari hoiek maite ditudalakotz. "Zeruko Argia"n hasi nintzen 1957ko urtean, denbora hartan liburuxka ttipi bat besterik etzelarik. "Herria"n 1960ko urtean, Baionako astekari hau mugaz-bestaldeko eskua:dunen artean aunitz hedatua dago eta Ameriketako eskualdunek ere aunitz irakurtzen dute. "Principe de Viana" Nafarroako Diputazioko aldizkarian hilabetero idazten dut, nafartarra naizen ezkero ahal dudan guzia egiten dut gure errebista hori indartu dadin hemengo euskaldun familietan sar dadin. Baita ere idatzi izan dut "Aranzazu"n "Elkartasuna"n, "Diario de Navarra"n eta "Anaitasuna"n ere. Nere laguntza ttipia baldin bada ere nere ahalmenaren neurrian saiatuko naiz denak aintzainat joan daitezen.
–Baduzu "Dirua Galgarri" izeneko nobela bat Zergatik ez duzu besterik argitaratu'?
–Bai, badut "Dirua Galgarri" izeneko nobelatxo bat "Auspea" liburutegiak argitaratua 1962garren urtean. Zergatik ez dudan bertzerik argitaratu? Garbi erranen dut. Hortarako asti gutxi dudalakotz, nekagarria bait da holako kontu bat pentsatzea eta idaztea, baina ez nago etsitua, noizbaitere zer edo zer eginen dut nahiz eta nere lan hoiek ez duten aunitzik balio. Baditut bertze lau ipui txiki idatziak, oso ttipiak lau-bost folio dituztenak. Hoietako bat "Hegatzez" izeneko liburuan argitaratua dago.
–Nondik ateratzen duzu idazteko beta? Esku lanen bat edo egin beharko duzu bada ogia irabazteko?
–Idazteko beta? Afalondoan pixka bat eta bazkalondean ere bai baina oso gutti, aixtion errana dut asti gutti dudala eta gehiago ezin nezakeela egin. Nik badut nere lantegia eta hortan aritzen naiz egun guzian, nik ez ditut oporketik eta ez ingles larunbatik. Igandeak bakarrik ditut atseden eta orduan irakurri eta idazten ahal dut zerbait.
-Elizondokoa zeranez gero erraz ulertzen al diezu Gipuzkearrei eta mugaz bestaldeko euskaldunei?
-Ni Elizondon sortua nahiz emen hazia eta emen nahiz bizi. Nere ama zena ere hemengoa, Elizondokoa, eta amaren gurasoak ere hemengoak, aintzinekoak ere denak baztandarrak. Nere aita zena ere Gipuzkoarra Zarautz-ko semea eta bere gurasoak eta aintzekoak ere Gipuzkoarrak. Nola ez dut ba ongi ulertuko nere aita zenaren hizkera? Nerea ere bait da? Eta amarena ere nola ez? Holaxe bi euskalkiak ditut nereak eta nere biotzean sartuak. Eta mugaz bestaldeko eskualdinei ere berdin, hauek ere baztandarren gisera mintzatzen bait dira batez ere lapurditar eta baxenabartarrak. Eta zer erran beste gainerako euskalkietatik ere nahiz bizkaitar, arabar nola zuberotar izan dena euskara bait da. Aunitz aldiz gertatzen zaigu euskaldunen artean ez dugula elkar konprenitzen baina hori gehienetan fonetikaren gatik eta hitzak mozten direlakotz izaten da. Hitz bera berdina izanagatik esateko moduan desberdina dirudi baina solas hoiek berak idatzita denak berdinak edo berdintsuak eta denak ulert-errexak beti ere euskara jatorrian idatzink baldin badira eta euskaldun garbiak erabiltzen duten hizkera baldin bada.
–Azi al da Nafarroan euskalzaletasuna pizten? Baduzue euskalalfabetatzerik? Euskal-jaialdirik? Ikastolarik edo ?
–Bai, Nafarroan euskal-zaletasuna ari da pizten, emeki emeki bai baina ari da zerbait ernatzen. Euskal-alfabetatze ikastaroak zenbait lekutan baditugu eta Ikastelak ugaltzen ari zaizkigu; igazko kursoan 14 baziren etan oralkoan beste batzuk ere ireki dira. Hona hemen joan den kursokoak: Iruñean (bi ikastela), Elizando, Aoitz, Olagüe, Lizarra, Tudela, Etxarri-Aranatz, Burlada, Lakuntza, Lekunberri, Altsasua, Tafalla eta Olazti. Haurrek ikasten dute eta jendea kontentu dago. Euskal-Jaialdiak ere egiten dira, aurten ere leku askotan izan ditugu, jaiak bertsolariekin eta abar. Jaialdi hauek sekulako arrakasta izaten dute.
-Laster duzue hemen Elizondon azoka sonatu bat. Zer jende biltzen da eta zer eratako azoka egiten da?
-Urriko feriak deitzen direnak dira hemen urtean egiten den azokarik haundiena. Aurten 27-an ditugu feria hoiek. Lehenago hiru egin izaten ziren, osteguna, ostirala eta larunbata, baina aspaldiko urte hauetan egun bat bakarra izaten da eta hori ostiralarekin. Egun hortan jende aunitz biltzen da Elizondon, hemen ikusten ditugularik Baztan, Bidasoa, Ultzama eta mugaz-bestaldeko euskaldunak denak ferietara etortzen bait dira egun goxo bat igaroteko nahikeriarekin. Merkatu plazan azienda zunitz eta klase onekoa. Baztandar eta Iruñe aldeko tratulariek behi asko ekartzen dituzte eta bai salmenta onak egin ere. Gauzak aunitz aldatu dira, bai ferietan nola bai bertze gauzetan ere; lehenago klase guzietako gauzak saltzen ziren ferietan, arropa oiñetakoak eta nekazariek behar zituzten tresna klase guzietateik, hiru eguneta ibiltzen zen jendea eta aunitz gainera, lehenago jendea ez baitzen etxetik ateratzen eta neguan guttiago, neguari buruz beren etxetan behar zirenak urriko ferietan erosten zituzten eta gisa hortan ornitu ere etxeko zokoak. Halare feriaren izan horrek irauten bait du jendea pozik etortzen da Baztango hiri nagusira. Urtero edo gehienetan ikusgarri edo dibersioren bat izaten da eta aurten Antxitoneko trinketean bertsolari festa bat egin beharra da.
-Zer diozu euskerari buruzko oraingo joeraz? Bidezkoa iruditzen zaizu batzea?
–Literaturako behiñik behin konbeni litzake batzea. Hori literaturan ofizialki bat izan dezagun, baina bakoitza bere herrietan eta familietan mintza dadiela lekuko euskara bakotxak berea, gero irakurgaietan izango da batua. Eta nola moldatu hori? Gizon jakintsuak baditugu Euskal-Herrian hortan ari direnak eta gizonak bide onetik ioanen dira. Oraiko idazle gehienak nere iduriko euskara berdintsua darabilkite batez ere gazteek eta zenbaitzuk ederki idazlen dutelarik. Idazle guziek egin behar ginukena da beste guiñerako euskalkalkiak ere ongi ikasi eta solas hoiek ere guren idazkietan sartu, hemengo eta hango hitzak eta solas jatorrenak eta hoberenak aukeratuaz. Euskalki guzietan badira gauza onak eta beste batzuk behar ez ain onak, baina hoberena eta egokiena aukeratuz lan ederra egin daiteke.
Orain gauza guziak zuzentasun osoan gerta daitezila.
Zurekin mintzatzeko poza eta egokiera izan ditugu, Mariano Ea berriro Elizondoko ferian elkar ikusten dugun Jarrai honelaxe lanean. Eutsi Nafarroaren euskaltasun eta herritasuna ri.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZETA1
PertsonaiazIZETA1
EgileezHERRIALDE1Kultura