argia.eus
INPRIMATU
Ikastolarentzat dirubideak
1972ko irailaren 17a
Pasaitarrekin elkarrizketan.
Ikastolarentzat dirubideak
Marmitako txapelketa Pasai San Pedro
Burgesak eta mixerian. Ondo eta gaizki. Bapo eta larri. Eziñezko dirudi. Mixerian, gaizki eta larri bizi diran Ikastola burgesak deitzen zaie ordea, gurea artean. Guk ez dakigu zer diran. Guk, eskalearen antzera diru bila ibili bear izaten dugula, dakigu. Ez da beste eskolarik Ikastolak ainbat buruauste duenik.
Baiña buruausteak buruauste eta esamesak esames, gu Ikastolar eusten saiatzen gera. Bearrezkoa bait da Euskal Erriak erri bezala irautea nahi badugu. Eta errizale diran guztiek saiatu bear dute Ikastolaren alde: gurasoek, andereño eta, maixuek, atzerakoi eta aurrerakoiak, zaar eta gazteek. Erriaren nortasuna aintrakotzat artzen duenak ez dezake Ikastolarik arriskuan jar.
Zer ez da egiten Ikastolarentzat dirua ateratzeko? Abeslarien eta bertsolarien saioak, antzerkiak, zozketak... Pasai Sanpedrokoak izan dute dirua ateratzeko burutapen argia: Marmitako txapelketa.
Marmitakoa itsaserrietan jan oi dan janarietako bat dugu. Atun, egaluze lur-sagar, ogi, tipula eta abarrez egindako janari sendo eta goxoa. Itsasoan egin oi dute arrantzaleek atun-garalan. Baiña gaur edozein jatetxetan aurki diteke.
Dena dela Marmitako txapelketa eratu dute Pasaitarrek Abuztuaren 27 an. Arrazoi eman diote ontan Buska Isusiri. Onek dionez ongarri omen da onelako txapelketak ipintzea arri bakoitzeko oitura eta jendetasuna altxatzeko. Baiña bazuten Pasaitarrek beste asmo bat ere kolkoan txapelketa au eratzerakoan. Utz dizaiegun berauei esaten.
–Zenbagarren txapelketa duzue aurtengoarekin ?
–Bigarrengoa. Aurrenengoa joan zan urtean izan genduan.
–Errikoentzat ala Probintzi guzikoentzat?
–Txapelketa au Probintzi guzikoentzat izan da, orregatik erri guzieteko sociedade. edo giza-alkerteetara gure doiak bialtzen ditugu.
–Ondo erantraten al dute?
-Oso ederki eta jator. Joan zan urtean ez ezik, aurten ere 35ek txapelketan ."parte" artu dute.
–Txapelketa au egitea nolaz erabaki zenduten?
–Begira Donostisko Aurrezki Kutxa Munizipalak, Pasai San Pebro aukeratu zuan txapelketa au egiteko. Onek ez du esan nai, kaia duten beste errik ere, antolatu ez dezaketenik, Probintzi guzien izenean, baiña Pasai Sanpedroko kaia, garrantzitsuenetakoa bai da, orregatikantxe. Ortarako, emengo soziedade. edo elkarteei deitu zitzaien eta olek Kepa Done Ikastolak antolatu eta eratzea, ontzat artu zuten. Auxe izan zan txapelketa onen asiera.
–Nolaz eratzen dezue ?
–Kepa Donek Ikastolako gurasoek elkar artuta. Lan asko egin bear izaten da txapelketa bat eratzeko. Aurretik paper pilla erabilli dolak, baimenak, sariak, dirua eta abar iristeko, aizeak egan ez bai ditu ekartzen. Gero sukaldeak "FAGOR". etxetik Butanoa ."KOMINASA".-tik; sagaidoa Astigarrago "ZAPIAIN". sagardotegitik; ."GURELESA" eta ."ZAHOR". etxetik bazkal-ondoko gozokiak eta bar. Aurten 250 lagunek bazkaldu bai zuten txapelketa ondoren.
–Nork laguntzen dizuete ?
–Toki askotatik laguntza iristen zaigu. Leenago esan ditugun etxe oletatik eta baita Aurreski Kutxetatik Banku, C.A.T. ere, jan eta edari denda, lan toki, lagun bakar eta erriko etxeetatik eta abar, beren ."trofeo" eta diruaz. Auetaz geiñera, marmitako eguna irixten danean, erriko matil eta andereño batzuek, asko eta asko laguntzen digute. Baiña... errian bertan lau "soziedade" edo alkarte daude eta denok elkar artuko bagendu, lana erraztu eta aundiroago atera genezakeala uste det.
–Zergatik marmitako txapelketa eta ez beste zerbait?
–Leenago aipatu degun bezela, lekuko bertako bizitza eta oitura bereziak altxaerazteko olako txapelketak antolatzea oso ondo dagoela uste degu. Beste lekutan, beste era bateko txapelketek izaten dita eta emen, jakiña, marmitakoarena, gaiñera, garai ontan izaten bai da atuna ere.
–Irabazirik usten al dizuate?
–Geratzen dana, ikastolari laguntzeko da. Onelako eta beste eratako gauzak jarri bear nai eta nai ez, bastela ikastolak laguntza urria bai dauka.
–Zer billatu eta arkitu nai dezute txapelketa au dela medio?
–Leenik jendea argitu, gure euskal erriko jan-edariz, gauza eder eta egokirik egin ditekeela alegia; bigarren, elkarri laguntza sortu errian bertan zarbait egin bear danean, eta irugarren, jaialdia osatu eta azkenik, ikastolari lagundu. Gutxi al da ?
–Zerbait onik arkitu al dezute txapelketa ontaz?
–Bai. Gero eta marmiteko obeak egiten dira eta leenago esan ditugun bideak zabalagoak dira, eta elkarrenganako arramanak jatorragoak.
–Jendeaz?
–Jendeak ondo erantzun zuan jaialdi egokia eta umore onekoa. Trintxerpeko GAU-PASA "FANFARE" taldeak alaitu zigun eguna, bere abesti polit eta bikaiñez.
-0O0-
Leenengo saria irabazi zuan Atelatar Gabrielekin ere itz alditxo bat egin ondoren auxe esan zigun: "Onelako txapelketek gero eta indar aundiagoa artzen ari dira, toki askotan egiten diralako, baiña gai ontaz oraindik askoz aurrerago joan gintezke. Ortarako gauza arretaz artu bear. Esango det. Gauza ona eta gozoa atera nai bada, nola nai ez da egin bear, au da, ezar erre gabe, txukun eta garbi, ezeren txastasan txarrik janariari artu gabe..."
–Noiz asi ziñan zu txapelketan parte artzen?
–Aurten bigarren urtea det. Giza-arteko nere lagunak bultza erazi zidaten.
-Ortarako sukalde gauzetan jakingo zenduan, orregatik?
–Osta, osta... "soziedade" eta nere etxean emazteari laguntzearren, bazkari eta afari batzuk prestatzen ditut.
–Leenengo saria ateratzeko itxaropenik bai al zenduan?
–Itxaropena bai, baiña bildurra ere bai aterako ez ote nuan. Etorri ziran guzika itxaropen eta uste orretaz etorriko bai ziran.
–Zure marmitakoak zer zuan, aurreneko saria ateratzeko?
–Alaxe gertatu.
–Nun dago "sekretoa" ?
–Gauzak naastatu, baiña dena bat egin, au da, tipula, olio, ogi, atun, lur-sagar edo patata eta abar... naasten badira, denen txastamena batera baiña jakiak ikusi gabe artzean dago sekretoa.
–Leenengo saria artzean zer nabaitzen da?
Zuk nabaituko zendukeana, noski: Poz galanta.
–Zer esango zenioke Gipuzkoako elikarte edo "soziedadeei" ?
–Eskerrik asko Sanpedrora etorri ziralako. Ni Sanpedrotarra naiz eta ongi etorria egiteko, zintzilik jarri zituen zapi batean esaten zuana: "Esku emana, euskotar eta Euskal Erriari".
–Txapelketa onek zer on ekarri dizaioke Sanpedro erriari, Gipuzko eta Euskal Erriari?
–Batasuna gutxienez. Sukalde gauzetan bat egin degun bezela, gure izkuntza, oitura, lege zaar eta jarrai bideetan ere bat egin dezagula. Guk, gure artean, atzerritarrak artu baditugu, oiek ere gu errespeta gaitzatela. Orain..."Mercado Común". dela ta asko itzegiten da. Guk ere gure jan-edariak erakusteko eskubidea daukagula derizkiot.
–Euskal Erriko jan leku edo "restauranteetan", marmiteko janaria zergatik da geiago erabiltzen?
–Jan tokietan leen bai leen jana eman bear izaten da eta azkar; marmitekoa egiteko, berriz, denbora pixka bat bear izaten da. Orregatik uste det dala.
–Janari ona izanik, jendeak geiago zergatik ez du jaten?
–Bear ainbat ezagutzen ez delako. Itsas bazterreko errietan ezagutzen da, baiña, barrengo erri aldetan ez da ezagutzen bear adiña.
–Zer moduteko sariak iruditu zitzaizkizan aurten Sanpedron emandakoak?
–Oso onak eta garestisk. Eta gaiñera iñor ez zan saririk gabe geratu.
Txapelketan parte artu zuan beste sanpedrotar bat ere, naiz bera Bizkaiko Elantxobe errian jaioa izan gure aldamenean geneukan. Osatar Kandido joan zan urtean iragarren saria atera zuana, eta auxe esan zigun: «Ni oso pozik galditu naiz, eman didaten sariaz, denok nai izaten degu, al beda, leenengo saria atera, baiña au batentzako izaten da; txapelketaren garrantzia ez da leenengo, bigarren edo irugarren saria ateratzea, marmiteko ona eta gozoa egin, eta bertan parte artzea baizik».
–Bejondeizula Kandido.
ONDARTXO

Atela'tar Gabrielek irabazi zuen leenengo saria (zarrantz argazkia)
Aurtengo "marmitako" sariketa (zarrantz argazkia)
12


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezONDARTXO1Gizartea