Ibai Rekondorekin elkarrizketa.
Ibai Rekondo abeslari gaztea
Herriak arretaz etaurduri enizuten digu
Rekondo abeslari gaztea dugu gaur aurrez-aurre. Caracasen jaio zen orain dela hamazortzi urte. Gipuzkoarra aita, bizkaitarra ama berriz. Hamar urte da Euskal Hérrira zela. Herriz-herri dabil bere kitarratxoaz abesten. Utz dizaiogun mintzatzen. Honela jakin ahal izango dugu bere herri.
–Zerk erakerri zintuen zure jaioterritik, hots, Venezuelatik Euskal Herrira ?
–Ni txikia nintzen. Zortzi urteko matikoa. Nere gurasoak ezin ziran han bizi. Euskal Herria irrikatzen zeuden. Honera itzuli nahi zuten. Lau senide gara, bi anaia eta bi arreba. Gu laurok, hemengoak izatea nahi zuten. Euskal Herriari herri izaten laguntzea.
–Kantatzeko premia sentitzen al duzu zeure barruan? Zergatik ahosten duzu eta zertarako ?
–Orain dela bi urte hasi nintzen abesteko eta kitarra jotzeko gogoa beste ametsik ez nuelarik. Baina gaur zertxobait gehiago esnatua nago eta Euskal Herriaren kondaira, eta burrukaz ere gehiago jabetu nago eta gero eta gogo haundiago. eta barruko eske biziagoz abesten dut. Irrika nabarmenez entzuten digu herriak. Gaztea naiz eta maixu onak ere baditut ondoan eta deza kendantxoa egiteko prest nago. Ja betu egin behar du herriak bizi duen hil ala biziko kinka larriaz baina guardasola ahazten dugu, Herriaren esnatzaile izan nahi nuke
-Zer abesti mota dituzu maiteen?
–Euskal Herria dut googan. Baina ezin ditut ahaztu Ego-amerikako herriak, Irlanda, Bretaña, Palestina, Viet Nam eta abar ere. Herritasuna damaten abestiak ditut malleen. Bidegabekeriak eta zapalkuntzak asko kupitzen nau.
–Non abesten duzu orain?
–Ia Gipuzkoa osoan, bizpairu aldiz Bizkaian, Gasteizen lau bider eta Saran behin. Zaragozako Ikastetxe nagusian ere izan nintzen. Hernani izan da gehien bat deitzen didan herria. Lagun asko eta onak baitauzket hor.
–Oso ondo. Oso arretaz, jendetasunez eta urduri.
–Diskorik ezartzeko asmorik bai?
–Ez dut oraingoz hortarako asmorik. Ezagunak dira nik abesten ditudan abestiak. Hemengo eta mugaz bestaldeko abeslarienak dira. Nik baino hobeto abesten dituzte. Nik neure erara abesten ditut, baina ezin uka nezake beraien eragina. Nonnahi abesten dut pozik, baina batez ere gazteen elkarte eta biltokietan. Gerora neuk asmatu eta sortu nahi nituzke neronek abestuko ditudan abestiak baina oraindik lo asko egin behar dut hortara iristeko. Oraingoz aski dut Loialako irratiarentzat zinta batzuk ezarriaz.
–Zer esango zenioke Venezualan bizi dan euskaldungoari?
–Hemen daukagula zeregina esaten diet nere hango lagunei. Euskal Herriak gure beharra duala. Honera etorri eta hemen txertatu behar dugula. Geure-geureak egin behar ditugula hemengo giro, egoera eta burrukak. Han errazago da karrera bat burutzen. Eta hori da guraso askoren ametsa: "semeak karrera bukatu dezala". Ez dute Euskal Herriarentzat egiazko herri-minik. Axaleko euskal-festaren-zale hosterik ez dituzu, zoritxarrez asko. Euskal Herriak here seme-alaba guztien beharra du. Horregatik nik ere Jose Angel Irigaraik diona esango nuke: "Gizon izateko, hasi behar da, gizon izaten hemen".
–Zer alde aurkitzen diozu Euskal Herriko gazteriari Venezualaketik?
–Ez da erraz neretzat alde hori ikustea. Nahikoa txikia bainintzan handik aldegindakoan eta bestalde urte hatzuk ere bai, badira. Lurralde hara oso ezberdina da. Luzarora alde haundia sortu behar hango eta hemengo gazteriaren artean zenbait gauzatan. Ez dira behar bezala bizitzen handik hemengo arazoak. Tximistaren argia bezala itzaltzen dira berehalexe. Hemengo jendearen umeei hauxe gertatzen zaiote: itzaltzen joaten zaiela polikipoliki Euskal Herriaganako maitasuna hazten ari diren neurrian. Hanbertakoak bereganatzen ditu. Badira, bai, hemengoaren irrika bizitzen eta indarzzen joaten zaienak. Hoiek Euskal Herriratu egiten dira ahal badute behintzat.
–Beste zerbait?
–Eskerrak eman behar dizkiet lagundu didaten guztiei. Loiola irratiko Joxe Mari Iriondori irratian abesten hasteko bidea jarri zidalako. Benito Lertxundiri abesten erakusten didalako. Mitxel Etxegarairi laguntzen didalako eta herri batzutara eraman naualako. Nere lehenengo maixu Manolo Urbietari eta Kresalako Gene Yurrari. Eta azkenik ezpairik gabe Euskal Herri osoari"
PERURENA
7
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakREKONDO1
PertsonaiazREKONDO1