argia.eus
INPRIMATU
SORALUZEN: "EUSKERA BIZIKO ZERA"
2021eko uztailaren 23a
Soraluzerekin elkarrizketan.
SORALUZEN: "EUSKERA BIZIKO ZERA"
Norbait entzundako esaera duzu, baina, hain zuzen , nondik eta non jadoa dudan ez naiz oroitzen. Berdin da. Guk, Soraluzen, aurrerantzean, euskera biziko delakoan gaude, batipat, bertako Ikastolak gure amets eta itxaropenak berpizten dituelako.
Une honetan, Soraluze ere Ikastola oporketan aurkitzen da, baita Agustin ere. Jaialdiak direla eta, Zeruko Argian bertako berriak jasotzea interesgarri zaigulakoan beregana jo dugu. Baita presarik gabe, apal, patxadan eta sakokn erantzun ere.
"Sei urte badira 'Soraluzeko Ametsa' sortu zola, Ikastola jaio zela-esaten digu lehendakariak. Gure artean ere, Euskalerri osoan nabari zen giro eraginkorrak indar hartu zuen, eta beste zenbait herritan emandakopausoak jarraiki, Ikastola sortarazi zuen".
-Nor izan ziren, lehen lanaldi honi ekin ziotenak?
-Ikastolaren sottera, eta geroztikako zereginak zenbait erslakdub jatorrek beregain hartu zuten. Ez zen bakarka egin zezaketen lana, Talde barruan egin zezaketen lana, talde barruan eta elkarturik baizik. Horregatik, Ramon Arias, Iñaki Iñurrieta, Juanito Arrieta, Jaio Ezenarro, Ezekiel Iriondo, Enrike Usobiaga, eta abarrek, lanari ekin zioten. Lehenago aipatu dedanez, "Soraluze Ametsa" deitura ipiñi zioten.
-Ametsa hori, egia bihurtu dela esan ahal genezake?
-Lehen aipatutako taldeak ez zuen amets hutsa egin, lana ere bai, Errege-etxea deritzan aterpean eman zioten hasiera. Hogei umetxo baiño ez ziren Ikastolari hasiera eman ziotenak andereño baten ardurapean lanari ekinaz.
-Garai hartan ereindako hazia, gaurregun landare bihurturik ikusten dugu, noski.
-Bai aldaketarik asko ezagutu du Ikastola geroztik. Orain, hiru urtetatik gorakada umetxoentzat solaserako eta adin horrelako ikasketarako leku berezia dugu Errege-etxean. Hirurogeitamar umetxo dira bertan dabiltzanak. "N.ª Sra.de la Asuncion" deritzan ikastetxean beste lau kurso daduzkagu, titulodun lau andereñok egindako lanari eskerrak goruntz goaz.
Gure Jose Agustin hizketan ari zaigu. Bera dugu, eta taldearekin bat eginik, lehengok egindako lanari jarraipena damaion taldea. Egiteko latza, larria askotan, baina pozgarri. Gure Jose Agustin, kezkati eta pozik ikusten dudala esngo nuke.
-Ez nuke elkarrizketa hau gehiegi luzatu nahi, baina beste galderaren bat edo beste beharrean aurkitzen nauzu. Zein dira ikastola indartzen lagundu dutenak?
-Esan dudanez, Ikastola lan asko eta izerdi askoren fruitu izan da Langile eta babesle asko ezagutu du ikastolak. Udaletxeak leen momentutik bere laguntza eskaini zigun, eta laguntza ez ezik, lokala ere bai, berea bait da"Errege Etxea" deritzan etxea. Elizak ere bere kezka eta gogo ona erakutsi du, eta herri osoa izan da laguntzaile, langile, ugazaba, nekazari, guztiekikoak bere babesa eskeini izan diote Ikastolari.
-Halaz ere diru buruausterik izango duzue, bada...
-Bai, gainontzeko ikastolak bezelatsu, geurea ere zorpean dadukagu. Ikastola hazten dijoakigu eta gastuak gehitzen. Orain artean, bosteun soziok emandako laguntzari eskerrak iraun ahal izan dugu, eta aurrerantzean ere erantzun osoa aurreratuko diguelakoan gaude. Ikastolarekiko kezka guztiona da, eta denon artean bere egitekoa betetzea lortuko du.
Badu itxaropenik Oregi jaunak. Diruaren arazoa larria izanagatik, erria ongi ezagutzen du, eta orain artean emandako erantzunak itxaropenez betetzen ditu bere buru-bihotzak geroari begira.
-Eta geroari begira,zein dira zuen asmo nagusienak?
-Geroari begira "Enseñanza General Basika" derizten kursoak egin ahal izatea da gaurregun gure helbururik nagusiena. Geroari begira, jarraipena ematearren, beste zenbait erritako ikastolekin elkarturik jarraituko dugu, baina oraingoz badugu lanik askolehen esandako urte horietako ikasketak gertutzen. Halaz ere, umetxoekin, txikien diranekin ere jarraituko dugu eta Udaletxeak, oraindano erakutsi izan duen esku zabala ere agertuko digulakoan gaude.
-Errege-etxea botatzera doaztela entzun dut...
-Bai alaxe da, eta beste lokalaren bat erabili ahal izteko Udaletxearen laguntza espero dugu. Beraz lana bi mailatan eginaz jarraituko dugu: txikien diranekin eta E.G.B.ikasketa egiten ari diranekin.
-Zer da zure lan neketxu ontan pozik haundiena eman dizuna?
-Andereñoek egiten dute lana. Gure kezkak, gure egin ahalak hutsean gelditzen dira, andereñoen lana osatzen ez baditu. Horregatik pozgarri egiten zaigu andereñoen lanarekiko zioa, ilusioa eta eskaintza osoa, erderaz esan ohi dugun "dedikazioa".Beste aldetik ere, ez nago neu bakarrik. Lanean talde barruan eta elkarturik ari gera, taldeak ematen duen indarrak eragozpenik haundienak ere garaituko dituelakoan ere gaude.
Ez du arrazoirik falra Jose Agustinek. Direktibako talde on bat, andereño talde on batekin elkartuz gero, lanik asko egitera iritsiko dira ez dudarik egin.
-Azkenik irakurleei zer esango zeniek?
-Lagundu diguten guziei gure esker ona agertu nai nieke. Aurrerantzerako, gure itxaropena eurengan finlatua dagoela adierazi, eta besterik ez.
Guk ere esker onez eta itxaropenez bukatzen dugu gaurko elkarrizketa. Orain opor andian atseden artu eta gero, prest bait dago lanari kementsu ekiteko. Eta berriro, asierakoa gogoan hartuaz bukatzera noa: Soraluzen, Euskera, biziko zera


GaiezHizkuntzaEuskaraHerri elkarSoraluzeko