argia.eus
INPRIMATU
LASARTEKO EMAKUMEAK
2021eko uztailaren 23a
Lasarteko Guraso Elkartearekin elkarrizketan.
LASARTE
LASARTEKO EMAKUMEAK
Emakumearen Arazoaz Jabeturik, Lan Eta Lan
Lauren bat urte izango dira Lasarteko Guraso Elkartea emakumeentzat itzaldi bereziak antolatzen asi zela. Bere diru-indarrak neurtu ondoren Aurrezki Kutxa Probintzialari eskatu zion laguntza eta oraindik eusten dio beren ekintzari. Eta ez eutsi bakarrik, bai eta asmo berririk asmatu ere.
Gauzak horrela, Lasartear emakume gazte batekin itzegin dugu.
–Zerk eraginda asi ziñaten emakumearen aurrerakuntza lan honetan?
–Lasarte erri berria da zati aundi batean behintzat. Emakume ezkonberri asko eta asko bizi zirala hemen ikusi genuen. Guraso Elkarteak bultzatuz ekin genion lanari. Badakizu: gizonak lanean diran bitartean emakume asko gelditzen giñan errian aurrak zainduz eta etxeko lanak egiñaz. Eta pertsona giñan aldetik eziketa gehiagoren beharrik bagenuela-ta, lanean jarri giñan.
–Zer lanetan?
–Batez ere itzaldiak antolatzen illean bi asteartetan emakumezkoentzat eta illean behin gurasoentzat, hau da, senar-emazteentzat. Emakumeenak arratsaldean goiz izaten dira, eta gurasoenak illunabarrean.
–Zenbat joaten zerate itzaldietara ?
–Asieran berrehunen bat emakume, nahiz eta orain ehunen bat izan. Gurasoak ere ehun elkartzen dira, gutxi gora behera.
–Gogoz joaten al da jendea?
-Bai. Asieran beti izaten da gauza berriaren dei berezia. Baiñan orain, urteak pasa ta gero ehun bil tzea ere zerbait da.
–Zer gai erabilli izan dituzue?
–Aurtengoak esango dizkizut: "Eziketa Lege berria", "Janariak nola antolatu", "Sexu-ezibidea" "Ezkontza kristau aldetik begiratuz","Guraso arduradun izatea", "Gaztetxoak", "EIiza gaur".
–Eta nork itzegin dizue?
–Maixu batek, Busca Isusi, Ayestaran, Pagola, Muxika jaunek...
–Erderaz, noski?
–Bai. Lasarten euskeraz ez dakien jende asko dago. Baina hala ere euskaldunok beste zerbait nahi genuen eta ikastolan izan ditugu itzaldi batzuren batzuk umeen eziketari buruz eta kultura gelak.
Lehen aipatutako itzaldietara erritarrak baiño gehiago joan izan dira kanpotarrak. Hemendik aurrera badugu ikastolan jarraitzeko asmorik.
–Pozik al zaudete itzaldi hauen ondorenakin?
–Gauza batez jabetu gera oraindik orain. Alegia, kanpotar hauen artean batez ere ezjakin aundia dagoela eta oiñarri oiñarriko gauzak ere ikasteko dagoela jende asko, garbiketa eta osasun kontuan batez ere. Datorren ikastaroan auzoz auzo antolatuko ditugu –hori nahi dugu behintzat- itzaldi oiñarrizkoak.
–Erraza izango al da lan hau?
–Ez. Batez ere areto edo lokal arazoa sortzen zaigu bizi-bizi; ez baitago biltzeko lekurik auzó guzietan. Baiñan erriko jendea, hontan ere, ahal duan neurrian, portatuko zaigulako esperantza dugu.
–oOo–
Aurrera bada, Lasarteko emakume langilleok! Euskal Erriko erri guziek horrelako gogorik balute... Zorionak eta eutsi bai emakumeen eziketari eta bai euskaldunen errietan euskaldunen izkuntzari.
FLORENTXI.
13

GaiezGizarteaHerri mugimGuraso Elka