argia.eus
INPRIMATU
Herriz herri olerkeri zaharraren arima berpizten
2021eko uztailaren 23a
Oskarbiri elkarrizketa.
OSKARBI
Herriz herri olerkeri zaharraren arima berpizten
Nork ez du ezagutzen OSKARBI abestaldea Euskal Herrian? Herriz herri, plazarik plaza, bazterrik bazter ibilli ohi da abestu eta abestu.
Badu herri zahar kantari eta bertsolariaren sena zorrozteko eta odola berotzeko adurra. Ez du guk esan beharrik izen horren jabe izateko.
Baiña halaz guziz ere talde honen amets eta lanen berri eman nahi genieke Z. Argiako irakurleei. Ez da lehenengo aldia. Ez dedilla azkenekoa ere izan.
Has gaitezen, beraz, OSKARBI zirikatzen.
–Z. Argian azaldu ziran "OSKARBIREN" hasierako berri batzuk. Drdudanik orain arte egin duzuen bidearen berri eman nahi genduke, gaurkoan. Zenbat urte igaro dira hasieratik honera?
–Gauza asko gertatu dira Z. Argian gure berri ermanaz agertu ziran lehen lerrokada haietatik gaur arte. Denak aipatzea luze joko ote duen dugu bildur. Gauzarik interesgarrienak, kezkatienak eta itxarongarrienak gertatu dira. Herri txikiko kantariaren gisa behin eta berriz bide beretan ibilliak gera. Jende asko ezagutu ahal izan dugu. Euskal Herriko biderik bazterrena ere ezagun egin zaigu. Zuberoko kantutik hasi eta Bizkaikera heldu, Lapurdikotik Gipuzkoakora, Nafarroaketik Nafarroa Beherekora, Etxahun Barkosekotik Etxahun Hirurikora, Xenpelarrengandik Elizanbururengana, Salaberri, Azkue, Aita Donostia Eta oraindik ere harriturik geratzen gera gure herriaren bazterren bateko kanturen bat entzuten dugunean. Amaitu eziñezko ikasketa. Logale izan gera maiz. Amets egin nahi izan dugu. Barrukoi izan gera, herriz herri, plazarik plaza, mirakuluaren billa. Bost urteak laburrak izanarren, luze jotzen dute zerbait itxoiten gaudenentzat.
–Zer lan egin dituzue ordundik honera? Zer jaso duzue herriaren aldetik, arte aldetik? Zuen burua, talde bezala heldua arkitzen al duzue?
–Gure esperientzia ez da haundia oraindik. Kantari goaz guretarrekin elkartuz. Gure herri-miña agertzen, maitasan eta zuzenaren egarria zabaltzen saiatzen gera batzutan erreguz eta besteetan bortxatuz. Bihozmindurik geratzen gera askotan gure abestiren batek entzuleren bati bihotza ikuitzen dionean eta negarkeratzen duenean. Hauxe nabari dugu bideetan barna gabiltzanean: gero eta gehiago eskatu behar diegula geuren buruei gure eginkuzana jator betetzeko. Gauzak ondo egiñak nahi ditu herriak. Ez dago txantxetan ibiltzerik. Olerkitik kantura murgildu beharrean gaude. Adinekoak ere ikastelak beharrezkoak ditugu gureak ez diran izaera eta erari gogor egiteko eta nahasmendu hontan gure ohiturei atxikitzeko. Taldean sinesten dugu, gauzak egiteko gorputz bat ematen bait du. Taldeak tinkotasuna dakar berarekin eta norberaren kritikalari egiten da.
–Zer lan egiten ari zerate orain?
–Ez gaude lan bakar bati lotuak. Diskak, kantu berriak, olerki berriak... osatzen ari gera. Ez dakigu nondik aterako geran, baiña osatu beharra dankagu. Aurrerarontz jo nahi dugu.
–Herriak nola hartu izan zaitue, hasieratik honera? Nor izan duzue maixurik onena?
–Oso ondo hartu gaitu beti. Herriak badaki ongi aski bereak eta beretarrak gaituala. Beragandik ikasi dugu. Berak erakutsi digu guztia. Denek erakutsi digute, abeslariek, bertsolariek, idazleek... hizketara hurbildu zaigun edonork Folklore abeslari izan nahi duen batek ez du iñoiz ere ikasketarik amaitzen. Guziengandik ikasten du asko eta ikasi ere hala egin behar du guztiengandik.
–Zein herritan ez duzue oraindik abestu? Irten al zerate Euskal Herritik at?
–Herri askotan izanak bagera ere, oraindik beste asketara ez gera joan. Iritxiko gerala uste dugu hauetara ere. Erbestera atereak gaituzu. Zaragozako ikasleentzat abestu dugu behin eta berriz. Hueskara ere helduak gera. Kanpora atera beharra sumatzen badugu ere horrek asko bildurtzen gaitu. Gu gera une hortan abeslari, baiña entsuleak badakite herri baten ordez ari gerala eta herriari entzuten diote gure bidez. Horrek ikara sartzen digu. Gaizki egingo ote dugun herriaren ordezkotza iruditzen zaigu. Zama haundiegia da hori gure bizkar ahulentzat.
–Zer asmo dituzue hemendik aurrera?
–Aurrera jarraitu. Beti ikasten jardun. Herriaren musikaz eta izaeraz jantzi. Olerkari zaharraren arimaz jabetu. Egun illun hauetaho argi izpiz baliatu. Zahar-hariari eta arnasari helduz beti aurrera jo gal ez gaitezen.
Eskerrik asko OSKARBI. Jarraitu aurrera herriaren ona eta sena esnatuz eta billatuz. Inguratuko zaltuzte behin baiño gehiagotan ekaitzek eta erasoek, baiña ez ahaztu herria ere ekaitz eta eraso artean bizi dala. Abestu herriaren pozak eta atsekabeak, abestu herriaren gertaera eta kondairak, abestu herriaren izaera eta dohaiak. Abestu herriaren pekatuak, oihuka maitasuna, ederra, zuzena eta askatasuna.
.Kattalin ttirun ttaron
Kattalin arine
Zeinbana saltzen duzu
Dozena sardine?
Hamalau marabedi
Prezio jakine
Nik eztut behar eta
Jarraizu aitzine
Haratzate honatzate
Artua jaten duzuen
Paderan bustie
Kattalin ttirun ttarun
Kattalin erosoko
Mandatutxo bat diñat
Elizondorako
Elizondon zer nahi dun
Nik egun itea
Zapi bat bururako
Enetzat hartzea
Burutsik gelditu zen
Pentzean andrea
Kattalin ttirun ttarun
Kattalin arine
Kattalin ne bihotza
Garbitu arpegie
Honatzate haratzate
Kattalin ttirun ttarun
Kattalin arine..
ERRIALDE
1

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOSKARBI
EgileezHERRIALDE1Kultura