argia.eus
INPRIMATU
Euskerazko lilurgiaren arnas eta eragile
1972ko maiatzaren 21
Piabres Andiazabal-ekin elkarrizketan.
PIABRES ANDIAZABAL
Euskerazko lilurgiaren arnas eta eragile
"Aldareko Liburu" berri eta bi kaina ikusi dugu bestaldeko elizetan, Aldarea beti liburuxkaz betea ikusten ohituak gaude hemen Han, liburu lodi eta egokian bildurik ikusi ditugu aldarean behardiren guztiak. Hizki handi eta garbiz argitaratua dago
Lan izugarri hau Piarres Andiazabali zor dio Euskal Herriak. Ehun eta hogeiren bat bakarrik izanik euskal-parrokiak, ez zitekean irakorlan argitaratu. Makinaz idatzi du dena, hasi eta buka.
Lan honi eskerrak, euskeraz egin aha lizanen dute -liturgia bestaldeko ehun mila euskaldunek.
–Eskutan daukazu "Aldareko liburu" berria. Gure irakurleek jakin nahi lukete zer den.
–Liburu hori da Missale Romanum berriaren itzulpena. Elortan arkitzen dira apezak mezan erraiten dituen otoitzak; irakurgaial, dakizun bezala, berez dira beste,liburu batzuetan. Lehengo Aldareko liburuan bezalatsu banatuak dira otoitz horiek: Igandetako mezak, Abendu, Garizuma eta Bazko garaiko astelegunetakoak, hori da lehen partea. Bigarrenean ditugu egunoroko mezaren zatiak, hala nola prefazio eta Esker onezko otoitzak. Hirugarrenak Sainduen mezak dauzka, bereziak eta egunerokoak. Gero Sakramenduetako mezak. Elizaren eta munduaren beharrentzat, debozioneko mezak eta hilen mezak.
–Zer da bada berririk liburu hortan? Lehen ere gai horiek guziak arkitzen genituen.
-Ganza berri asko bada hor. Otoliz gehienak bereiztatuak izan dira, eta berri asko sartu dute. Guretzat bederen berri direnak, Elizaren liturgiako liburu zaharretan arkitzen baitziren, Leon eta Gelasio aita-sainduen oteitz-liburuetan batez ere. Berrienak dira E1izaren eta munduaren beharrentat eratuak izan direnak: otoitz orien oinarria edo sustraia Batikaneko 2gn Konzilioko erakaspenein arkitzen dugu, bai Populorum progressia eta helako dokumentuetan ere. Missale berriaren egileek nahi izan daukute aukera handia eman gure oteitzendako, gertakari berezi askorentzat otoitz bereziak emanez. Badira oteitzak herrien aukeratzearen alde, edo herrien agintariak bilduak dauden egunen otoitz egiteko.
~Lan hori nola egin duzue?
1970eko udaberrian agertu zen-Erroman Missale Romanum latinezkoa Gu haren itzultzen hasi ginen urte hartako udan, eta urte .osoa iraun du nonbeit han itzul-penaren lanak. Astero bildu gira Donostiako Semenarioan. Z. A.-ren -irakurleek dakiten bezala, lan eliz.barrutietako talde bat gira, bost Gipuzkoatik hiru Bizkaitik, hiru Nafarroatik, eta beste bi Ipar Euskal Herritik Batek egiten du itzulpen bat eta denek taldean haren lana aztertzen dugu.
–Batasunerat irixten ote zirezte?
–Badu sei urte hasi ginela itzul penak elgarrekin egiten. Lehenik mezako "Canen" oteitza, eta esker onezko oteitz berriak itzuli genituen. Badu lau urte bete, astero-astero ari girela. Hasieran neke, eta luze ginabiltzan, hain dira euskalkiak desberdinak. Orai errexkiago ari girela, ez da dudarik, elgarren euskara hobeki ezagutzen baitugu. Bertzalde batasuna da gure helburua, hortan ez da dudarik Bainan batasun osorat irixtea, besterik da. Gure itzulipenetan hiru maila arkitzen ditugu. Lehena eguneroko otoitzak, batez ere herriak erraiten eta kantatzen dituenak. Horietan dugu batasunaren maila gorena; ikus: Gure Aita, Aintza zeruetan, eta abar. Kantu horiek badituzte bertzalde bere doinuak, berdinak Eskual Herri guzirako. Bigarren mallako batasunean ezartzen ditut Aldareko liburuko oteitzak; hemen batasuna ez da hain hertsia, nahiz gehienetan arras hurbil ibili giren. Huna otoitz bat:
Jainko Jauna,
lege zaharreko opari guziak
beren boterat
ekarri ditutzu Gurotzeko opari
bakarrean
Onhar-zazu eta saindu egin
zure zerLitzari leialen eskaintza,
Abel-ena benedikatu zinuen
bezala:
baketxak zare goresteko eskaini
duena
denen salbagarri itzan dadin.
Hemen hitzak berdinak izanen dira denentzat, ortografian bakarrik aldaketa batzu.
–Eta irakurgaiak?
–Hauk hirugarren maila: desberdintasun handiagoa dela aitortu behar dugu; galak haita eskatzen baitu.
–Bainan, ez ote duzue itzuipen bakar bat egiten?
–Bai. Bat, denenizat berdina, eta gero hortan aldaketa ttipi batzu sartzen ditugu, guk, gure aldeko, Beloken biltzen garen taldean. Zergaitik diren aldaketa oriek konpreni-errexa da. Ez dugu ahantzi behar, ez garela gende argituen astiro irakurriko duten liburu baten egiten ari. Bainan erriak behin eta laister (eta ez beti ongi, irakurle guztiak ez bait dira onak) adituko duen ototz edo irakurgai batzuk ditugu prestatzen. Errexki ulertzeko eran itzulia behar du gure lanak, eta beraz ez ditake entzuleak eta apezek erabiltzen ohi duten euskaratik urrutiegi izan.Gainerat ez dira beti gai errexak.
Halere, iduritzen zaut, eta ez naiz bakarra iritzi hortakoa, batasunari buruz urrats handiak egin ditugula. Zonbaitek erraiten dautate gehiegi deita. Beste batzuek ez dela aski; zoaz zu jakiterat nun has eta nun geldi Ni, ere aldetik, beldur naiz gehiago egin baginu, anitzek bazterrerat utziko zuteita gure lana.
–Eta inprenteko lana nola egin duzue Hortan ere badu zuen lanak bere berezitasuna.
-Bai, badakigu ipar euskal herrian, ez garela ehun mila euskaldun. Ehun ta hogei bat parrokia. Horregatik ez ginen gure lana iratorla bati emaitia asmatzen ala ere. Hargaitik dena makinaz kopiatu dugu, eta gero Beloken gure kopia haunditu eta "offset"-ean inprentatu.
-Liturgiako lanak aipatzean, beti Beloken izena arkitzen da.
-Bai, Beloke beti gurekin izango degu, Liturgiaren berritzearen hasieratik orain arte egin ditugun lan guzietan. Elkarrekin eskuz esku arizan gara beti lanean eta goraki aitortu behar dut haien laguntza gabe, eta bereziki aita Iratzeder gabe ez ginuela egin dugun guzia eginez.
–Nolako arrara egin zaio liburu horri ?
–Liturgia euskaraz egiten duten parroki guziek hartu dute. Berrehun ale atera ditugu eta oraindik ehun ta berrogaoi ta hamar salduak dira.
–Eta orai? Zer lanetan ari zirezte ?
–Astelegunetak irakurgaiak itzultzen ari gira urte hontan guzian Azkenekotan gira eta gero geldituko zauzku sainduenak. Laster agertuko ditugu ere hilletarako oteitz berriak, beren doinu berriekin, hauk ere denak berdinak Eskual Herri guziko Gure musikalari eskualdanek lan ederrak eratu dauzkigute.
-0O0-
Zalantzarik ez dago, kristautasunean ez ezik, euskeraren etorkizunean ere baduela liturgiak zerikusia. Lehen aldean euskera asko entzuten du euskaldunak elizaren barruan. Euskeraz entzun dezake, astero, ordu erdiko lehengo latin-jasa.
Ordu erdiko edo hiru ordu laurdenetako saioa entzuten du euskaldunak euskeraz astean behin. Hitz osoak, hitz eta aditz joko berriak, eta hain bereak ez dituen era ezberdineko esaerak entzuten eta irakurtzen ohitzen eta ikasten ari da poliki-poliki, ohartu gabe.
Batasuna da zuen helburua ere.
Hasieran eman ez zenituzten pausoak ematen ari zerate orain. Horregatik ez al diteke argitara itzulpen bakarrean liturgi osoa? Ez ote gera elizgizonok, herriari egin behar zaizkion aldaketatxoak, irakurri ainean, egiteko gauza? Apaizak daki herriaren berri, zer dakian eta zer ez. Edo mako artean ipini ditezke euskalkietako aditz-jokoak.
Dena den Euskaltzaindiaren erabakien arauetara argitaratu beharko litzake. Batasuna ez dago egina. Egiten ari dan zerbait dugu. Jo batasun bide hortatik. Idazkera kontuan ere ez dago herriaren aitzakirik, euskeraz analfabetoa izan ez ditekeen apaizak irakurtzeko egina bait dago gehiena.
Lehentxeago edo geroxeago Euskal Herriak eskertuko dizuen lana egiten ari zarate. Jarrai aurrera.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaItzulpenginItzultzaile
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazANDIAZABAL1
EgileezHERRIALDE1Kultura