argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako kanta zaharren adar berriak aroitara eman ditu
2021eko uztailaren 23a
A. Apat-Etxebarneri elkarrizketa.
A. Apat-Etxebarne Jaun Euskaltzaina
Nafarroako kanta zaharren adar berriak aroitara eman ditu
A. Apal-Etxebarne izena aski ezaguna da euskal irakurleen artean: Aingeru Irigaray idazlearen izen-ordea da. Euskal aldizkari askotan idatzi eta idazten du, aspalditik: "Euskera", "Egan", "RIEV", "B.A.P.", "Principe de Viana", "Fontes Linguae Vasconum", "Diario de Navarra " eta abar.
Azkuek izendatu zuen euskalzain 1942 garren urte inguruan. Larreko idazle ospetsu zenaren semea da Bidasoako Bera erriko Alzate auzoan sortua; sendakin ikasketak Barcelonan eta Freiburg-en egin zituen.
Bere lan askoen artean, aipagarri, liburu hauek dira: PRIMITIAE LiNGUAE VASCONUM (1947), alemanetik itzulikatua), EUSKALERRIKO IPUlÑAK (1957), PROSISTAS NAVARROS (1958), POESIAS POPULARES DE LOS VASCOS (1962, itzulpena), ERBEOZO DE LITERATURA EUSKERICA PROFANA; eta orain agertu den NOTICIAS Y VIEJOS TEXTOS DE LA LINGUA NAVARRORUM (1971).
–oOo
–Zerk eraginta idatzi duzu «Noticias y viejos textos de la Lingua Navarrorum»?
–Ene liburua argitaratu dut [Donostiako Caja de Ahorros delakoari esker lehenbizi] euskal Izkribu zahar eta gutti ezagun diran batzu, euskaltzaleeri eskeintzeko. Liburu horretan irakur ditazke, Nafarroan arkitu ditudan kanta zaharren adar berriak (Ursua, Atarratze, Yoyak. ), aurren jostetak, sorginkeri eta aztikerizko pasadizoak, eta beste.
–Gauza asko galdu al da euskal folkloretik?
–Behialako euskal folkloretik galdua izango dala zerbait, uste izatekoa da, baiña gure gurasoen den borarainoko asko bildua dagoela esan genezake, Iztueta, Webster, Vinson, Herelle, Azkue, Donostia, bai eta Barandiaran eta beste biltzaile nekagaitzeri eskerrak. Euskerazale jakitun horien uzta geitza izan da, liburu pitxietan publikatua gehiena. Gure literatura pobrea dala diote, baiñan autore horien obra aberatsak euskaltzale gehienek ez dituzte ezagun. Altabada, hor datza nere ustez, euskaldunen histori~ erritarra eta hortxe daude literatura landu baten iturburu sakonak. Autore horiek bildu dituzten Romanze eta elezaharrak ordea, eztira orain gutiziatuak.
–Kultura alorrean, zer eman dezaioke gaur Nafarroak Euskal Erriari ?
–Kultura alorrean, bizpairu aldizkari tinkoak edatzen dira hortik Euskal Erri guztiraiño [«Principe de Viana», «Fontes Linguse Vasconum», «Cuadernos de Etnologia». Eta Nafarroako Diputazioak, berandu bada ere, legepeko euskal eskolak, ikastetak, ireki ditu dozena bat errietan, Altsasu-Elizondotik as eta Abaurregaina eta Yaurtako punturaino. Azken alderdi baztertu hontan egundaino ez dugu holakorik ikusi. Asi berria da saio hori eta ezin esan iraupen luzea laudagarri horiek, alde horieteko aurroeri, berteko1euskalki ederrean (AIZKERA liburuxka (Azkuek) eta Azkuek berak hor bildu ipuinak egokiak lirake) diala ariketak emango segur gaude; hala beren guraso euskaldunengandik ez dira aurrak urrunduko.
–Gure historia behar aina erakasten dela uste al duzu euskal ikastetxetan?
–Euskal Erriko historia, den bezala irakatsi behar dela nago, eta ez nahiko genuken bezelakoa. Kontuan artu behar da, Nafarroa beti bazter dabillela gauza askotan eta indarka edo bortxara eztala lu eskualdeen Elkargo batera bilduko, nahi genuken berain erraz.
–Euskal Historiak ez ote luke katedraren bat.merezi gure goi-mallako eskoletan?
–Historia-katedra batez hemen ezta iñor axolatzen, «Letras» delakotaz bezala; bainan Galiziako Instituto guztietara, emeki eta espanturik gabe literaura galaika-ko bereartako irakasleak sartu dituztela badakit; horretarako izpiritu landua behar da, gure artekoa baiño areagoa.
–Zer esango zenduke gaurko euskal literaturak?
–Gaurko literatura asko edatu da; liburu berri batzu ongi ulertzen dira gai berriak erabiliarren; garaipen hau ezin da gutietsi. Beste autore modernoen liburuak ez dira aise xilatzen; euskeraren jos.izangu duenez. Horretarako maisu egiten duten apez kera eta itzuliak galduaz daude, gaiak ere biharriak eta erderari sobera lotuak. Idazle batzuk ahanzten dute, gure iztegia bali dela zenbait gaietarako, bainan ez besteendako; nehurria ez da galdu behar. Galesezko ikastegietan ere, zenbait gai inglesez irakasten dute.
–Nola ikusten duzu euskera batuaren egoera eta zer bide jarriko zenituke ikas dedin?
–Gai hortaz deus ez esatea obe; jendeak suminduak daude. Farregarri ez agertzeko, tarte luze batez eztabaia guztiak ixildu beharko dira. Idazkera bateratua beharrezko da zenbait gaietarako (irakaskintza e.a.) baina euskalki bateratuan ere idatzi behar da, gai arruntetan. Bitartean, idazle bakoitzak ongi dakien euskalkian izkiria dezala; hortan ere indar bat egiten ahal da batasun aldera, joan den mendeko idazle oneeri jarraituz; beste euskalkiak irakurtzen saiatuz ikasten da idazkera batua. Aldizkarien irakurgaietan, bi eratako grafiak onartzen ez diran bitartean, Z. Argian egiten duzuen. bezala, uste dut euskera idatziak ez duela bururik altxatuko.
–Euskaltzaindiak alfabetatze kanpainaren buru egin zaitu. Zer elburu ditu zuen lanak?
–Altabotatze delako erakundea, Euskaltzaindiak abia arazia da euskalduneeri euskeraz irakurtzen irakasteko. Erderaz irakurtzen jakinarren euskaldun arrunta ezta gai bere izkuntzan gutun bat idazteko. Orainarte Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki alfabetatze taldeak asko ugaritu dira; errietako talde horiek, legez moldatu ikastaroetan (astean bizpairu orduz, ilabete baten iraupenean gutti gorabehera) edozein sartzeko atea zabalik dago. Talde geienek Euskaltzaindiak onartu ariketek segitzen dituzte; aldian behin, alfabetatzearen itzalean irakurtzez landako irakasketak sartu nahi izatea gerta leike, bainan zeregin hau ezta Euskaltzaindiaren egitekoa. Beste aldetik, gisa horteko ikasgaiekin dena ondatzeko arriskua nabari da. Behin baiño gehiagotan azaldu izan dira klase horietan erabiltzen diran irakurgaiak; autore zahar eta modernoetatik aukeratu zati errez eta atseginak. Autore zahar horiek ezin utzi ditezke, izkuntza garbia menderatu nahi bada. Euskalki propiotik asten dira ikastaroak, gero ondoko euskalkira pasatzeko edo euskalki bateratu hortara, honetarako gai baldin bada irakaslea.
–oOo–
Oneraiño, Irigaray jaunarekin egin dugun elkarrizketa. Nahi duenak gauza asko uler ditzakela uste dugu, lerro artean. Euskal kultura alorrean odola darioten zauriren batzuk ikutu baitira emen.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaBesteak
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazAPAT-ETXEB1
EgileezHERRIALDE1Kultura