Euskal Herriko marinelei elkarrizketa.
Arrantzaleak lehorrean itorik
euskal herriko marinelekin izketan
Bai polita dela itsasoa denbora pasa dabiltzan udarazalentzat, eguzkiaren beroa artzera ondartzan joaten den jendearentzat, zenbait margolari eta olerkarirentzat, baiña zeiñen zakarra den ortik bizimodua atera behar duten guztientzat.
Erritik eta etxetik urruti gizonezko utsez osaturikako talde txikiko lagunarte geldoan, erosotasun gehiegirik gabeko ibillia, itsaso arroaren atzaparretan, gizon lantzeko egokiera aundirik gabe, lanerako ordu jakiñik gabe, biziera latzean ogia irabaziz.
Alaz guziz ere itsasoaren beharra, gure arrantzaleak bizitzeko. Eta itsasoa arraiñez urritzen. Arraiña azokan merkeagotzen. Bizimodua garestiagotzen. Madrillen arrantzaleak bere arazoa zuzendu nahirik
–Madrillera joanak direla zuetako batzuk jakin dugu. Ontzi-]abeen eta arrantzaleen arteko auzi-mauziren bat al duzue?
–Ez, ez, beste arazo bat daukagu esku artean. Ontzi-jabe eta mariñel, guztiok, daukagun arazo larri bat. Ezin biziaren arazoa Jakiña, gu bajurako arrantzaleak gaituzute. Gu ez gera lehorretik urrutietara joaten. Gu itsas-ertzean ibilli ohi gera.
–Zergatik da oraingoan ontzijabe eta mariñelentzat arazoa berdiña?
–Gu, bai batzuk eta bai besteak, arrantzatik bizi gera. Erdira egiten dugu ateratzen dugun etekiña. Ontzi-jabeak artzen du erdia. Beste erdia, berriz, arrantzaleon artean banatzen da. Eta Jakiña zer banaturik ez bada biok galeran, bai ontzijabea eta bai arrantzale seilla.
–Eta ori goitik ezarritako lege bat duzue ala zeuron arteko ohitura on bat duzue?
~Au ez da geitik bebera ezarritako lege bat gure arteko ohitura bat baizik. Jakiña ontan izan da azken aldi ontan aldaketatxo bat. Ez dugu lehen bezala erdia eta erdia egiten Erdia baiño zertxo bait gehiago artzen du gaur nagusiak, ipintzen dituen aurrerapenengatik. Nagusiak % 55 eta guk mutillok, berriz, % 45 jasetzen dugu. Izan zuen gorabehera onek seguroak erabakitzeko iskanbilla artan bere garrantzia. Baiña oraingoz auzia ez da seguro kontuan ez eta nagusi langille arteko gorabehera ere.
–Zer gertatzen zaizue beraz? esaiguzute, mesedez.
–Zuek badakizute gauza guztiak garestitzen ari direla. Urtetik urtera goruntz deazela. Gorontz ja
nariak, goruntz etxeak, goruntz jantziak,goruntz guk behar ditugun itsas tresna guztiak, goruntz Estaduakekiko erantzunbeharrak. Guk saldu behar dugun arraina, berria, beruntz doa. Merkatzen hari da beste gauzen neurriak igotzen joateko ordez. Bataz beste 30,50pezeta egin zuten guk saldu genituen arrainak 1969-ean. 23,26 egin dute bataz beste 1971-ean. Asko dira beren ontziak utsean saltzen ari direnak.
–Nola konpontzea uste duzu arazo eta kinka larri au?
-Egin genduen bizkaitarrak gipuzkoarrak batzar bat Bilboan gai ontaz, orain dela hamabost bat egun. Baina oso eskola gutxikoak gera gehienok eta arras baztertuak gaudenez gero oso piakaiztuak aurkitzen gera eta ez da erraz iritzi berdinera iristen. Dena den orain Madrillen arkitzen da talde bat denon izenean gure egoera azaltzeko. Ez dakigu ezer konponduko den. Madrid oso urrun dago itsasotik
–Ostera lehengo galdera egiten dizuet Nola demonio ateratzea pentsatzen duzue egoera goibel ontatik?
–Guk gure lanari eskerra ematea nahi genduke gizarteak. Beste ganzak goruntz dijoazten neurrian, arraiña ere goruntz joatea, alegia Arraiñak ere diru egin dezala. Baiña ortarako arrain-industria bereganatu beharko genduke. Zoritxarrez beste batzuen esku dago industri au.Eta jakina guk hoiek jarritako neurrian saldu behar arraiña. Guk lana egin eta beste batzuk aberastu. Ortarako, ordea, diru laguntza aundiagoa beharko genduke bajurako arrantzaleok. Eta dauden izpiak ere, ordea, askotan arrantzale ez diran beste batzuen eskuetara joaten dira.
-Arraina urritzen ari dela euskal kantauri itsasoan esan digute. Egia al da?
-Bai, zoritxarrez, egia da, Bizkai eta Gipuzkoa aldean behintzat asko gutxitu da. Ez al dituzue itsasontziak kaian ikusten, loturik, ia negu osoan, hiru edo lau hilabete? Arrastekoa ere asko ondatzen dute, baina ortaz gainera ibai zikinetatik datorren pozoiak ez die bizitzen uzten itsas ertzeko arraiñei.Eta negua luzea da geldik egoteko. Sei bat mila pezeta kastua dauka egunean geldirik dagoen itsaontziak. Ontzia ondatzen joaten da geldi egotean. Berdinak dira seguroai eta diru etxeei erantzun beharreko zamak. Berdinak familiaren premiak... Orregaitik zerta-arta mugitu beharko genduke negu .luzean geldirik egoteko ordez. Ez dute arrastera joan direnak eta kanarias alde jo dutenak gehiegi atera, baino ezer baino hobea da bere piskean.
–Ez al zaizue iruditzen elkartu egin beharko zenduketela euskal arrantzaleok?
–Behar beharrezkoa zaigu, baiña ez da erreza. Ez gaude denok ere egoer a berdinean. Lapurdin arrain asko dago.Baina han lehorretik 6 mila urrun ibili behar dugu. Euskaldunak gera denok bainan haiek ere berenari begiratzen diote eta gaurkoz oso frantsestuak daude gaiñera gahienak. Ezjakintasuna ere haundia dago gure artean. Ez ditugu gauzak argi eta garbi ikusten. Ori lan luzea da ertz zaila, baina egin beharrekoa.
-Zeuron gogoz ala deriorrez joan ohi zerate itsasora lanera?
-Antxe ezagutu genituan gure gurasoak eta gu ere aruntz joan ginan. Ez genuen biziera hoberik eskuratzeko egokierarik izan. Bizi beharrak eramaten gaitu itsasora. Baina ez genduke geure semeentzat ala gertatzerik nahi. Itsasoan ez dago etorkizunik, bajurako arrantzleentzat. Ez du semeak arrantzale izan behar aita ala delako, gogozko eta etorkizunezko lana duelako baizik.
-Bia, haundiak izango dira zuen elkartasunik eza, zuen ezjakintasuna, bainan ez al zaizue sakonago arazoren bat badaukazutela iruditzen?
-Bai arrantza erakunde guztia daukagu aldatu beharrean. Zaharkiturikako erakundean ari gera lanean. Berritu beharrean gaude arrantzarako moldeak. Ez gindezke kaira etorri eta eskeintzen diguten neurrian arraina saltzen jardun. Goitik behera aldatu beharrean gaude gure egitura guztiak.Baina hortarako denok bilduko gaituen erakunde bat beharko genduke. Diru laguntza haundiagoek beharko genituzke eraberritze hortarako. Arrantzoa ez ezik salmenta ere antolatu beharko litzake. Arraina industria ere eskuratu beharko genuke.
Pozgarri da arrantzaleokin itsasertzean berriketan jardutea. Zuen kaietan taberna txokoetan zeurok ekarritako arrain goxoak jatea. Ez da hain erraza zuen arazoetaz kezkaturik,zuetaz arduratzea. Baina geure ustez zeurok egin behar duzuen burruka dela derizgioku zeuron arazoa zuzentzea. Inork ez dizute jaramonik egingo isilik bazaude. Inork ez zaituzte aintzat edukiko elkartzen ez bazerate. Ez zerate argituko buruak argitzen ez badituzue. Eta elkartu ezik ez dituzute zuen arazoak zuzenduko.
ERRIALDE
1