Jose Maria Basabe, Biologo Antropologoari elkarrizketa.
Jose Maria Basabe, Biologo-Antropologo.
EUSKAL ANTROPOLOGIA IKASI DU BEREZIKI
–Nor zaitugu, Basabe jauna?
-"Ciencias Naturales" delako karrera egin nuen Barcelonan. Au bukatu nuenean, doktoradorako tesisate egin nuen gai au artuz: «Kanpotik Barcelonara etorritakoen semeak nola azi izan ziran». Ots, migrazio-fenomenoa.
Izan ere, garrantzi aundia dute erri batetik bestera jende asko al datzen danean sortzen diran bal dintza eta ondorenek. Bai gizarte aldetik, bai jokaera aldetik eta batez ere gorputzaren azitze aldetik aldakuntzak sortzen balt dira. Ez da berdiña baserriko giroa eta urietakoa.
Murcia eta Almeriatik Barcelo nara etorri ziran talde berdintsu xamarrak ikasi ahal izan nituen nik orduan. Familia auek 1928 urte al dera iritxiak ziran. Auen seme-ala betaz egin nituen nik ikasketak.
–Zer xehetasun ikasi zenituen?
–Azkuntza, esate baterako. Nik berropei bat neurri ikasi nituen, 11 urtetatik 18 arteko gazteetan. Ba naka artu nituen mutillak. Murcia eta Almerian jaioak behar zuten izan orien gurasoak. Eta gero Mur cia eta Almerian zeuden adin berdiñeko gazteak artu nituen.
Eta azkuntza ikasi nuen: gorputzaren luze-zabaleroa, zaiñetako presioa, pulsazioak, larru-kolorea, bu ruaren forma, muskuloen indarra eta beste neurri batzuk, azkuntza nolakoa izan zuten argi jakitearren.
Au guztia, giroaren zer ikusia jakiteko, azkuntzan. Askotan esaten balt da urietan baserrian baiño ge hiago azten dela pertsona, eta azkarrago gizontzen dela. Besterik gertatzen zen nik ikusi nuenez. Geldiago esnatzen eta azten ziran. Orriek izan ziran nere asierako lanak.
–Orain zer irakasten duzu Unibersitatean?
–Biologia, orain bertan Baiña antropologiaz egiten ditut inbestigazioko lanak. Ots, giza-soiña, bai prehistorian eta bai historian zehar eta orain berton. Zer ikusi duen giroak eta inguruak giza-endarekin eta bere izatearekin
–Euskal-antropologian arloan ikasia zera...
–Bai, euskal antropologia ikasi dut bereziki. Emengo Barandiaran eta Altunarekin arreman estuak di!tut eta auek bidalitako giza-ezurrak ikasten ditut eman ala. Euskal Erriaren zaiñak. prehistorian emen bizi ziren gizonen aztarnak, ikasi ditut. Dolmenetan eta illobietan eta beste arzuloetan azaldu direnak. Lezetxikiko besa-ezuna eta beste asko.
–Lan asko idatzi al dituzu «Munibe»-n?
–Bai. Baita «Munibe»-tik kanpora, ere, ordea. Geoqrafia libururen batean, Bilbaoko aldizkariren batean eta batez ere nazio-arteko kongreso guztietan. Amar-amalkaren batera joan naiz eta euskal antropologiaz lanen bat eraman izan dut beti: Paris, Erroma, Mosku, Txekoslobakla, Japon, Canarias, Iruñe, Burdeosera. . .
–Beste nazioetan ematen al diote garrantzirik euskal antropologiari?
-Jakiña, euskal kutsuaz kezkatzen dira. Batez ere etnografia, folklorea eta linguistika aldetik esan nahi dutenençatik. Baiña baita antropologia aldetik ere. Ez balt da Europa osoan beste erririk Euskal Erria bezain berezirik.
-Zer berezitasun?
–RH negatiboa, "O" taldearen ugaritasuna, "B" taldearen eza, gauza mikatzak bereiztea, kromosoma "Y"-ren txikia, zeharkako behatz markak. Buru-ezurra batez ere. Aranzadik ainbeste ikasi duen okzipital-zuloa oso barrenean, aurpegia oso zuzena, angulo oso irekiarekin...
–Zer iruditzen zaizu gaurko "Aranzadi" taldea?
–Ikaragarri ona dela. Gogo aundiz egiten du lan. Gero eta obeak artikuluak, gero eta zientifikoagoak. Espezialista mordoa ikasten. Taldea or dago D. Jose Migel Barandiaren gidaritza argiarenpean: antropoloqia, paleontologia, genetika, estatigrafia, linguistika, etnologia, folklorea...
Lastima da Unibersitatearekin boroblidua ez izatea. Gerona, Tarragona, Leridan bada Unibersitaterik. Emen, Donostiak berak ez dauka. Bilbaon asten ari da oraindik. Gasteizek ere ez dauka. Nafarroakoa bera ere ez dakit zenbateraiño sartua dagoen erriaren bihotzean... ugarte bat bezala bizi dela iruditzen zait.
–Zer alde arkitzen duzu Kataluiñako erriaren kultura eta Euskal Erriaren kultura artean?
–Emengoak baiño tradizio aberatsagoa du. Gu baiño aurrerago daude. Ikus argitaratzen dituzten lan zoragarriak, geografiaz, musikaz, historias, arteaz, teatroaz... Baiña arritzekoa, gu baiño kultura gehiagoko eta kultura giro aberatsagoko izanik euskaldunok baiño kezka gutxiagoko dituzu. Gizatasun aldetik berriz ez diegu inbiririk. Baiña ikustekoa da benetan katalaneraz atera duten geografia, esate baterako Olako obra bat egiten duen erria zerbait bada. Emen ere onelako zerbait egin bageneza jakintsuak elkarturik! Esate baterako nork ikasi du oraindik Euskal Erriko demografia-problema? Nola uztartzen dira bertakoak eta etorkiñak? lzkuntza aldetik, erlijio, kultura, biologia aldetik?
–Zientifikoak behar ditugu, dudarik gabe. Baiña nola egiten da zientifiko bat?
–Lehenbizi, barruko eragin bat behar da, amets bat. Gero, lan egin gogotik, ordutan aulkia berotuz. Izan ere zenbatek ezagutzen dute euskal kulturaren kondaira? Zenbatek zehatz mehatz geografia, jazkera, erlijio-ohiturak, dantzak deiturak .. ?
–Ortan dabiltzanak ere ez ote dira araletik bakarrik ari? Beste lanen batetik ogia irabazi eta gero...
–Bai. Eta gaiñera, talde-lanik egiten ez dugu.
–Jende gaztez osaturiko talderen bat sortuko balitz, zu zerorri talde orren zuzendaritzarako eskeñiko al ziñake?
–Danok daukaqu "kapillismo" egiteko arriskua edo besteek ala uste izatearen arriskua. Baiña ori da egin behar dana. Gaiak ez dira falta. Lanak ere izango lirake nahikoa. Emen, Aranzadiren bidez egin ditekean qauza da.
–Eta Euskal Erriaren etorkirunerako asko balioko luke inbestigazio lan onek, noski?
–Euskal Erriko enda bezala artuz gero, lan mugatuagoa izango litzake. Baiña etnia bezala artuz gero oso zabala eta garrantzi aundikoa. Ugari bait dira emengo bereiztasunak. Au da Euskal Errian bizi dan giza-taldeen ikasketa. Tradizio bat du. Eboluzio bat oso berea,
–Ipar Euskal Erriaz ezer ikasi al duzu?
Oraindik ez Baiña badut joateko asmorik. Bordelerako eskolara doitu didate. Riquet jaunak lan asko eskeiñi dit, aztertzeko Biarnesen bereiztasunak ikasi ditu Marquet andereak. Interesgaria litzake euskal-enda eta blarnes-enda aurrez aurre konparatzea. Pirineoko ipar aldeko arzulo guztiak ikastekodaude orandik. Isturtzen asi dira-zerbait aztertzen.
-Bukatzeko, au esan nahi nuke: Nik beste katedratiko askok bezala -Pirineo-sartaldeko benetako endaberezi eta jator bat badala uste dut.
ERRIALDE
Lezetxiki-ko besa-ezurra. Jose Migel Barandiaranek aurkitua, Jose Maria Basabek aztertua. Gure endaren berezitasuna eta aintziñatea erakusten ditu "Musteriense" maillapean arkitu zan.
1