argia.eus
INPRIMATU
Bi Kristauen Elkarrizketa
1971ko urriaren 21
Elizari buruzko elkarrizketa
Bi Kristauen Elkarrizketa
Eliza Gaixorik Ote?
–Ama gaixorik... Benetan, Eliza gaixorik dagela pentsatzen al duzu?
–Ez. Baiña anitz kristauk beren ama gaixorik daukatela uste dutela iruditzen zait. Eta eritasun hori konzilioak ekarri duela esatea zorakeria litzake. Mundu guziko gotzaiek, iru urtetan, munduko aldaketen ondorenak aztertzen jardun dute. Ez da industri-gizarte ez talde politikorik, beste ainbaste egin duenik. Beraz, gaiztakeria litzake oraingo ondoeza Konzilioak ekarri duela esatea.
–Batikano llgarrenean itz-jario edo bereztasun aundia erabilli zan eta horrek arritu egin gintuan. Izan ere, 2.500 gotzai izketan asten ziranean Juan XXlIlgarrenari, zer gertatuko ote zan galde egin ziotenean, hauxe erantzun zuen: «Ikusiko dugu».
–Hau da Espiritu Santuagan sinestea. Orain gertatzen zaiguna alderantziz da: ez dugula sinesten Espiritu Santuagan!
–Eta hau Kristogan ere ez sinesteko era bat da. Emendik aurrara edozer gauzatan sinestea oso zail egingo zaigu. Dala sozialismoaren baitan, dela zuzentasunaren baitan. Eta kristauontzat, Kristogan sinestea ere zaildu egingo da. Honetxeri esaten zaio gurutzea...
–Ez det hala uste itxu-itxuan. Bada kristaurik, gurutzearen prezioa ordaintzen duenik. Lagun urkoaren alde lanean jarduten duenik.
–Egia. Baiña, beste galdera bat egingo dizut. Elizaren krisis edo kinka deritzana, ez ote da era berean munduaren kinka? Nik oso gogoz ikusten det Eliza gaurko gizartearen maillan jarri nahiz. Erne dabillela esango nuke.
–Norbait erne dabillenean, lanean ari danean, erraz urratzen da erropa, erraz askatzen zaizkio joskurak. Orain ere, norbait sinestun danean, erne eta billa dabillenean, egiturak, hau da, lehengo jantziak austeko zorian jartzen ditu. Sinesmen aundiko mendeetan, egiturak goitik behera erortzen dira.
–Eta beti izan ohi da, une horietan, gehienak osatzen duten taldea, isilik egoten dana baiña besteak erotu direla, bere baitan pentsatzen dutenak.
–Halaxe da. Asisko Franizisko beartsu egin eta mendira joan zanean, erotzat jo zuten. Baiña Elizak ontzat eman zuen. Bizi dan Eliza baten barruan beti izan dira honelako joerak
–Askotan zoroarena egin behar da: Egokia ez dirudiena onartu. Honelako asko balitz!
–Agian santutasun berri bat eratu beharko da gaur egun. Orain Elizak gizarte berriaren ardura artu behar du. Bi milla urte barru nekazari-gizartearen ohiturak erabibilli ditu eta gaur kristautasuna industri-gizartean bizi behar da. Nola izan kristau, aldizkari batetan lan egiñaz? Nola, irrati edo telebisioaren aurrean? Nola, gaurko munduan? Asmatu egin behar baita: horrengatik arritzen gera, ain zuzen, kristau berrion jokaerak ikusita.
–Ez al da, batzuetan, esperantza galtzeko aiña?
–Bai, gizartera eta Elizaren egituretara begiratuz gero, hala dirudi. Baiña Eliza biziko da. Nazareteko Jesusek esan zuen. Berak bakarrik eman dezaioke gizonari egiazko zoriona. Hor dago gure esperantza osoa.
Jon Etxeberria
11

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
EgileezETXEBERRIA1Gizartea