Azpeitiako "Arnas" Antzerki Taldea
Azpeitiako kultur errealitate bat Arnas Anzterki Taldea dugu hain zuzen.
Urte batzuk daramazki bere zeregin berezi horretan.
Taldea osatzen duten guziak gazteak dira eta beren zuzendariarekin elkarrizketa egin nahi dugu, hau ere 27 urteko mutil gaztea.
Hau horrela izanik, berari galdera batzuek egin nahi dizkiogu.
Euskaltzaleak.–Nola sortu zen talde hau?
Joe Aramburuk.–Herrian zegoen egoera ikusirik, egoera horreri irteea bat ematearren sortu ahal izan genduan.
E.–Zeinen babesean zaudete?
J. A.–Hasieran herriko kultur talde batengana hurbildu giñan. Hauek sorbaldak jasoaz aurrerapenik ez ziguten eman, orduan Antxietakoengana joanik onartuak izan giñan. Orain beren babesean gaituzue.
E.–Zein izan zen lehenbizikotik antzertutako antzerkia?
J. A.–Gure lehenbiziko anzterkia "Nolabaiteko Gurasoak" izan zen. Hau Jean Cocteau frantziar dramaturgoarena da.
E.–Esanahirik bai ahal dauka antzerki horrek?
J. A.–Nik uste dut esanahia haundia duela, bainan ez da erraza esannahi hori hartzen. Gaur eguneko burgestaren bizioak salatzen ditu.
E.–Zenbat denbora igaro zenduten antzerki hori preparatzen?
J. A.–Antzerki oso luzea zanez gero ikusi behar da lehendabizikoa zela. Horregaitik zailtasun haundiak egon ziran antzezlari berrien artean gainera oso laguntasun gutti izan genduen. Nik uste urtebete inguru ibili ginala antzerki horren bueltan.
E.- Nolako erantzuna izan zenduten ibilitako herrietan?
J. A.–Erantzun onak izan genituen genduen herrietan. Ondarroan eta Ernanin antzeztu ondoren Azpeitian azaldu genduen gure lan hau; beste sei herritara joateko asmoetan ginan bainan herri batean, Zumaian, antzerki egilearen firma eskatu ziguten eta ez edukitzean bertan bebera utzi beharra izan genduen.
E.–Aurrera begira zer antzerki duzue eskuartean?
J. A.–Orain lantzen ari gara Heinryk Ibsen-en "Andere Etxea" hau emakumeen deretxoetaz ari zaigu. Honekin batera Ballesteros-en «Farsas contemporáneas" ere atera nahi genduke, euskeratuta noski.
Negu alderako berriz Teatro Forum edo Antzerki irakurria jarri nahi genduke. Horretarako oraingoz hiru obra hautatuak ditugu, hirurak Jean Paul Sartre-nak, "A puerta cerrada", "Manos sucias" eta "Muertos sin sepultura». Jakina hirurak aurrez euskeratuta.
E.–Gaur egun, Euskal Herri osora begiratuaz antzerkiak dituan arazorik nagusienak zein direla uste duzu?
J. A.–Ene iritziz bi dira nagusienak. Bata, antzerki guti daukagula euskaraz, alegia, euskarazko antzerki modernoa falta zaigula. Izan ere hemen bertan sortzalle gutti dugu eta hernengoak utzirik herbestekoenak euskaratuak diranak gutti dira.
Bestea, zuzendaririk eza, hots, antzerki talde batek aurrera joateko beharrezko duan zuzentzallea falta zaigu. Ez ordea hemen baizik leku guztietan gertatzen dela esango nuke.
Hauek ditugu Joxe Arambururen iritzi eta kezkak. Mutil bat, talde bat. Herriarekin eta herriarentzat lan serio bat egiten ari zaizkigunak. Jarrai. EUSKALZTALEAK.
"Nolabaiteko Gurasoak", antzertuaz, "Arnas" taldekoak.
15
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakARNAS