Orereta Ikastolako Bitor Idiazabalekin
Ikastola.
Euskal etorkizunari begira jarri oi geranean, gure uste oso, esperantza eta itxaropen guztiak ikastelarengan finkatu oi ditugu. Sarritan gure ezjakintasunaren, euskal publikazioentzat irakurlerik ezaren erre medina Ikastola dela antz ematen diogu. Ongi baino obeto daki guzti hau gure lagun Bitor Idiazabalek, Orereta-Ikastola elkartearen leendakariak. Izan ere Errenderiako Ikastola lan eta izerdi askoren ondorena duzute. Baina Idiazabalek ez du horrelakorik aipatu nai. Leengoari baino geroari geiago begiratzen dio gaurko eginbearrari elduz geroz. Bitor Idiazabalekin elkarizketari asiera emanaz:
–Euskal aldizkariarentzako garrantzidun gairik bada, Ikastolarena ezpairik gabe. Errenderiako orri berezia gertutzen ari geranez geroz, zerbait esango al zeniguke Bitor Errenderiako Ikastolaz?
–Ez dakit ba... Ainbeste mintza gindeke gai honetaz..
–Zenbat dira bertan dabiltzan umeak?
–Ez gaituzu oso estadistika eta zenbaki maitale. Lareun eta berrogeitamar adin eta maila guztietakoak. Izan ere, dakizunez, Ikastolaren bidez aurrei, eta gurasoei zer esanik ez osoki erantzun nai diegu, irakaspen osua eskeini. Beti elburu nagusitzat izan degu hori, eta ez degu lortu bitarteko onik izango.
–Irakasle mordoa ere bearko da ba, irakaspen saioak aurrera eramateko.
–Amalau dira, andereño, irakasle eta laguntzalleak. Eta, egia esan, oso kontentu gaude egiten ari diran lanakin. Gure artean, ez dago konpondu eziñezkorik, exta gutxiagorik ere. Bakarka, eta bere gisara bagabiltza ez degu santa-sekulan ezer egingo. Ekipoa da bearrezkoena, eta jakiña leendabizi andereño eta irakasleekin gogoz eta lanetan elkartzea izan da gure egitekorik nagusienetakoa.
Egia esan, pozgarria da leendakari, andereño, irakasle eta gurasoak elkarturik ikustea, bakoitzak bere egitekoari lotuaz, askatasunez, errespetoz eta elkar lagunduz lanari sakonki ekitea. Errenderian, zorionez ez dago etsaiak ikusi eta sor erazi naiko zutekean artesirik...
–Ainbeste irakasleen jornalak, materiala, lokalak, ta ez dute nolanaiko gastoa izango. Burnausterik bai al duzute gai honetan Bitor?
–Orain, momento ontan ez det esku artean dato konkretuak emateko gertu degun txostenik Ala eta guztiz ere gastoak aundiak direla esan bear. Zorionez nork lagundua ez da falta, eta Ikastola, bere sozioak luzatzen dioten laguntzari esker aurrera dijuakigu.
–Zenbat dira sozioak?
–Seireun bat. Bakoitzak ahal duen neurrian gogoz laguntzen digute.
–Bitor Idiazabal, Agintariek argitara duten Eziketa Legea eragozpide al da zuentzat?
–Lege Berriak, metodolojia aldetik aldaketa sakonak sarerazi nai ditu. Guk, gai horretan (eta ez Errenderian bakarrik), aurrea artu diogu. Beraz esperientziaren bentaja dugu metodoan, guretzat berria ez den metodolojian.
–Ikasleak, batxiler ikasteari ere ekin diote Ikastola barruan. Bitor, gero Donostian ofizialki eta erderaz esamiñatu bearra ez al da eragozpen estudioak aurrera eramateko?
–Pozik nago, zuk egindako galderarekin Andoni. Izan ere, askoen ustean, goragoko mallan estudiatzeko Ikastola traba ote dan edo pentsatzen dute. Ikastolan dabilzkigun aurrak ondo, oso ondo erantzun dute. Oso kontentu gaude. Mutillen berririk ez daukagu puntuazio aldetik, baina impresina oso da ona. Neskak, berriz, goi malleko notak etxeratu dute Eta guk, beste zenbait ikastetxeetan bezela, ez dugu aurrez selekziorik egiten... Danak aurkeztu dira esamiñatzera.
Ez da ba, benetan, notizi txarra Bitor Idiazabalek ematen diguna. Leen pausoak ondo emanez geroz, dudan edo daudenak, Ikastolaren etorkizunaz bete betean sinets dezakete.
–Bitor lokal aldetik nola konpondu zerate?
–Gai honetan ere, oso baliotsua izan da eskeini diguten laguntza. Elaña, batitat, Oyartide etxegilleak Ikastolagatik egin duena ez diogu beñere bear bezela eskertuko. Oraingoz bada, ez dugu buruauste izugarririk. Baina, an da emen, begira ari gera, Ikastola aunditu ahal izateko. Batxiller osoa erakusteko toki egokiaren jabe behar dugu izan. Bein da berriro leporaño sartuko gera zorpean..
–Bai, tamala da, baiña zorpean sartu ezik ezin diteke ezer egin...
–Igeritan ere, ur aunditan ikasi genuen eta, oraingoan ere aterako gera noski...
–Eta bukatzeko, Bitor Idiazabal, udarako zerbait gertu al duzute?
–Uda, naizta atseden denbora eta garaia izan, ondo aprobetxatu nai degu. Hortarako Ikasaldiak gertu berriak dira. Umetxoen arte eta osotasun egarria ase nai degu .Oso onurakorra izan zaigu Oteiza eta Koldo Azpiazuk Deban lana zelan egin duten ikustea. Guk ere, umetxoak espresibidade aldetik, bere nortasuna askatasunez billa dezaten saiatzen gera. Esperientzia berria da gure artean eta Ikastolakoentrat ezezik, gañontzeko umeetara ere zabaldua. Oraingoz eun eta amabost dira izen emanak. Gerora ere, kursoan zear, bear dan laguntzarik eskeintzen badigute... lan horri segiko diogu.
–Zeruko Argiaren irakurleentzat bai al duzu zerbait esateko berezirik?
–Orain artean lortu den guztia, ekipo-lanaren ondorena izan dela. Leenago esan dugunez, guraso, umetxo, irakasle eta guztion artean osatutako talde lanaren ondorena. Orain garrantzi aundiko momentuan gaude. Ikastola bere dinamikan segi dedin guztion laguntza bear da. Orain benetan elkartzen ez bagera, gure Ikastola gelditu, txirotu eta euskal lorategia zimurtu eta lizanduko zaigu. Danak lan egiñaz ordea...
–Azkenik, Bitor, zure naigaberik aundiena?
–Ikastolan sartzea eskatzen dutenen gogoa ezin bete izana. Aurten bertan, eun umetxoen sarrera eskabide genuen, baña irurogei eta amar baño ez dira sartu. Hau oso penagarria da, egiazko erantzun eta soluzioa ezin emana, alegia.
Alderdi hau ikutzerakoan Bitor goibeldu zaigu. Izan ere ainbeste euskaldun jatorren ametsak lur jo du aurten. Eta oraingoz ez da soluziorik arkitzen. Zer egin? Ikastola zabaldu, indartu... Guztion artean aukera jarrai dedin lagundu.
Andoni Ugarte
7
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazIDIAZABAL1
EgileezUGARTE2Gizartea