argia.eus
INPRIMATU
Ereintza
1971ko uztailaren 18a
Ereintza ikastolako Juanjo Zabalarekin
Ereintza
Ez dago Errenderian, eta inguruko errietan Ereintza elkartea ezagutzen ez duen elkarterik, aundia izan baita bere lana euskal alorrean. Aspaldidanik eginkide berezia izan du gure erri barruan. Zeruko Argiako irakurleek ere bere egintza, lan eta asmoen berri jakin dezaten Juanjo Zabalarengana jo degu. Ez da itz jariodurn horietakoa, berak lana maite du, biziki maitatu ere.
Ereintza barruan, Zabala lendakariak bere txistu saioa bukatu du. Ikasle zintzo bezela ez dio txistua ikasteari utzi. Berarengana urbilduz hauxe esan diogu:
–Gabon Juanjo Zeruko Argian Errenderiako festak direla ta orri bereziak gertutzen ari dira. Erreintzako berriak jakin nai genituzke. ..
–Ereintzataz ez dago zer esan aundirik. Lanari ekin genion, eta bertan segiko dugu aspertzen ez geran bitartean.
–Zertan datza Ereintzaren eginbide edo elburu nagusia?
Zabala jaunak erantzuna ondo pentsatu eta oldoztuz geroz eman nai digula dirudi. Bitartean, berriro txistu otsa entzuten da zazpi urte inguruko umetxoak bere saioari egin berri dio.
–Ereintzaren egitekoa itz gutxietan adieraziko dizut–dio Juanjok– Gazteria lan eta ekintzaren bitartez bere nortasunari eutsiz, euskal nortasuna, osatu dedilla, guztiok erriaren serbitzuan bizi gaitezela.
Dirudienez, jaialdiak antolatzea, euskal oiturei jarraltzea euskal giroa erri barruan sortzea garrantzidun izanik, inportantea gaztea ezitzea dela dio. Izan ere, gauzak ondo eta ugari egiteak ondoren onik ekar lezake, baina eziketa aldetik izan ezik, zertarako ekin?
–Luzararako lana da gurea, jarraitzen du Zabalak, gure lana, orain erein dugun azia emendik urte batzuetara nabarménduko da, frutua gerora jaso ahal izango dute.
–Txistua jotzen ikasteko ikas-saioak antolatu dituzutela ikusten dut. Nola daude eratuak delako Akademiak?
–Ereintzak, asieratik euskal sailean lan egitea erabaki zuen. Bereala, langintza honetan, folklorea ere geureganatzea bearrezko zitzaigun. Orduan ez genuen ez txistalarien bandarik ez tajuzko dantzari talderik. Beraz gai honetan ere azia erein bearra zegoela oartu giñen. Gerortik, zenbait gazteek eskaini diguten lapuntzari esker, ikas saioa aurrera dijoa.
–Zenbat dira bertan dabiltzan umetxoak?
–Txistu Akadamian eundik gora, edade mota guztietekoak, txistua jotzen ikasi dutenak, lehen pausoak emanaz solfeoa ikasteari ekin diotenak ere bai. Dantza askatua ikasten ere eundik gora debilzkigu.
–Gai honetan zer da lanik zailena eratzalleentzat?
–Dudarik gabe, Akademiak antolatzeak ematen du buruausterik aski. Ala eta guztiz ere, ba da geiago kezkatzen gaituen zerbait. Umetxoak txistua jotzen ikasi ezezik, euskal arnasez ekin dezaion bila nai dugu, ots era berean euskaltasunez ezitzea.
Juanjo Zabala gogoz erantzuten digu, izan ere ikas saio haueri esker bera ere txistalari biurtu zaigu. Gaurregun egindakoak gero berea ekarriko duen uste osoan dago.
–Aurtengo Euskal Egunaren antolaketa nola dijoa?
–Igaz bezela, Madalen jaien barruan, Santiago egunean, Euskal Egun berezia izan dedilla desio dugu. Baina aurten, aldaketa batzuek egingo dira, eta bearbada ez dira danen gustokoak izango. Izan ere, igazko dantzari talde pilla hura ez da etorriko.
–Zergatik hori Zabala?
–Ba... alde batetik diruz horretaraino iristen ez geralako. Bestetik berriz, egun hori jalaldi hutsean, erderakada erabiliaz "espectáculo" soila izan oi zen askoentzat. Aurten guztiok parte har dezaten, jaia errira, kalera kuadrilletara... eraman nai degu . Ez dakit gauzak nola moldatuko diren, guztion atseginerako gertatzen desiatzen degu. Batez ere, euskaldunak erantzun dezatela batez ere erdal Euskal-Eguna bior ez dedin...
Bai erdal Euskal-Eguna. Ez dago, gaizki erantzun Zabalak. Errenderiako kaleetan euskera itzegin eta entzuten ez bada, alperrikakoak dira jaialdi guztiak...
–Besterik Juanjo?
–Euskal irakurleak, Errenderira etor dizela, elkarturik Santiago egun ederra igaroko degu.
–Hori besterik ez bada adieraziko dugu Juanjo. Agur.
Orain artean bezela, aurrera jrrai dezatela opa diet ereintzatar guztieri.
ANDONI UGARTE
7


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezUGARTE2Gizartea