argia.eus
INPRIMATU
Gure Ikastola
1971ko ekainaren 27a
Lasarteko ikastolaz
Gure Ikastola
Lasarteko jalak diralarik eta ain garrantzizkoa den ikastola arazoaren berri eman nahirik urreratu naiz aspaldidanik laguna dudan Patxi apaizarengana.
–Begira, gauza erraza daukak –erantzun dit– ordubatak aldera etorri adi eta andereñoekin bazkalduko diagu. Bazkaritan Lasarteko ikastolak duan zenbait prolema ederki aztertu zezakeagu.
Esan bezela, bazkaritan ekin diogu lanari eta egia esan, gure izketaldia oso erreza eta egokia izan da. Ni oso pozik erten naiz, behintzat. Batak eta besteak lasai eman du bere iritzia.
–Noiz sortu zan Lasarteko ikastola?
–Orain dala bost urte. Gure galderarik gogorrena hau zan: Umerik izango al da?
Jendeak nola erantzungo du? Gauzak zehatz esateko, lehen urtean, 41 ume etorri ituan. Beraz, gure beldurra alferrikakoa uan.
–Urte hontan berriz, danera, zenbat izan dituzute?
Bakoitzak zenbat dituan kontatu ondoren, ikusten da: 41 ume dabilizala Lasarteko ikastolan.
–Ustegabean bezala artu dik indarra –esaten dit Patxik. Zalantzarik etzegok ikastolak erriaren zerbait sakonari erantzuten ziok. Oraintxe bertan, batere propagan darik gabe, datorren urterako 15 ume berriren izenak artuta zeuzkeagu. Datorren urtean, 60 baiño aur gehiago izango ditugula uste diagu.
–Ikastolaren azitze honek gurasoak pozik daudela esan nahi dik...
–Ala zirudik –erantzuten dit andereüo batek– baiña gauza guztiak bezala, bere gorabeherarekin. Asieran, gurasoak, aurrak euskal abestiak ikasi, marrazki politak eta beste gauza asko egiten zituztela ikusirik oso pozik zeudean.
Baina aurra piska bat azi eta batez ere aldameneko mutil koskorrak ikastolara joan gabe kontuak egiten dazkiela ikusten dutenean, binbitartean beren haurrak marrazkiak egiten jarraitzen dualarik, sortzen duk arazoa. Aurrak bost-sei urte dituenean, guraso bat baño gehiago etorri zaiguk marrazkiak, abestiak eta jolasak oso politak dirala esanez, baina haurrak zerbait ikasi behar duala adieraziai. Batzuek, horregatik, aurrak ikastolatik atera egin dizkiete.
–Izan ere –dio beste andereño batek– gurasoen mentalidadea aldatu beharra zegok. Gaurregun, irakaskintzako metodoak asko aldatu dituk Ezin genezakek lehenean jarrai.
Egia esan, pixkana, gurasoak, azken aldi hontan jabetu dituk gure metodoak egokiak dirala eta orain etzegok lehengo eragozpenik.
-Hori nola lortu duzue? Gurasoekin arreman bereziak izanik? Ala gurasoak berak denboraren poderioz jabetu dira?
-Danetatik zegok -esaten dit andereñoarekin batera erakusten ari den maixuak. Ba dituk guraso batzuk esplikazio txiki bat eman ondoren, aurrari dibisio bat egiteko eskatu diotenak. Zer gertatu? iñoiz ere dibisiorik egin ez duan aurrak, tapa, errez egin duala.
-Ez al da hori amets bat galdetzen diot arriturik.
-Ez motel, ez. Aur hori ikastolan eman zaion eziketa zabalaren bitartez, gauza uan kontu hori egiteko. Batere uste gabe ume hori eldu eta ezi egin duk. Guraso batzuk, gauza hontaz jabeturik orain, oso pozik arkitzen dituk.
-Proba hau egin dutenak ordea, oso gutxi izango dituk... Zer egin dezute beste gurasoekin? Zer arreman dituzue gurasoekin?
Orain arte isilik egon dan andereño batek, irripar egiñik, nere galdera bikoitza dala ikusirik, erantzuten dit:
–Gurasoekin ditugun arremanak oso onak dituk. Urtearen zehar, gutako bakoitzak gutxienez bi billera egin dizkik bere gelako aurren gurasoekin. Billera hauetara lautik iru guraso behintzat etorri dituk eta hori ez duk gutxi. Billera hauetan pedagogia arazoak aztertu dizkiagu. Garbi garbi ikusi duk gurasoek nola ulertu zuten eta iñoiz izan zezaketeen beldurra zokoratu ere.
–Ez al zaizue urtean bi ala iru aldiz biltzea gutxiegi iruditzen?
–Bai, arrazoi duk. Gauzak obeto joateko, arreman estuaguak behar dizkiagu eta datorren urtean arazo honi gogor eldu behar zioagu.
–Baiña etzak pentsa gurasoekin ditugun arremanak hortan bakarrik gelditzen diralarik eta gutxiagorik ere –saltatzen da beste andereño batek. Gurasoekin egin ditugun billera zabal horietatik zerbait oso interesgarria sortu duk. Gurasoek gela bakoitzeko bi guraso arduradun aukeratu dizkite. Beraz sei, gela diranez, amabi guraso hauekin, andereño eta maixu guziok amabostean behin biltzen gaituk. Bilera hauetan, ikastolak dituan arazo gehienak aztertzen dizkiagu. Billera hauei eskerrak, prolema asko eta asko, zuzendu diagu. Lasarteko ikastolaren zimendua eta oiñarria billera hauetan dagoela esan ditekek.
-Gauzak biribillago ikusi itzakean, nik ere egin dizkiat gurasoekin billera batzuk erlijio arazoa.dala ta- esaten dit Patxi apaizak. Astean bi aldiz itzegiten zioet aurrei erlijio arazoetaz. Nere eginkizuna ez duk gauzak erakustea,.kristau giro batetan aurrak sartzea baizik. Dotriña erakusten ez niela ikusi zutenean, guraso asko kezkati jarri una. Orain gurasoak ederki ulertu diee gure asmoa zer dan eta puntu honetan ere oso pozik zeudek.
–Gauzak, beraz, hemen, Lasarten, elkarrekin egiten dituzue... Egia esan hehar badet ziñez gauza ederra deritzat gurasoekin dituzuen arreman horiei. Jendeak ikastoletaz itzegiten duanean, alde bateran gurasoak ipintzen dizkik eta beste aldean andereñoak.
Lasarten ere horixe gertatuko zalakoan etorri nazuzue, baiña oker nenbillela ikusten dut. Ziñez ederra zuen egoera!
Puntu honetara iritxi geranean, andereño eta maixua nahaitik altxa dira eta ikastolara abiatzen asi. Ordua eldu bait zaiote. Patxi eta ni buruz buru gelditu gera.
-I, Patxi, eta... ekonomi arazoekin nola zabiltzate?
-Orain ondo xamar gabiltzala esan genezake. Gerora hauek aundituz etorriko diran arabera, prolema latza sortuko zaiguk baiña oraingoz gauzak ondo zijoaztek.
-Eta hori nolatan?
-Alderdi batetik Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak, etxe bat erosteko milloi eta erdi pezta eman ziguk amabosten bat urtetara ordaintzekotan. 300 pezta illean ordainduaz aur bakoitzeko, diru honi erantzuteko moduan gaude. Diru asko duk, baiña jendeak gogor laguntzen dik. Bestalde, andereñoentzat etxe bizitza eta beste gela bat ikastolarako lasartear batek prestatu zizkiguk... Etxe bateko bi bizitza Brijidatarrek ere etxe bat eman zigutek. Etxe horrek datorren urtean bi gela izango dizkik eta gauzak ondo antolatzen ditugunean, lauren bat gela izango dizkik. Eta azkenik, Luistarretan ere, Parrokiak utzita, ematen duk eskola.
-Hori gauza oso ederra duk, baiña beste gastuak nola ordaintzen dituzue?
-Bi alditan akzioak ireki genizkian eta jendeak, erri xeheak, bai ederki lagundu ere! Erriaren nahiari eskerrak, goatzek aurrera, Lasarten, dakian bezala, langillea duk jenderik gehiena. Diru laguntza eta beste eratako laguntza ere horrek eman dik. Hau duk egia eta beste guztiak koplak dituk.
-Bai, egia duk eta beste guziak koplak dituk -erantzun nion nik ere-. Ikastola burgesa dala diotenak, gezurra besterik etziotek...
J. Elustondo
7

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezELUSTONDO2Gizartea