argia.eus
INPRIMATU
Gure artistak gaur eta hemen
1971ko ekainaren 27a
Javier Arocena pintoreari elkarrizketa

Gure artistak gaur eta hemen
Javier Arocena Echeverria pintoreaz elkarrizketa
Javier Arocena egun eta gure artean dugun irudizko (figuratibo) pintore onenetako bat dugu. Bere pintura, tinkoa eta humanista kutsuaz azaltzen zaiku. Nere iritziz garrantzi handiko gizona dugunez, onuragarri liteke bere pausoi banan bana jarraitzea. Bere aita bezain gizon trebe, zintzo eta apala.
Jabier Arocena Echeverria, 1935garren urtean Donostian jaio zen. Bakarkako lehenengo azalketa edo exposizioa 1955garren urtean du egina Donostian. Arrezkero Bilon, Iruiñean, Eibarren, Gasteizen, Zaragozan eta Paben ditu eginak. "Ur taldean" dugu Tapia, bizkarrondo eta Gracenearekin batean. Bere lan-ekintzak oso sarituak izan dira, eta, batez ere gure artean.
Bizitza garaiaren isiltasunean galdera hau (beste batzuekin egin dedan bezalaxe) egin dizkiot.
- Esaidazu Arocena, artistak ere, beste edozein taldek bezelaxe, gizartean sartu, xertatu behar duzuela esan ohi da, nabarmen eta buhame eta betiko bakarti izaten aspertuta zaudetela, langileekin, periodistekin integratu egin behar duzuela... Zergatik, bada, urruntzen duzue zeuen burua?
- J.A. Horrelako zedozer ba dala uste dut, baina jakin nahi nuke nor den desintegrazio honen sorkaria. Ni ziur nago desintegrazio bat ba dela eta guztiok ikus dezakegula. Gu ez gara marjinatzen; marjintu egiten gaituzte.
- Euskal Eskolari zer deritzazu? Euskal-Pinturarik ba ahal dago edo ezan ahal da? Eman zeure pentsaera.
- J.A. Gure artean askotan hitzegin dugu Euskal-Pintura bat bazitekean ala ez. Nahiz eta maiz honen bizia ukatu, denok dadukagun gogoak euskal eskola bat sortzera eraman behar gaitu. Askok, arte abstrakto dalako horri euskal izen berezi bat ukatzen diote; baina bestek, arte absetrakto talde hortan sarturik dagoenez, beren ekintzetan euskal izaea bat ukatzen diote; baina bestek, arte absetrakto talde hortan sarturik dagoenez, beren ekintzetan euskal izaea bat eman eta lortzen du.
- Eta zu zerorri nola bizi zara? Pozik ahal zaude? Zuen taldea ongi bizi ahal da? Kuadro hauek dirurik ekartzen ahal dizue?
- J.A. Pozik naiz, baina horrek ez du esan nahi nik nahi dudan guztia lortu dudanik. Nire salmentak ez didate bizitzeko hainbat ematen. Esan genezake, nire salmentak oraingoz, sari betegarriak besterik ez direla.
-. Euskal artistek, herriari, orain bizi den sare sozial-ekonomiko honetan koordinadetan ezer ematen diotela uste ahal duzu?
- J.A. Egungo egoeran oso saila dela iruditzen zait jendetza handiarentzat arteak zer-esanik edukitzea. Populu honek izen eta fama batzuk besterik ez ditu ezagutzen. Autore hauen ekintzak ez die axolarik eta ez da harritzekoa horrela izatea, zeren eta ulert-maila baterako ez dute behin ere bitartekorik izan.
- Adizu, Arocena, zuek egiten ari zeratena, herriak jaso eta ulertzen duela uste ahal duzu?
- J.A. Ezetz uste dut. Beren aldetik ez da arreta askorik ikusten gure arte-lanak ulertzeko. Gehienek, pintura, apaingarritzat bakarrik hartzen dute.
- Nola adieraziko zenioke herriko bat zure artea, zein begiz ikusaraziko?
- J.A. Erantzuna zaila da, alafede. Era berri batzuk aurkeztu genitzake, baina beti bezala txatxukeria ustel batean gelditzeko arriskua ba dugu.
- Eta amaitzeko, Arocena: zer deritzazu gaurko euskal pinturaren egoerari? Izenak.
- J.A. Onuragarria izango litzake pintoreak bere lana ikusmira zabalagoaz eta ziurtasun gehiagoz egitea. Hau delata, ontzat hartzen dut Gorka Oteitza jaunaren ideia, hots, gure artean estetika-heziketa baterako unibertsitatea bat sortzea.
Edorta Kortadi
17

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakAROZENA3
PertsonaiazAROZENA3
EgileezKORTADI1Kultura