Edorta Kortadiri elkarrizketa
Kortadirekin
Hil honen hamairuan Edorta Kortadi-Olano, apaiz egiten zaigu. Horra berri motz eta zehatza, baina berri hau zertxo bat zabaldu beharrean naiz, jakin dezazuten nor den eta zer nolako arrera duan Z.A.-an hainbeste idazlan argitaratu dituan mutilak.
Berez tolosarra, aspaldidanik Donostian bizi da. Urte apur batzuk besterik ez du, baina ondo beteak, hogeitalau urte kezkatuak ditu. Apaizgaitegira jo aurretik komerzioko ikasketari ekin zion. Teologo zelarik lanean jardun zen. apaizgaia proletari bilakatua dugu eta marrazkiak tankeratzen jarduten du. Anitz bidaia eginik du Europaren zehar, bere arterako gutiziak eraginda.
Nor ez da gogoratzen Edortaren marrazkiez eta txisteez? Asterik aste eta luzaroan argitaratu zituan Z.A.an. Bere humorea garratza zen, ironiaz betea eta beti jatorra. Gero, arte kritikari ekin zion eta egun gudaino argi ematen jarraitu du Euskal Herriko artearen egoeraz.
Berak dionez, bere amarengandik datorkio "kolorearen" pena eta sena. Pena eta sena... hauek lituzke agian bereizkunderik nabarmenenak. Apaiz egin ondoren, arte ikasketari ekingo dio.
Edorta, izkutuan lanean jarduten diran gizon horietakoa duzue, ixilean eta iraunkor arduratzen diren, gizon galant horietako bat.
Egungo egoera honetan gauza miresgarria iruditzen zaigu, inor apaiz egitea. Harridura honek bultzata joan naiz galdezka berarengana.
Etzuan inolaz ere bere berririk ematerik nahi, haserre gisara hartu ninduen lehenengoz, baina ostera beregana jo nuanean, eta agian zela bere ahoz eta ez besteren lumaz gauzak esatea egokiagoa izanen zela jabeturik presaka bederen, zenbait erantzun eman zidan.
–Zergatik apaiz?
–E. K Galdera arrunta eta zalla. Baina, teologi eta politika arrazoi sakonenak aparte (arrazoin hauk edozein esku-liburutan arkituko dituk) , agian, gizonengan, artean eta poesian sinesten dadakiako esan behar diat.
–Nolaz uztartzen dituk herrigintza eta apaiz izatea?
–E. K. Apaiz izatea lan bat duk. Herrian eta herriarentzako lan era bat. Gixona dimensione bakar batean ez dela mugatzen sinesten dugunantzat, bere erlijio alderdiaren zerbitzuan bizitzea ere languntza bat duk. Kulto zerbitzuak kulturagintzak bezainbat behartzen niauk. Bi alderdi hauk uztartzea, agian, erraza izanen duk, teoriz behintzat, baina oraindik errealitatea ikusteko ziágok. Haatik, uztarketa jator batera heldu direnak ere bádituk.
–Hire artikuluetan sarritan salatu dituk euskaldunak, beren arte gauzetaz arretarik ez dutelako. Zer axola ematen diok artegintzari?
–E K. Gure herriaren arte zentzunik eza sarritan jorratu badiat, agian gauza honek politika zentzunaren falta gorria araitzen duelako izango huen. «Panestetizista» bat ez nauk, eta sozial-politiko alderdiak ere artea bezainbat edo okerrago zebiltzak. Hain zuzen, bata bastearen ondorio duk. Errealitate oro dialektikoa duk, hemen etzegok kurpil hertsirik.
–Nola ikusten duk Euskal Herriko artegintzaren egoera?
–E. K. Oso gaizki, baina okerrago ere egon duk. Estetika ikasketarako unibersitate edo goi-mailako ikastela bat falta duk (Oteiza). Espiritu gauzetarako dirua eta interesa falta duk. Haatik artista ugari dizkiagu hamen geure herrian, miseri gorrian biziaz, beren herriaren alde lanean. Bitartean, maioria handi bat gizentzen.
–Apaiz izatearekin alde batera utziko ote duk hire idazjarduna?
–E. K. Ez noski. Nik «hemen eta orain» komprometitua eta errotua jarraituko diat. Artegintzaren bidez ene inguru honetan errotua.
–Apaiz izatea, arte bat ote duk gero?
–E. K Badiaitekek, gauzak ez dituk errazak, hala baina badiat itxaropenik.
–Bai, Edortak badu itxaropenik, eta agian Euskal Herriaren itxaropena ere honelako gizonetan datza. Apaiz ala ez, Herri hatsa eta arnasa daramaten gizonengandik erne eta itsatsiko da egun berri bat, kolore alaieko egunsenti bat, gure pena eta euskal senaren erantzun gisara
L. A.
Edorta Kortadi
16
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezKulturaArteaBesteak
PertsonaiazKORTADI1