Juan Narbaitza bertsolaria
Bertsolari Gazteen Arteko Leiaketa
Juan Narbaitza, Eibartar Gaztea Txapeldun
Maitzaren 16 garrena ta Errenteriako «Onbide zinean, Gipuzkoako bertsolari gazteen arteko leiaketa. Jokatzen zan saria, XENPELAR AUNDIAREN oroimenez antolatua zan. Bide batez, Antonio Valverderen oroitza ere jaso nai zan. Onen semea tartean zan bilduen artean.
Ogei ta bat bertsolari gazte, agertu ziran jaiera. Poztekoa da au; ikusia baitago, bertsolariak puskatean gure artean izango ditugula. Gazte auek, geroko aidea poztuko dute, noski.
Nor nagusi aterako ta asi ziran beren saioak egiten, onena aukeratzeko. Ta orra Eibartik atera bear zuan denen gain geldituko zanak. JUAN NARBAITZA aurrean degu, bere garaipenaren pozez arpegia alaituta.
–Zenbat urte dituzu,.Juan? –galdetzen diogu.
–Oraintxe nere ogei ta bi urteak botetzekotan nago.
Mutilla, Arrate aldetik jetxi da goizean-goiz. An degu "Eskaregi-Errota" izeneko baserria.
–Ni naiz anai-arreben artean gazteena –dio Narbaitza gazteak. Gorosta auzoko baserritar onen senitartea, bi seme ta alaba batek osatzen dute.
–Zuen etxean beste bertsolaririk iñoiz sortu al-zan ?
–Ezta beiñere. Ni izan naiz bakarrik gure etxean bertsolari.
–Noiztik asi ziñan kantari?
–Jaio nintzanetik zerbait. Amazazpi urterekin batez ere asi nintzan beroago lan ontan.
–Iñungo txapelketetan agertu izan al-zera?
–Bai. Igaz Deba aldeko bertsolarien artean agertu nintzan Móndragoen. Nerekin ziran Azpillaga, Gorrotxategi ta Egileor bertsolari yayoak ere. Gerora, erri askotako jalaldietan azaldu izan naiz or-emen. Datorren illaren 6an, Mallabian jokatzekoa naiz.
–Errenteriara etorri zeranean, nagusi gelditzeko usterik ba al-zenduan?
–Ez leenbizi, baiña saioak aurrera zijoazela, esperantza pizten joan zan. Leenbizi, ogei ta bat bertsolaritatik, amairu aukeratu zituzten jokatzen jarraitzeko. Ondoren zortzitik lau gelditu giñan azken-saioan jokatzeko. Azkenengo, Erramon Zabala nerekin jokatzeko galditu zan. Etzan erreza izan aukera. Orrela etorri zait eskuetara txapela.
–Bapo, Juan! Eibar beti euskaldun izan da ta euskal-giroa dan errietan bertsolariak perretxikoak bezela sortzen dira. Eibarko euskerari parre egiten diotenak, ao-bete ortzekin geldituko ziran. Zorion!
Onela bukatu zan txapelketa. Antonio Valverderen alabak berak eman zion txapeldunari saria. Sari-galilua ta 5.000 pezeta izan zan Narbaitzak jaso zuan saria.
Bertsolaritzan txapeldun eta eibartar batek irabazi. Au ezta egunero gertatzen dan opilla. Orain Eibarrek bere semeari gorazarre jator bat eskeiñi bear lioke. Ezta ala? Baietzean gaude.
Amillaitz
6
GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakXenpelar Sa
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaNARBAITZA1
PertsonaiazNARBAITZA1