argia.eus
INPRIMATU
Urreizti'rekin Izketaldia
1963ko abenduaren 22a
Andoni Urreizti Basket balleko jokalariari elkarrizketa.

Urreizti'rekin Izketaldia
Gaur Urreizti'rekin gera. Mutil onek emezortzi urte ditu ta Basket'ean oso aurrera dabil. Mutil bikaiña degu (1,80 metro goi-bea), eta Gipuzkoa'n bere maillakoen artean bera aiñakorik ez da.
Joan da galdezka eraso diogu:
–Nun jaioa zera?
-Eibar'en jaioa, bañan berez donostiarra, nere urte geienak Donostian pasa ditut.
–Erdi-aukeratua izan zera Europako txapelketak jokatzeko, aukeratuta izateko itxaropenik ba al-daukazu?
-Bai, itxaropena ez da beñere galtzen.
-Zer taldetatik pasa zera?
-"Cordimarzana"tik eta orain Atletico S. S.'en nago.
–Beste euskaldunen bat aukeratua izan al da?
–Gipuzkoarrik ez beintzat, besterik ez det uste.
–Zer iritxi nai dezu, basket ballean?
–"Liga de Honor"ean jokatzea nere taldearekin.
–Euskal txapelketaz zer derizkiotzu?
–Txapeldunak "Deportivo" ta"Atletico" izango dirala uste det.
–Basket'eko jokalarik onena nor deritzaizu ?
–Emiliano eta Natalio Ibarra (Aguilas).
-Basket ik kanpora zer egiten dezu?
-Txistu jotzia.
-Basket'ian jokatzeko zer dira bearrezkoenak ?
–Luzera ta bizkortasuna, biak batean.
–Basket'etik kanpora zer beste kirol ederresten zaitzu geien?
–Jarduteko igeriketa. Ikusteko pelota.
–Zuretzat kirolik osatuena?
–Igeriketa ta arraunketa.
–Zer txapelketa irabazi dituzu?
–"Cordimariana"rekin Gipuzkoako basket txapelketan bigarren gelditu giñan. udaberriko txapelketaren irabazle izan nintzan talde berarekin. Eta baita ere F.I.S.E.C.'eko jokuetarako aukeratua izan nintzan.
–Basket'a nola ikusten dezu Gipuzkoan?
–Bizkortzen dijoala uste. Orain arte lotan bezela egondu da, esate baterako, ezer etzan. Oraiñ "mini basket" dala ta, mutikoengandik asita etorkizun aundia daukala uste det. Kirol bateraho asiera pollita da mutikoentzat.
–Zuri gertatutako zerbait?
–Lengo igandean (abenduaren 8'an) Irungo "Lasalle"'rekin jokatzen ari giñala jendea arrika asi zan, batez ere arbitroari, jendeak arbitroaren erabakiak epaitzeko naikoa ez dakilako.
–Agur Andoni, aukeratua izatea opa dizut eta basket'ean etorkizun on eta luze bat.
9

GaiezKirolaSaskibaloia
PertsonaiazURREIZTI2