San Tomas egunean Aurrezki Kutxa Munizipalaren sarien zozketako baserritar irabazleei elkarrizketa.
SAN TOMASETAKO ZOZKETA ONELA IZAN ZAN...
Aurrezki - Kutxa Munizipalak Baserritarrei Banatutako Sarien Berri.
Orian dala egun batzuk, San Tomas egunean, gure Erriak ainbeste baserri-kutsu duen egunean. Donostiako Aurrezki-kutxa Munizipalak, aldez aurretik aditzera eman zan bezela, sari batzuen zozketa egin zuen.
Esan bearrik ez, erabaki onek oso arrera ona izan zuela gure baserritarren artean. Ain sari aundiekin eta baserritar utsentzat, guk dakigula beintzat, ez da orrelakorik ezagutu. Au dala-ta, Aurrezki-kutxako etxeetan jende asko ikusi da ainbeste kostatako txanponak libretetan jartzen
Notario aurrean, sariak onela banatu ziran:
1go saria: 18 zalditako traktoria bere golde, rotabator eta remolkeaz.
Irabazle: Miguel Aizpurua Albisuri jauna, Zestuako Aizarna barrioko Pajiolar baserrikoa.
4en saria: bei jeizteko makina.
Irabazle: Juan Arrizabalaga Aizpurua jauna, Debako Itziar barrioko Doniene-aindi baserrikoa.
5en saria: motordun aitzurra
Irabazle: Jose Mª Zumeta ta Juan Artetxe jaunak, Ayako Urdaneta barrioko Serotegi baserrikoak.
6en saria: 96 ollorentzako kota edo kaiola bere egazti, jantoki ta edanontzi automatikoekin.
Irabazle: Juan Mª irastorza Sarasti jauna, Oyartzungo Karrika barrioko Oiantzabal baserrikoa.
7en saria: 12 koneju-eme eta ar batentzat kaiola bere konejuekin.
Irabazle: 76056 numeroa, Tolosako etxean banatutakoa naiz-ta nor oraindik jakin ez.
Zazpigarren izan ezik, irabazleen izenak ezagutu bezain laster, auen etxetara joan gera beroien iritziak jakiteko eta irakurleei jakinerazteko.
Zestuako Pajiolar baserrian gaude. Etzaigu zail izan onera iristea. Iraetatik Aizarnara dijoan kamiotik bertan, baserriak menditik zintzilik dagoela dirudi Aizarnazabalgo eliza aurrean duelarik. Iritxi geranean, saldu berri duten piñu-sail batetaz ari dira itzegiten eta, gora beera batzuk jakin ondoren, garbi ikusten dugu ondo ematen duela alderdi ontan.
Erraz nabarmentzen da tokatu zaien sariak sortutako poza...
-Bai orixe... dio Miguelek. Oraindik gizon gaztea eta baserri lanak, urre daukan arrobi lanekin txandatzen ditu.
-Noiz jakin zenduten leenengo sariaren jabe ziñatela?
-Urte-zaar egunean ain zuzen. Zestuako Aurrezki-kutxa Munizipalaren etxetik aditzera eman ziguten berak zabaldua zala eta alde onetara jo zuala...
-Ederki. Ta saria zer moduzkoa da? Ikusten dugu traktore bat dala bere tresna guziekin: goldea, rotobatorra ta remolkea.
-Jakiña... zoragarria.
-Lanak erraztu al ditu?
-Bai, dudarik ez...
-Naikoa al da baserrirako?
-Geiegi ere bai. Orregatik, kanpora ere atera bearko da, lan auetan dabiltzanekin "pujatuaz", dio irriparrez.
Inguruan Euxebi bere emaztea, gure baserrietako emakume saiatu oietakoa.
-Garrantzizkoa al da zuretzat sari au?
-Bai orixe.
-Aurrezki-Kutxa Munizipaleko beste saririk izan al dezute iñoiz?
-Ez, gaur arte ez.
Irugarren pertsona bat ba da, gutxi itzeginarren arretaz begira dagoena: Julian, etxeko aitona. Irurogei ta amabi urte lanpetuak ezagun ditu baiña, gizon bizkorra dago eta bere arpegiko poza kutsatzen zaigu...
-Ez, ez nuan sinistuko gure etxean makinaz betetako kamioi bat ikusiko genduanik, guretzat eta... erregalo. Nere irurogei ta amabi urtetan ez dut ikusi orrelakorik.
-Baiña zozketa ta sarietaz itzegiten entzungo zenduen noski.
-Bai ori bai...
-Orduan esperantzik ba zan...
Ta egia biurtutako esperantzakin utzi genduen Pajiolar. Zoritxarrez, Miguelengandik magnetofoiak artu duena ezin dezakegula emen adierazi: bere abots ederra, bere bertsoak esker ona berez eta sentipenez azalduaz. Esker on ori, izan ere, aldi ontan, sarituak izan ala ez, baserritar guziengandik bai dijoa "beren" Aurrezki-kutxara onen arreta ikusiaz...
Aizarnatik Itziarra. Ez dago urruti. Doniene-aundi baserria kamiotik bertan dago, itziartik Debara bidean dagoen kanpinen iya aurrez aurre.
Baserri ederra, aundia, garbia ta txukuna. Bei jeizteko kontuetaz ari geranez, ukulluan arkitzen gera. Ukullu ornitua, ogei buru danera eta auetatik 7 esnedun.
Sariakin konforme? Galdetzen diogu ain ondo artu gaituen Juan Arrizabalaga nagusiari.
-Bai orixe..
-Baliatuko al zera?
-Jakiña... diru-pixka baten zai nengoen, erosteko. Ba dakizu, familia aundia gera-ta...
-Eta orain, Aurrezki-Kutxa Munizipalari esker, diru orren zai egon gabe...
-Bai, ala da ta eskertzekoa da.
-Ederki baiña baserritar asko da diotenak: laguntza-otsa aundia baiña...
-Bai, egia esan, aurretik ere banekien laguntza oiek ba zirala. Orain berriz...
-Noiz jarri bear duzu makina martxan?
-Ba... bereala.
-Ederki egiña. Ta egunero 70-80 litro oiek laster geiago izan ditezela eta makiñak lan egin dezala...
Itziartik Ayara, Ayan, Serotegi baserrira; Urdanetako plazan arkitzen da, elizatik bertan. Milagros Zumeta andreak egiten digu ongi etorria. Sukaldean arkitzen da bere ama ta aurrak inguruan dituala etxeko lanak egiten. Leengo usaiko sukaldea, gauregun -aurrerapenen gaitzak!- galduxe diranak.
-... Gaztelu baserriko Manuel etorri zan mesedez Zarautza deitzeko zer numero tokatu zan jakiteko. Ango erantzuna: 71.857na. Apuntea artu ta Manueli eman nion ta lanean segitu nuen, ementxe, sukaldean, arropak garbitzen. Baiña... ez nengoen gustora, nik ere numero asko neuzkan eta ikusi nai nituen. Eta orrela, naiz-ta ama oso kontentu izan ez, denbora galduko nuala-ta, gora io nintzan. Ikusten du, pentsatu nuen. Baiña, egitan emozioakin ez nuen ikusi ere egiten. Ba, numero guziak artu ta sukaldera jetxi nituen ta amari laguntza eskatu nion. Eta Manueli esan nion nerekin nuala, seguru asko, esandako numero ori.
-Baiña nola, zuk numero gutxi dezu-ta...
Ingurukoa erakusi nion eta etsia artu zuen.
-Orduan, gizona ta anaia menditik zetozen -lanean ari ziran- eta berria eman nien. Baiña... gizonak batez ere, etzuen sinistu nai. Numeroaren aurrean bi zero ikusten zituen ta... zeñek jakin. Orrengatik, urrengo egunean, Zarauzko sukursalera jo nuen eta numeroaren galdera egin. Enpleatuak, elkarri begiratuta, esan zidaten:
-Ba, 71.815 na.
-Baiña nola? Galdetu nien. Atzo, telefonoz, beste numero bat eman zenidaten... Bildurtu nintzan.
-A! bai... trankildu niñuten. Bai, emandako numeroa dezu, 71.857 na. Ta trankiltzeko, ez nuen bearrik baiña, Donostiako etxe nagusira deitu zuten eta numero bera eman zien. Gurea zan saria!
-Eta makina zer moduzkoa da? Galdetzen diogu bazterrean daukan gizonari.
-Oso ona. Igual bat a genduen. Baiña 5 urteren diferentziakin. Ikusi egin bear da zenbat lan egin duen. Aukeratzen begi ona izan dezute, bai orixe...
-Zuri ere kostatu al zitzaizun sinistea? Galdetzen diogu Milagrosen anaiari.
-Ba... kosta ez baiña ba dakizu, tokatuko numeroa etxean dezula jakin arte...
-Zorionak bada eta zuen lana errazten lagundu dezaizuela batez ere zuei, ikusi degunez eta aurretik esan zigutenez, arreta aundia jartzen dezutelako baserria aurrera ateratzen.
12