argia.eus
INPRIMATU
Itxaropena, ¡­Ez Zagoz Bakarrik!
1971ko otsailaren 07a
Aita Jesus Blain eta Joaquin Goñi prailearekin Itxaropenaren Urrutizkinaz
Itxaropena, ¡Ez Zagoz Bakarrik!
Emen Bilbon Prantziskotarrak dauken pralle-etxean, bazkun bereziak sortzen abilletarikoak dira. Orrek asmatzen eztabaienik ez da. Oso begikoak dira: Sinpatikoak esan nai dot, det, dut; zuek nai dozuen bezala, nai dozuten lez.
Aldi luzea ez da, alargunentzat eta ezkongai urtetsuentzat bazkun bat sortu eben. Ta...gogaldi horretan aurkitzen diranen artean sekulako mirariak egiten dabez, bertan ezagutzak egin ondoren maitakiro alkartuz. Senar-emaztegai gazteak be badaude euren bazkuna. Onei, alkarrenganako maitasuna sendotu eta biar edo etzirako onu jakingarriak emoten deutsez.
Baiña, gaur, ni, ez netorran bazkun bi orrein zertseladarik astertzera. Baizik, geian aitatu dedan ITXAROPENATZAZ jardutera. Eta ez neure burutik, iñorenetik baiño. ITXAROPENAREN URRUTIZKIÑA deritxo gai orreri. Ta gai erreri be prantsizkotarren lekaidetxean darageioe. Urrutizkin ori zertarako dan eta zeñentzako dan, Bilboko izparringi baten irakurri dot, eta euskeralduaz zenek igarriko dezue zartarako dan.
Aita Jesus Blain prallea ta Joaquin Goñi izparkaria ari dira alkarrizketan:
–Urrutizkin ortara, etsiak artutako (desesperautako) askok ots egiten al dabe?
Zoritxarrez, askok. Egun batez Ikastola Nauisiko ikasle batek, bere burua itxasora jaurti nai iban egunean sortu jakun, orren antzeko gizajoen laguntzarako URRUTIZKIN au ipintea.
–Zer dala-ta?
Bere emazte-gaiagaz asarratu zan eta eta burua galdurik, azkenak egitea pentsatu eban; bere burua iltea.
–Ez dot ulertuten norbaitek azkenak egitea erabaki ba-dau ta urrutizkiñez deitu, zalantzan dabil, ez da ausartuten.
–Orrek ba-dauz zergaitiak. Bearrekoena auxe da: Gizajo orrekin jarduna sortzea.
–Eta zelan sortzen dezue?
–Lenengo entzun, gero jardun astakeririk ez dagiala egn sinistarazi eta... geuregana etorri daitela arren egin
–Kontau egiztazu jazokun bat edo beste.
–Eundakak dakidaz. Nik, laburkiro azalduko. Bat: Bruselastik ots egin euskan galizitar emakume gazte batek, esanaz, aizta bat eukela bere gelan illik, aur-galtze (aborto ) bat bere gogoz egin ondoren. Bi: Parisko kaletan gaxtetsu bat galdu zala. Adiskide batek deitu eban laguntza eske, bera ezalako ausartzen etxetik urteten, norbaitzuk zain eukozala atxilotuteko-ta
-Esan egiztazu garbi: zer jazoten da gaurko bizitzan?
–Txarto gabiltzala gogoz eta buruz. Mundutarrok abiada gaiztua dakagula.
–Baiña... orrenbesterako al-da?
Alan jarraitzen ba-dogu, iñor zentzudunik aurkitzea ez dala errez izango, gizartean.
-Zeren erruz?
-Mozkorreri, drogakeri, biotz-ikutu ta ezkontza urratuak, naigabeak, bakartadeak, diruakiko ardurak, langintzako arazoak eta abar..
-Oso ezkor aurkitzen zaitut.
-Egiratsu aurkitzen nauzu. Azkenengo Gabon Jaietan bederatzi aldiz lagundu bear izana dugu euren burua il gura izan ebenei; batzuk pastillekaz, bizigarri pozoitsuekaz eta burua galdurikoekaz.
-Eta... onera ekarri al-izan ziñuezan?
–Jaunari eskerrak. Taxisakaz, osagilleakaz, urdaillak garbituaz...
–Nortzuk izaten dabe Itxaropenaren urrutizkiñaren ardurea?
–.Astelenetik barikura, gabeko zortziretatik amarretara bitartean, geure inguruko adiskideak. Asko ikusi ta jasandakoak dira ta errez moldatzen dira lan orretara.
–Larrituten noa. Esan egiztazu zerbait geiago.
–Lengo egun batez ume batek ots-egin euskun. Bere amak, gure urrutizkiñaren zenbakia agirian jarri ondoren, umeei esan bai eutsen: "Aita nerekin zapladaka asten ba-da, 32-63-73 zenbabi ortara deitu".
–Esan zerbait geiago.
–Len, abiada txarra daroagula esan deutsat. Gure arrazea, arraza zuria, ustelduta dago ta urte batzuen barruan ezagutuko dira ondorenak.
–Zer esan nai dezu?
-Drogak dirala, mozkorreria dala ta balantzaka ibiltea dala, etorkizun txarra daukagula. Narru baltz eta narru oridunak, ainbestean usteldu bakoak edo gu baño garbiagoak, oiek azpiratuko dabe mundu osoa, aldi luzea baño len.
–Erremediorik?
–Oneik. Buruz jokatu, damutu gogortu ta sinismendu
–Alderdi ortatik begitu ezkero zailla deritxot.
–Munduak berak aukeratu bear dau.
–Il edo bizi

Goiko oi i idatzi ta gero izpar au irakurri dot:
Ipar-Amerikan, Edward Pruynek, lau seme-alaba eta andrea erail ondoren, bere burua garbitu dauala.
Oooorra ba!-esan dot neure artean-. Gizon horrek jakin izan baleu guk dakigun urrutizkiñaren barri, ez eban alako astakeririk egingo.
Jakiña, arazo guztiek izaten dabe euren alderdi ona ta txarra. Aintzina ikasi neban esakun au: "Il ezkero saldarik bear ez". Ta gaur erabili dogun gaiari eldu ezkero, "narru baltz eta orien jauntzarik ez dabe ikusiko".
Ala ta guzti be, nik zueri, irakurlemaiteeri, auxe opa: Salda izartsuak artu dagizuezala, ta narru beltz ta orien nagusitza ezagutu dagizuela.
Txarragorik ezagutu dogu, degu, dugu.
Abeletxe
10

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazBLAIN1
PertsonaiazGOÑI5
EgileezABELETXE1Gizartea