argia.eus
INPRIMATU
Silbestre Almandoz, Baztandar Auspolaria
1971ko urtarrilaren 31
Silbestre Almandoz, Baztandar Auspolaria
Silbestre Almandoz Baztango erri txiki batean jaio zan: Arrayotz-en. Gero Iruritan bizi izandu zan eta orain lau urte Elizondoarra egin zaigu. Soldaduzka bukatu berria du, urtearen azkenean, ain zuzen. Orain berriz auspoari gogor ekiteko eran degu mutilla.
–Silbestre –galdetu diogu– soldaduzka bitartean ez ahal zenuen deus ere jotzen?
–Bai, zerbait aritzen nintzan. Txapelketa bat ere irabazi nuen "Educacion y Ciencia" dalako ministroak eskeiñi zuena. Eta zenbait ezkontza eta jaitan ere jo izandu det. Gaiñera, ia egunero joaten nintzan ikastera Joxe Andoain-ekin.
–Zenbat urte dituzu?
–Ogei oraintxe.
–Noiz asi ziñan auspoa jotzen?
–Zortzi urte nituelarik. Orduan, jakiña, nere kasa jotzen nuen. Amaika urtekin asi nintzan solfeoa ikasten eta andik lau bat urtetara, oraingo maixuarekin, auspoan.
–Auspo-jotze ori izango ote da zure lan bakarra?
–Oraingoz behintzat, bai. Egunero zortzi edo amar ordutan aritzen naiz musika ikasten. Conzierto bakoitzak izugarrizko ordu pilla eskatzen du, lanean. Kanta berritan aritzeko berriz, lan gutxi izaten det, errazak dira eta batzutan, egun bakarrean, dozena bat ikasten ditut.
–Zer dezu danetan gustokoena?
–Musika, ona, dudarik gabe. Baiñan askotan jendeari berak nahi duena ere eman behar izaten diot.
–Aurtengo zer asmo dituzu?
–Udaberrian Espaiñiako txapelketara joatekotan naiz. Eta auspoaz gain, organoa, saxofola eta klarinetea ere jotzen ikasi nahi nuke.
G. E.
6

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakALMANDOZ1
PertsonaiazALMANDOZ1