argia.eus
INPRIMATU
Otaño'rekin Izketaldia
2007ko otsailaren 21a

Txirrindularitza mundua bizi-bizian dago. Taldetako buru egiten dutenak jende berria izendatu naiean dabiltz. etxe komerzialetatik aldatuko duten Txirrindularien gañean itzegiten da, espaniar koloreak defendituko dituzten atzerritar txirridularien gañean ere bai. "Kas"ek bi izendatu ditu. Gipuzkoa. txirrindularitzari itz aundienetakoa ematen dio probintzia, txirrindulari bat ba dauka, oso ona. Zuek uste izango dezuten bezela, orain arte Margnat-Paloma taldean egondako, Otaño korrikalari aundiatzaz ari gera. Otaño españiar bi talde aundiak eskatua izanda, "Ferrys" eta "Kas" taldeak; ala ere, azken aldi ontan Frantzia'ko "Saint-Etienne"ren koloreak erabilliko zituala esan zan, Berri au argitu naiean Errenderi'ra- joan gera, eta Otaño bera izango da bere etxean artuko gaituna. Agurtu bereala, galdetzen diogu.

- Zer taldetan egongo zera datorren denboraldian? Margnat-Paloma taldean jarraituko aldezu?
- Ez dakit, oraindikan erabakirik ezer ez dago.

Onela gelditzen da ezereztuta lengo berria; seguru asko frantzes taldeak Otaño berriro berekin edukitzeko probabilidade asko dauzka, bañan Otaño oraindikan erabaki gabe dago Zalantza erabaki ondorenean galderekin astera goaz, bere asierak nolakoak izandu ziran jakiteko. Asi gaitezean:

- Zure lenengo laisterketa?
- Enaiz gogoratzen, Irunien izatea pista gañean Gipuzkoa'ko txapelketa batean.
- Profesional bezela lenengo aldiz noiz ibilli ziñan?
-"Cote d'Azur"en 1959'gn.
- Txirrindularintzan asi bañan lenago zer egiten zenduan?
- Igeltseroa nintzan, txirrindularitzatik urrun geien gogokoa zaitena.
- Ikusle bezela zein da geien gogoko dezun kirola?
- Pelota ta futbola.
- Eta zeorrek egiteko?
- Eiza, ta, jakiña, txirrindularitza.
- Zuk profesional bezela frantzes koloreak erabilli dituzu; zergatik?
- Obetogo datorkit, ta geiago ikasten da.
- Obetogo pagatzen al dute?
- Bai.
- Munduko txirrindulari talderik onena zein da?
- Saint-Raphael.
- Eta.Españian?
- Ferrys eta Kas, edo ta, Kas eta Ferrys, berdintsuak dira ta.
- Beti daniko txirrindularirik onena?
- Coppi.
- Eta orain?
- Anquetil.
- Zureburua nola ikusten dezu?
- Erdi aldean.

Otaño'ren apaltasunarekin bat ez dator, izketaldia egiten ari geran gelan, dana kopaz, medallaz... etab betea dagolako. Nerearekin jarraitzen det:
- Txokora etortzera asko gustatzen alzaizu?
- Bai familiarekin egotea asko gustatzen zait, eta etxeko zeregin gogorrenak egitea: egurra moztu etab.
Gañera au beziñ pollitarik ez dagonik garbi jarri naiz, eta baita ere, guk txirrindulariak mundu asko ezagutzen degula uste izan arren, gertaera bezela kontatuko dizut, Erroma'n izan arren Vatikano ez detela ikusi, eta Lourdes'tik leiza ere ez. Gustatu zaiten bakarra Suiza izandu dala, bear bada Euskalerriarekin daukan antza gatik.
- Gizon bezela ilusiorik aundiena?
- Ezkontzea.
- Andre gairik bai al daukazu?
- Ez, bañan bai (?).
- Eta kirolari bezela?
- "Klasika" bat irabaztea.
- Bukatzeko, Gipuzkoa'ko txirrindularietzaz zer pensatzen dezu?
- Txirrindulari aundi butzuek ba dira, Mendiburu, Errandonea, Perurena, Elorza etab. Afizio asko dago eta ortikan aterako dira txirrindulari onak, kontu edukitzen baldin ba dute.

Izketa, gero ta gero biziagoa egiten ari da. Bere itxaropen eta usteen gañean itzegiten digu. Bañan bazkaia prest dago eta bukatu bearrean arkitzen gera. Atera ta Saint-Etienne matrikulako automobill bat ikusten det, begira ta iripar egiten degu. Bai, Frantzia'n ondo pagatzen dute. Zorionak, Luis.

Saizarbitoria'tar Erramon'ek