argia.eus
INPRIMATU
Oñati'ko Erdi-Irakaskintzako Ikastetxea
1963ko azaroaren 24a
Juan Iraola, Oñatiko Erdi-Irakaskintzako ikastetxeko zuzendariari elkarrizketa.

Oñati'ko Erdi-Irakaskintzako Ikastetxea
Donosti'ko Peñaflorida Ikastetxearen eraskin bat bezela, legez zabaldu da Oñati'n Erdi-Irakaskintzako Ikastetxea. Alderdi artako jendearentzat garrantzi aundia du gertaera onek. Inguruko errietan, Mondragoi'n, Legazpi'n eta abar erreztasun aundiak izango dituzte ikasle gazteak etxetik urrutiratzeke beren Batxiller-ikasteak bururatzeko.
Oñatiarren eragiñari zor zaio lengo Ikastetxearen berpizte au, ta uste gitxiena genduanean, orra nola datozkigun berri pozgarri orrekin gure itxaropena zabaltzera.
Gure irakurleei xeetasun batzuek eskeintzeko, Ango Artezkari edo Direktore dan Juan Iraola jaunarekin alkar-izketa bat izan degu. Jaun au, Jeolojijakintzetan lizenziatua da, ta donostiarra jaiotzez eta biotzez. Oso borondate onez erantzun digu.
–Nolatan sortu da Oñati'ko Ikastetxe au?
–Lendik geunden Gipuzkoa'n Erdi-Irakaskintza saillean urri, Donosti,ko Ikastetxe utsarekin, eta kezka auek aizatuaz, Oñati'ko Aiuntamentuak Gobernuari bere Ikastetxe zarra eskeiñi zion, Peñaflorida Ikastetxearen itzalpean iriki zezan.
–Asko luzatu al-da Ikastetxe orren baimena iristen?
–Alegin guziak denbora gutxian egin dituzte oiñatiarrak. Ba-dute ontan eragiña ta begia. Ikusi besterik ez dago. Neri, ango Zuzendaritza Urrillaren asieratan eskeiñi zidaten, eta Azaroa'ren amaikan, ikas-gelak antolatuak eta irakaskintza asia zan. Esan oi-dan bezela, Oñati'ri aurten eldu zaio bere San Martin.
–Ikastetxea bukatua al-dago irakaskintza orretarako?
–Aurtengoa egiteko lain egiña dago, baiña urte ontan lan oiek aurrera eramango dira, geroko gelditu bear duan bezela uzteko.
–Zenbat ikaslek eman dute bere izena?
–Berria zabaldu zaneko, eun da berrogei ta amar izentatu ziran, eta geroko egunetan ugaltzen ari dira izen berriekin. Urtearen azkenerako, eztakigu zenbat izango diran; baiña Oñati ez da lotsagarri geldituko ontan.
–Aurten ze ikaskizun emango dira?
–Aurten Batxillerreko lenengo lau urteak erakutsiko ditugu. Urrengo urtetik aurrera, Batxiller osoa antolatuko degula uste det.
–Ikasteko orduak?
–Ikasleak, inguruko errietatik etorriko zaizkigu: Bergara, Arrasate, Legazpi ta abar... Orregatik, ikas-saioak goizetik jarri ditugu, ta alde guzietatik onuntza joan-etorria egiteko, beribillak antolatuko ditugu, beren lana bukatu ta etxetara bazkaritarako itzuli ditezen.
–Beste asmorik?
-Datorren urterako bosteun ikaslerentzako lain izango dan jan-tokia eratuko degu. Onela, bazkaltzeko emen gelditu nai dutenak, orretarako aukera izango dute.
–Ta nolatan moldatu dezue Irakasle-taldea?
–Irakasle guziak Oñati'ko semeak dira. Emendik aterako dezu erri aren ikasmailla noraiñokoa dan. Eta erriak jator erantzun du.
Gure izketaldia oso atsegiña izan zaigu ta Oñati'k eman duan ikasbidea Gipuzkoa'ko errietan zabaldu dedilla, opa degu. Gure gazteak, urrutira joateko, dirurik ezak atzeratu izan ditu maiz. Aize berri onetan askoz errezago izango dute beren ikas-gosea asetzen. Poztu gaitezen alde ontatik.
"Ibarretxe"
4

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakInstitutoak
PertsonaiazIRAOLA1
EgileezIBARRECHE1Gizartea